VGaztea

Hizkuntza Kluba: hizkuntzak praktikatzeko, OMIJen daukazu aukera ona.

Hizkuntza Klubak paregabeko aukera eskaintzen dizu ikasten ari zaren hizkuntza praktikatzeko edota zure herrialdeko hizkuntza beste pertsona batzuekin partekatzeko.
Norentzat da Hizkuntza Kluba? Gasteizen bizi, ikasi edo lan egiten duten 16 urtetik 30era bitarteko gazteentzat
Klubak bi aukera eskaintzen dizkizugu: hizkuntza trukea eta hizkuntza kluba

Hizkuntza trukea

Bi pertsona edo gehiago bildu eta zuen hizkuntzak trukatu ahal dituzue. Zuek erabakiko duzue noiz. OMIJek topagunea eskainiko dizue.
Nola?

  • Sartu Iragarki Taulan (hizkuntzak) Trukatzeko gunean. Egin behar duzuen bakarra hauxe da: zuen iragarkia idatzi edota besteenak irakurri.
  • Bila zabiltzatena aurkitzean, ez ahaztu OMIJen daukazuela topagune bat zuen trukea martxan jartzeko. Bidal ezaguzue mail bat eta lekuaren erreserba egingo dugu.

Hizkuntza kluba

Arabiera, txinera, alemana, frantsesa, ingelesa, italiera…. Hizkuntza bat praktikatu nahian bazabiltza eta zure hitz egiteko maila erdikoa edo goikoa bada, bidal ezaguzu mail bat honako datu hauek adieraziz:

  • Gaia: hizkuntza kluba
  • Izena eta abizenak
  • Harremanetarako telefono zenbakia
  • Praktikatu nahi duzun hizkuntza
  • Interesatzen zaizun ordutegia

Zure hizkuntza praktikatu nahi duen pertsona talde bat osatzen dugunean (3 pertsona gutxienez eta 6 gehienez), deituko dizuegu bilera bat egiteko eta zuen taldeari hasiera ematen laguntzeko.
OMIJeko gela jarriko dugu zuen hizkuntza taldearen eskura eta, gainera, lagunduko dizuegu hizkuntza horretan egin ditzakezuen ekintzak bilatzen (bisitak, zinema…).
Hizkuntza klubak ez du monitore edo irakaslerik izango taldeak kudeatzeko, eta ez da ordainketarik onartuko taldean.
Praktikatu nahi duzuen hizkuntza euskara izanez gero, Mintzalaguna.programa ikustea gomendatzen dizuegu.

RSS feed for comments on this post.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude