VGaztea

2013 Jarduera Nautikoak.Kirolean untzira zaitez!

Ezagut itzazu jarduera nautikoak. Jarduera guztiak Vitoria Klub Nautikoan izango dira (Uribarri Ganboan).

Izena emateak

2013ko ekainaren 3tik aurrera egin ahalko da, gizarte etxeetan eta udalaren kirol instalazioetan, zein herritarrei laguntzeko 010 telefonoaren bitartez.

Jarduera nautikoak 2013

Piraguismoa
10 orduko hastapen – ikastaroa: 2 orduko 5 saio egunetan (astelehenetik ostiralera)

Ezagut eta praktika ezazu piraguismoa Uribarri – Ganboako urtegian eta ingurumen naturalaz gozatu.
irakaspenak.

Bela arina Geihago…

Gazteen arteko ezagutza, baliabideak edo objektuen elkartrukerako iragarki taula

 

Gazteria – Iragarki taula

Gasteizko Udalak on-line iragarki taula bat jarri du martxan bere web orrian, Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoak daukan atalean, Gasteizko gazteen artean trukea bultzatzeko, bai ezagutza, bai objetuak, bai baliabideak… Web guneak aukera pila ekaintzen dizkie hiriko gazteei.

Iragarki taulari buruzko zehetasun guztiak web orriko helbide honetan aurkitu ahal dira, edo Gazteria Atalaren web orrian. Geihago…

Sorosle eta begirale tituluak. Solasaldia

 

 

Maiatzak 22an, arratsaldeko 19:00etangazte batzuek bere esperientzia kontatuko digute begirale izanda. Jakingo dugu zeintzuk diren baldintzak, epeak eta egin beharrak Ez galdu. Izena eman behar da, bulegoan bertan (Plaza berrian), emailez coordinaomij@vitoria-gasteiz.org edo telefonoz, 945 16 13 30 telefonoan.

Hitzaldi hauek asteazkenetan egiten dira eta gaiari buruzko espezialistak etorriko dira gazteekin solasaldietan egiteko. Hitzaldi guztiak OMIJ-ek duen bidaiatekan egingo dira.

Informazioa gehiago beste hitzaldiei buruz lotura honetan.

Gazteria proiektuetarako diru laguntzen deialdia.

2013AN GAZTEEI ZUZENDUTAKO PROIEKTU EDO ZERBITZUAK BIDERATZEKO DIRU-LAGUNTZAK EMATEKO DEIALDI PUBLIKOA

Maitzaren 17an, Gazteei zuzendutako proiektu edo zerbitzuak sortzen dituzten, eta Gasteizko udalerriaren esparruan diharduten irabazi-asmorik gabeko erakundeak diru-laguntzak emateko deialdi publikoa argitaratu da ALHAOn.

Proiektuak aurkezteko epea ekainaren 28an izango da, Gazteen Argibideetarako Bulegoan (Espainia plazan), herritarrei laguntzeko bulego nagusian (Olagibel kalea, 2) edo Abetxuku, Aldabe, Ariznabarra (kiroldegia), Arriaga, Pilar, Ibaiondo, Hegoalde, Iparralde, Judimendi, Lakua eta Mendizorrotzeko bulegoetan.

Informazioa gehiago:

Haziak lehiaketaren sarituak. Eta orain, lanera.

Saritutako ideiak

Ideia gazteen HAZIAK lehiaketara aurkeztu ziren 30 proiektuetatik, 18 aukeratu dira aurrera egiten laguntzeko.

Aukeratutako proposamenak hauexek dira:

  • Taller de Repostería Creativa
  • Sideburn Mark’s One man Band
  • Aventura por el Camino- Por el Camino me entretengo
  • Festival de Música Rock
  • Atelier de investigación y creación de ilusionismo
  • Corto: Un día de colegio
  • Asociación Oskarbi Ekintza Elkartea
  • Curso de fotografía y moda
  • Gasteizko Agenda
  • Ilargi erregina – La reina Luna
  • Foro film
  • Orígenes del rock
  • Deja que se te escuche
  • Gatazka: demo bat grabatzeko proposamena
  • B. L. Rapkrea
  • Corto “Las damas de Lucio”
  • Corto “La fotografía”
  • Practica el arte con los sentidos

Hurrengo urratsak

Haziak Bulegoa aukeratuak izan diren  proiektuekin zuzenean jarriko da harremanetan.

Aurreko enkontru honetan proiektua elkarrekin landu eta jaso dituen haziak bonuak (pro bonua, espazio bonua, material bonua, zabaldu bonua, kontratu bonua…) aztertuko ditugu. 

Ideia gorpuzten hasiko da, eraldatzen, itxura hartzen eta elkarrekin erabakiko ditugu eman beharreko urratsak. Bide honetan bakoitzak hartuko dituen ardurak ere bai.

Aurrera doa lehiaketa. Jarraitu proiektuen ibilbidea twitterren @ vg_haziak eta facebook-en haziak.

III. Gazte Plana – Eraikitzen

Gazte Planaren egiteko prozesua martxan jarri dugu eta garrantzitsua da  gazteen errealitatea nola dagoen aztertzea, zeintzuk diren lortu nahi ditugun helburuak eta zer ekintzen bidez lortu nahi dugun.

Hasteko, guk egin dugun analisia uzten dizugu [[archivo:49661.pdf Udalaren III. Gazte Plana egiteko oinarrizko dokumentua]].  Dokumentuari zuen ekarpenak bidali ahal dituzu gazteria@vitoria-gasteiz.org emailera. Baita, joan zen maiatzaren 14an erabili genuen aurkezpena ikusi ahal duzu. Jardunaldi hartan teknikariok, politikariek eta elkarteko pertsonek hasiera eman genion Gazte Planaren egiteko prozesuari. [[archivo:49704.pdf Presentación del proceso de elaboración del III Plan Joven Municipal]]

Hurrengo asteetan elkarteetan ez dauden gazteen parte hartzeko kanpaina bati ekingo diogu. Anima zaitez eta zure iritziak bidali, zure ekarpenak edo esan nahi diguzuna. Mila esker.

Hemendik aurrera web orri honetan jarraitu

Udalaren III. Gazte Plana egiten hasi gara

Udalaren II. Gazte Planaren ebaluazioa (2010-2012) bukatu eta gero, III. Gazte Plana egiteko prozesuan sartu gara.

Gazte Plan berri hau 2020. urteko gazteria politiken marko berriaren barruan kokatu behar da. Markoaren lerroak Europako Kontseiluak ezarri zituen eta herri guztietako erakundeek, Espainiako Senatuak eta Eusko Jaurlaritzak, 2020rako Gazte Planaren bidez, bere gain hartu dituzte.

Egiteko prozesuaren jarraipena egiteko, hona hemen ebaluaziorako egin diren dokumentuak, Udalaren II. Gazte Planaren web orrian.:

Halaber Udalaren III. Gazte Plana egiteko oinarrizko dokumentua jaso ahal izango duzue. Bertan errealitatearen analisia aurkitu ahal izango duzue hainbat arlotan, gero hastear dagoen planean politika horiek ekintzetan gauzatzeko eta zehazteko. Gazte Plan berria geratzen diren aurtengo hilabeteetan eta 2014. eta 2015. urteetan gauzatuko da.

Eraikitze prozesu hau osatzeko, gazteek parte hartzeko sistema bat jarriko dugu martxan. Horrek alde birtuala eta alde presentziala izango ditu. Hurrengo asteetan zabalkundeari ekingo diogu.

Informazioa gehiago nahi baduzu, edo gure analisia osatu nahi baduzu, Gazte Planaren teknikariekin jarri harremanetan 945 161616 telefonoan (luz. 3211 eta 3212) edo gazteria@vitoria-gasteiz.org posta elektronikoan.

Gaztea eta sortzailea bazara eta zure proiekturako laguntza behar ba duzu, Haziak – Bulegoa da behar duzun baliabidea.

Bulegoak laguntza eskaintzen du kultura, kirola, aisia, sorkuntza eta berrikuntza, teknologia berriak, ingurumena eta jasangarritasuna… moduko gaien inguruan gazteen ideiak nahiz proiektuak gauzatzeko.

Norentzat da?

Vitoria-Gasteizen erroldatuta dagoen edozein gazte edo gazte talderentzat da, beti ere 14 eta 30 urte bitartekoa bada.

Zertan lagunduko dizuegu?

Zuen ideia proiektu egingarria izaten lagunduko dizuegu.

Ideiari forma eman eta proiektu bilakatzeko laguntza teknikoa emanez.

Posible egiteko informazio baliagarria eskainiz.

Behin proiektua esku artean duzuela, martxan jartzen lagunduko dizuegu:

Beharrezkoak diren baimenak lortzeko laguntza eskainiz.

Ikus-entzunezko materiala maileguan utziz.

Proiektua ezagutarazten lagunduz.

Espazioak bilatzen sostengua emanez

Gazteek gazteentzako egindako ekimenen topagunea ahalbideratuz.

Non gaude?

Etxanobetarren etxetik pasa zaitez, Santa Maria kalea, 11.

Deitu 945161990 telefonora eta hitzordua jarriko dugu.

Idatzi haziak@vitoria-gasteiz.org

Zure sormena landu argazkiarekin. Fotoarte Lehiaketa

FOTOARTE 2013 V-G. Argazki lehiaketaren 9. deialdia

Gasteizko Udalak FotoArte argazki lehiaketaren 9. ediziorako deialdia egin du.

Lehiaketaren gaia artea da, edozein adierazpen-modutan (musika, antzerkia, arte plastikoak, dantza, literatura…). Argazki lehiaketak, irudien bitartez, ikusteko estimulu-multzo iradokitzaile bat sortu nahi du: jarduera artistikoa modu erakargarrian ikusten lagunduko dutenak, artea eratu, sortu, erakutsi edo kontsumitzeko aldietako edozeinetan.

CD batean aurkeztu beharko da argazkiaren irudia euskarri informatikoan, JPG formatuan, bai 72 bai 300dpi-tan (bi artxibo).

Argazkiak 2012ko maiatzaren 6tik ekainaren 6ra arte aurkeztu ahalko dira Aldabeko, Pilarreko, Hegoaldeko, Ibaiondoko, Iparraldeko, Judimendiko edo Lakuako gizarte etxeetan, edo, posta ziurtatuz igorri Ibaiondoko gizarte etxera (Landaberde kalea 31 – 01010).

Epaimahaiak hiru sari (1000 €, 700 € eta 400 €) eta bi akzesit (150 €) emango ditu. Horretaz gain, lehiaketara aurkezten diren lanen sorta bat ikusgai jarriko da irailetik aurrera hainbat gizarte etxetan.

FOTOARTE V-G 2013. Argazki lehiaketaren OINARRIAK. (9. edizioa)