VGaztea

Xtraclubeko udako kanpamenduak (1996 eta 2000 urteen artean jaiotako gazteentzat)

GAZTERIA ATALA UDAKO KANPAMENTUAK.

Uda honetan 3 kanpamentu egingo ditugu: bi, Cuniten (Tarragona) eta bat, Peñiskolan (Castellón), ekainaren amaieratik uztailaren erdiraino. Egonaldiak kanpinetan izango dira. Handik txangoak egingo dira, hondartzetara eta inguruko leku interesgarrietara.

1996 eta 2000 bitartean jaiotako neska-mutilentzat.

Non ?

Hizkuntza

Noiz?

Cunit 1

Gaztelaniaz/ Euskaraz

Ekainaren 29tik uztailaren 8ra

385

Peñiscola

Gaztelaniaz/ Euskaraz

Ekainaren 29tik uztailaren 8ra

385

Cunit 2

Gaztelaniaz/ Euskaraz

Uztailaren 8tik 17ra

385

Aurretiko izen-ematea: maiatzaren 6tik 19ra

Zozketa: maitzaren 20an

Izena ematea: maiatzaren 22tik 29ra

Hutsik geratutako lekuak: ekainaren 3an

Eskabideak aurkezteko eta izen-ematea formalizatzeko bide hauek balia daitezke: Gazteen Argibideetarako Bulegoa, gizarte etxeak, kirol instalazioak, 010 telefonoa edo Internet www.vitoria-gasteiz.org

Info +  www.vitoria-gasteiz.org/xtraclub

 

Zerbait trukatu nahi baduzu, hau da zure iragarki taula gaztea.

Gazteria – Iragarki taula

Gasteizko Udalak on-line iragarki taula bat jarri du martxan bere web orrian, Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoak daukan atalean, Gasteizko gazteen artean trukea bultzatzeko, bai ezagutza, bai objetuak, bai baliabideak… Web guneak aukera pila ekaintzen dizkie hiriko gazteei.

Iragarki taulari buruzko zehetasun guztiak web orriko helbide honetan aurkitu ahal dira, edo Gazteria Atalaren web orrian. Geihago…

Hizkuntza Kluba: hizkuntzak praktikatzeko, OMIJen daukazu aukera ona.

Hizkuntza Klubak paregabeko aukera eskaintzen dizu ikasten ari zaren hizkuntza praktikatzeko edota zure herrialdeko hizkuntza beste pertsona batzuekin partekatzeko.
Norentzat da Hizkuntza Kluba? Gasteizen bizi, ikasi edo lan egiten duten 16 urtetik 30era bitarteko gazteentzat
Klubak bi aukera eskaintzen dizkizugu: hizkuntza trukea eta hizkuntza kluba Geihago…

Gaztea eta sortzailea bazara eta zure proiekturako laguntza behar ba duzu, Haziak – Bulegoa da behar duzun baliabidea.

Bulegoak laguntza eskaintzen du kultura, kirola, aisia, sorkuntza eta berrikuntza, teknologia berriak, ingurumena eta jasangarritasuna… moduko gaien inguruan gazteen ideiak nahiz proiektuak gauzatzeko.

Norentzat da?

Vitoria-Gasteizen erroldatuta dagoen edozein gazte edo gazte talderentzat da, beti ere 14 eta 30 urte bitartekoa bada.

Zertan lagunduko dizuegu?

Zuen ideia proiektu egingarria izaten lagunduko dizuegu.

Ideiari forma eman eta proiektu bilakatzeko laguntza teknikoa emanez.

Posible egiteko informazio baliagarria eskainiz.

Behin proiektua esku artean duzuela, martxan jartzen lagunduko dizuegu:

Beharrezkoak diren baimenak lortzeko laguntza eskainiz.

Ikus-entzunezko materiala maileguan utziz.

Proiektua ezagutarazten lagunduz.

Espazioak bilatzen sostengua emanez

Gazteek gazteentzako egindako ekimenen topagunea ahalbideratuz.

Non gaude?

Etxanobetarren etxetik pasa zaitez, Santa Maria kalea, 11.

Deitu 945161990 telefonora eta hitzordua jarriko dugu.

Idatzi haziak@vitoria-gasteiz.org

Gaztea zara eta udarako planak egiten ari zara? Hona hemen laguntza

Gazteak Vitoria-Gasteizen. Eta uda honetan, zer? Berriro OMIJen web orrian.

Ez badakizu zer egin uda honetan baina betikoaz aspertuta bazaude, adi egon gune honi! Hementxe jarriko dizkizugu gazteentzako jarduera interesgarrienak. Baten bat ahazten bazaigu edo zalantzarik baduzu, mesedez, ezaiguzu:

Gaika:

Zure bidaia kontatu Gazteen Bulegoak duen Txoko ibiltariaren lehiaketan

Konta ezaguzu zure irtenaldia edo bidaia ahaztezin hura, zer moduz zure Erasamus-a edo Europan egiten ari zaren lan-praktikak, zure InterRaileko abentura edo zure kultur bidaiak …

•Esaguzu nola eta zergatik aukeratu zenuen helmuga

•Nola antolatu zenuen bidaia

•Nolakoa izan zen eta zer gomendatuko zenieke beste hainbat bidaiari

•Eta ez ahaztu zure argazkiak bidaltzea

PARTE HARTZAILEAK

Gasteizen bizi, ikasi edo lan egiten duten 14 urtetik 30era bitarteko gazteak

Informazioa gehiago Gazten Bulegoaren web orrian Geihago…

Apirilak 18, azken eguna “Haziak”, gazteentzako ideien lehiaketara proposamenak emateko.

 

Haziak – Idea gazteen lehiaketa

Haziak proiektua zu bezalako gazteentzat da. Sorkuntzan bidai lagun duzun egitasmoa da Haziak. Zuk zeuk sortzen duzu Haziak programazioa.

Haziak – Ideia gazteen haziak lehiaketa 2013

Lehiaketa hau sortu da zu bezalako gazteek, hau da, Vitoria-Gasteizen erroldatuta eta 14 eta 30 urte bitarteko gazteek, egindako proiektuak eta ideiak aurrera eramaten laguntzeko. Zuen proiektua idatzi eta GAUBen bertan entregatu edo posta elektronikoz haziak@vitoria-gasteiz.org helbidera bidali. Entregatzeko azken eguna apirilaren 18a izango da.

Buruan jira-biraka duzun ideia hori egin nahiko zenuke? Zertan da? Lehiaketa hau ia denetara dago zabalik: zuen neurrira egindako lantegiak, topaketak, entseguak, muralak, proiekzioak, sormenerako espazioak, film laburrak, performanceak, zu bezalakoekin partekatzea…

Gazteriaren web orrian oinarriak eta informazioa gehiago aurkitu ahal dituzu. Geihago…

Bidaiari gazteentzat: InterRail-i buruzko hitzaldia, Omijen (gazteentzako bulegoan)

Apirilak 17an, arratsaldeko 19:00etan, Maitanek, Cirak eta Garazik bere esperientzia kontatuko digute. Ez galdu. Izena eman behar da, bulegoan bertan (Plaza berrian), emailez coordinaomij@vitoria-gasteiz.org edo telefonoz, 945 16 13 30 telefonoan.

Hitzaldi hauek asteazkenetan egiten dira eta gaiari buruzko espezialistak etorriko dira gazteekin solasaldietan egiteko. Hitzaldi guztiak OMIJ-ek duen bidaiatekan egingo dira.

Informazioa gehiago beste hitzaldiei buruz lotura honetan.