VGaztea

Zerbait trukatu nahi baduzu, hau da zure iragarki taula gaztea.

Gazteria – Iragarki taula

Gasteizko Udalak on-line iragarki taula bat jarri du martxan bere web orrian, Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoak daukan atalean, Gasteizko gazteen artean trukea bultzatzeko, bai ezagutza, bai objetuak, bai baliabideak… Web guneak aukera pila ekaintzen dizkie hiriko gazteei.

Iragarki taulari buruzko zehetasun guztiak web orriko helbide honetan aurkitu ahal dira, edo Gazteria Atalaren web orrian.

Iragarki taula tituluaren atzean, Gasteizen bizi, ikasten edo lan egiten duten gazteei on-line baliabide bat eskaintzen diegu. Han iragarkiak jarri ahal dituzte edo bilatzen ari direna aurkitu.

Kategoriak

TI-Hizkuntzak: zuk zure hizkuntza irakasten didazu eta nik zuri nirea, edo talde bat antolatzen dugu hizkuntza batean aritzeko: ingelesa, alemana, frantsesa, arabiera, gaztelera… esperanto

TP-Profesionalen txokoa: lan trukea, zerbitzuak … Adibidez: “errentaren aitorpena egingo nioke txakurra ateratzen didanari”

TO-Gauzen trukea: erabiltzen ez dituzun gauzak behar dituzunekin trukatu

AL-Ostatua (eskaintzen dut): inkilino baten bila bazabiltza, edo logela bat alokatu nahi baduzu, edo etxebizitza partekatu nahian bazabiltza / (bilatzen dut): etxebizitza edo logela bat alokatu behar baduzu

CP-Eskola partikularrak (eskaintzen dut): ikasle bila bazabiltza / (bilatzen dut): irakasle bat behar duzu?

HO- Zaletasunak, kirola, bidaiak, musika…: kotxe berean bidaiatu, saskibaloi talde baterako neskak bilatu, bateria-jotzaile bat aurkitu zure rock talderako

RG-Oparitu: behar ez duzun gauzaren bat norbaiti ondo datorkiola uste baduzu

Iragarkiak 14 eta 30 urte bitarteko gazteek ezarri ahal izango dituzte. Al- ostatua (eskaintzen dut) arloan, berriz, edozein adineko pertsonek jarri ahal izango dute.

RSS feed for comments on this post.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude