VGaztea

Gasteiz Europako Hiriburu Gaztea titulurantz

Martxan jarri gara. Gasteiz hiria Europako Hiriburu Gaztea titulurako hautagaitza prestatu nahi dugu eta horretarako Gasteizko hainbat gazte bildu ginen lehenengo urratsak emateko.

Hasierako saioan, zer den titulua eta abar adierazteko 21 gazte elkartu ginen eta datorren uztailaren 4an, arratsaldeko 6etan Aldabe gizarte etxean geratu gara, sakontzeko eta gauzak nola egin hemendik aurrera erabakitzeko.

Norbait animatzen bada (14 eta 30 urte bitarteko gaztea) edo ezagutzen baduzu interesatzen zaion norbait, 945 161616, luz,3211 edo 3212 telefonoetara deitu edo gazteria@vitoria-gasteiz.org helbidera idatzi.

Denon artean eraiki ahal dugu Gazteiz gazteago bat.

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak antolatu dituen bideo lehiaketa

RECacciona

18 eta 30 urte bitartean badituzu, osatu ezazu bi pertsonako taldea eta bidali zure bideoa irailaren 30a baino lehen Euskadiko Gazteriaren  Kontseilutik abiatu dugun /RECacciona. Parte hartzeko garaia da!/ bideo-lehiaketara. Mila euroko saria irabazi dezakezu, parte-hartzearekin lotutako zure proiektu eta ideietarako! Hemen dituzu oinarriak  

http://www.egk.org/eus/Azken%20berriak/ikusi/396/REC%20sakatu%20eta%20parte%20hartu%20%22RECacciona:%20parte%20hartzeko%20garaia%20da%21%22%20lehiaketan.html

Gasteizko gazteen arteko trukea egiteko aukera handia.

 

 

Gazteria – Iragarki taula

Gasteizko Udalak on-line iragarki taula bat jarri du martxan bere web orrian, Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoak daukan atalean, Gasteizko gazteen artean trukea bultzatzeko, bai ezagutza, bai objetuak, bai baliabideak… Web guneak aukera pila ekaintzen dizkie hiriko gazteei.

Iragarki taulari buruzko zehetasun guztiak web orriko helbide honetan aurkitu ahal dira, edo Gazteria Atalaren web orrian. Geihago…

Etorkizunean Gasteiz gazte bat sortzen lagundu nahi baduzu, hau da zure aukera. Ez galdu.

 

Kaixo:

Gasteizko Udalaren Gazteria Atalean, III. Gazte Plana egiten ari gara eta, hurrengo hilabeteetan, enkargu bat jaso dugu: Gasteiz hiria Europako Hiriburu Gaztea titulura aurkeztea (European Youth Capital). Ez gaude bakarrik lan honetan, elkarteetako gazte batzuek laguntzen digute eta Udalaren beste sailetako teknikariek.. Baina uste dugu elkarteetatik kanpo dauden gazteen ahotsa oso garrantzitsua dela eta horregatik zuregan jo dugu.

Europako Hiriburu gaztea titulura lortu nahiak oso aukera garrantzitsua izan daiteke Gazteen proiektuak martxan jartzeko eta Gasteizko gazteen errealitatean dauden hainbat gauza aldatzeko.

Hori guztia lortzeko, gazteen talde bat martxan jarri nahi dugu. Han gazteak elkartu eta antolatu daitezke, hautagaitzaren egiteko hainbat eginkizunen erantzukizuna hartu ditzakete eta hiriko hautagaitza prestatzen guri lagundu ahal digute.

Horretarako, topaketa bat prestatu dugu, ekainaren 20an, ostegunean, arratsaldeko 6etan, Landatxo gizarte etxean, hiriko alde zaharrean. Topaketak, gutxi gora behera bi ordukoa izango da eta bertan, gure ideia azalduko dugu eta bertarakoekin etorkizunean eman behar diren pausuak adosten saiatuko gara.

Animatzen bazara, edo norbait animatzen baduzu, bidali email bat gazteria@vitoria-gasteiz.org posta elektronikora edo deitu 945 161616, luz, 3211 edo 3212 (Modesto eta Oskar, Gazte Planekoak

Ondo segi eta mila esker zure laguntzagatik)

Azken egunak Gazteriaren dirulaguntzen deialdian proiektuak aurkezteko

EKAINAREN 28AN GAZTEEI ZUZENDUTAKO PROIEKTU EDO ZERBITZUAK BIDERATZEKO DIRU-LAGUNTZAK EMATEKO DEIALDI PUBLIKOA AMAITUKO DA

Ekainaren 28an, Gazteei zuzendutako proiektu edo zerbitzuak sortzen dituzten, eta Gasteizko udalerriaren esparruan diharduten irabazi-asmorik gabeko erakundeak diru-laguntzak emateko epea amaituko da.

Proiektuak aurkezteko lekuak : Gazteen Argibideetarako Bulegoan (Espainia plazan), herritarrei laguntzeko bulego nagusian (Olagibel kalea, 2) edo Abetxuku, Aldabe, Ariznabarra (kiroldegia), Arriaga, Pilar, Ibaiondo, Hegoalde, Iparralde, Judimendi, Lakua eta Mendizorrotzeko bulegoetan.

Informazioa gehiago:

Gazte talde bat sortu nahi dugu Eurpean Yoth Capital titulura hautagaitza prestatzeko. Anima zaitez!

Kaixo:

Gasteizko Udalaren Gazteria Atalean, III. Gazte Plana egiten ari gara eta, hurrengo hilabeteetan, enkargu bat jaso dugu: Gasteiz hiria Europako Hiriburu Gaztea titulura aurkeztea (European Youth Capital). Ez gaude bakarrik lan honetan, elkarteetako gazte batzuek laguntzen digute eta Udalaren beste sailetako teknikariek.. Baina uste dugu elkarteetatik kanpo dauden gazteen ahotsa oso garrantzitsua dela eta horregatik zuregan jo dugu.

Europako Hiriburu gaztea titulura lortu nahiak oso aukera garrantzitsua izan daiteke Gazteen proiektuak martxan jartzeko eta Gasteizko gazteen errealitatean dauden hainbat gauza aldatzeko.

Hori guztia lortzeko, gazteen talde bat martxan jarri nahi dugu. Han gazteak elkartu eta antolatu daitezke, hautagaitzaren egiteko hainbat eginkizunen erantzukizuna hartu ditzakete eta hiriko hautagaitza prestatzen guri lagundu ahal digute.

Horretarako, topaketa bat prestatu dugu, ekainaren 20an, ostegunean, arratsaldeko 6etan, Landatxo gizarte etxean, hiriko alde zaharrean. Topaketak, gutxi gora behera bi ordukoa izango da eta bertan, gure ideia azalduko dugu eta bertarakoekin etorkizunean eman behar diren pausuak adosten saiatuko gara.

Animatzen bazara, edo norbait animatzen baduzu, bidali email bat gazteria@vitoria-gasteiz.org posta elektronikora edo deitu 945 161616, luz, 3211 edo 3212 (Modesto eta Oskar, Gazte Planekoak

Ondo segi eta mila esker zure laguntzagatik)

Emakume bidaiariak, OMIJen

ASTEAZKEN BIDAIARIAK ederki hasi ziren. Asteazkenean Yolanda Muñozek bakarrik bidaiatzeari beldurrak uxatzen lagundu zigun, batez ere, neska garenean. Bere esperientziatik abiatuta, beldurrei heldu eta gure gogoa bidaiatzea baldin bada horri bidea ematen animatu gintuen. Beldurrek gelditu egiten baigaituzte eta horrek gure esoperinetzia eta bizitza mugatu, beraz, buelta eman behar diogu horri eta guk nahi duguna egin. Yolandak esandakoen artean aholku onak, hauek batzuk

:- zure buruarekin ondo egon behar zara (eta bakarrik bidaiatzeak zure burua hobeto ezagutzeko aukera ederra da)

– edozein arazoren aurrean laguntza eskatu, beti baitago nor lagunduko zaituen. beti. Geihago…

Gazteria – Haziak programazioa/ Uda Biziak (2013)

Haziak Uda Biziak eskainitako jardueretan parte hartzeko, izena emateko epea hasi da.  

Gasteiz aspergarria dela udan? Bai zera! Haziak sortzeko, dantzatzeko, antzezteko, kirola egiteko, ikertzeko, esperimentatzeko eta ongi pasatzeko gazte jarduerak eskaintzen dizkizu. Hainbat gazte kolektibori erantzun anitzak emateko askotariko gaiak.

Nori zuzendutako jarduerak?

17-30 urte bitarteko gazteei zuzendutako jarduerak, jendea ezagutzeko, gauza berriak egiteko eta hiriaz gozatzeko.

Datak: ekainaren 4tik uztailaren 12ra arte. Geihago…

Ikasturtea bukatuta, udarako planak egin itzazu. Hemen dituzu aukerak.

Gazteak Vitoria-Gasteizen. Eta uda honetan, zer? Berriro OMIJen web orrian.

Ez badakizu zer egin uda honetan baina betikoaz aspertuta bazaude, adi egon gune honi! Hementxe jarriko dizkizugu gazteentzako jarduera interesgarrienak. Baten bat ahazten bazaigu edo zalantzarik baduzu, mesedez, ezaiguzu:

Gaika: