VGaztea

2013ko Xtraclub udazkeneko kanpaina hasten da. Ez utzi eta izena eman.

Berikuntza handiekin eta % 40ko deskontuarekin uval txartela dutenentzat, Vitoria-Gasteizko Udalaren Gazteria Atalak asteburuetan 12 eta 18 urte bitarteko gazteentzat Xtraclub udazkeneko aisialdiko programazioa aurkeztuko dizue.

Irailetik abendura arte izen emateko 40 jarduera aurkezten ditugu.Jardueren artean %40 eskainiko dira euskaraz gazteen artean gure hizkuntzaren erabilera bultzatzeko.

Guztira, 774 leku izen emateko 5 gunetan bilduta, hainbat eduki eta konpromiso maila dituztenak. Mota guztietako ekintzak daude: hainbat diziplinatan hasteko lantegietatik hasita bi hilabeteko sakontze lantegietaraino.

Egitaraua osoa

Xtraclub-eko web orria

Denboraldi honetan hainbat jarduera berri aurkezten ditugu, hala nola, asteburu pasa Asturiasen edo Zarautzen; gorputz perkusioa eta umorezko bakarrizketak izeneko ikastaroak; Gasteizko soinu mapa baten elaborazioa. Horrela 40 lantegi osatu arte. Ikastaro guztiak gure hiriko arte, musika, kultura eta aisialdiko profesionalek emango dituzte. Parte hartzaileek Gazteria teknikariek emandako ikastaro batean ere parte hartzeko aukera izango dute (“Imajina ezazu Xtraclub”). Ikastaro horren bitartez gazteek 2014ko Xtraclubeko programazioa diseinatzeko aukera izango dute .

Guztira hauek izango dira denboraldi honetako proposamenak:

•           XPRESS LANTEGIAK:

1 eta 3 saio bitarteko lantegiak. Kultura eta aisiako ekintzetan hastea: soinu mapa; zure txirringa konpontzea, bizirider-ak, kebab-ak prestatzea, graffiti-a, DJ-a, kamisetak diseinatzea, rol-a, imajina ezazu Xtraclub, ile apaindegia, masaje eta baltsamoak, gozokiak prestatzea, argazkilaritza lantegia, gabon zaharreko makillajea.

•           XTRA LANTEGIAK:

Bi hileko ekintzak, 6 saiokoak. Hainbat diziplinatan sakontzeko eta ikasteko: gorputz perkusioa, birziklatzea opariak egiteko, zure kobazuloa apaintzea, umorezko bakarrizketa, hiriko dantza, bideojokoak.

•           XTRA KIROLA:

Hainbat kiroletan hasteko ekintzak: eskalada, padela, futbito txapelketa.

•           HIRIKO IRTEERAK:

Vitoria–Gasteizko ingurumeneko proposamenak: animaliekin kontzientzia izatea, karting-a, bolatokia, hiriko termak.

•           KIROL ABENTURA, KULTUR BIDAIAK ETA IRTEERAK:

Egun eta asteburuko proposamenak, hiriak eta esparru naturalak ezagutzeko eta kirol abentura egiteko: asteburua Asturiasen, Sella ibaiaren jaitsiera eta Llanesen xendazaletasuna barne; Halloween asteburua Zarautzen, espeleologia Mairulegorretan, zirkuitua zuhaitzen artean eta arku tiroa, Cidakos-eko bide berdea eta termak, hipika, Iruñea eta Rocopolis.

XTRA MAUKAK. Gure hiriko hainbat dendarekin eta beste esparru kultural eta aisiako batzuekin dugun elkarlanari esker, 12 eta 18 urte bitarteko gazteek deskontuak izango dituzte zineman, antzerkian, liburuetan edo kirol artikuluetan.

Datu interesgarriak.

Udal instalazioetako bazkideek %40ko deskontua izango dute jarduera guztietan.

Parte hartzeko 12 eta 18 urte bitartekoa behar izan zara eta Herritarren Udal Txartela (HUT) indarrean izan behar da. Txartela dohainik eskura dezakezu Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoan eta gizarte etxeetan.

INFORMAZIOA

Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoa (GAUB) : 945 161 330

Gizarte etxeetan.

www.vitoria-gasteiz.org/xtraclub

Tel.: 010

Ekintzen garapena: irailaren 29tik abenduaren 28ra arte

Izen ematea: Herritarren Udal Txartela erabiliz.

Izen emateko epea: irailaren 12tik aurrera.

Izena emateko lekuak: Gazte Argibideetarako Udal Bulegoa (GAUB), gizarte etxeetan, herritarrei laguntzeko bulegoetan, 010 telefonoan eta udalaren webgunean: www.vitoria-gasteiz.org/xtraclub

Informazio gehiago

945161990 / 945161330

juventudtl2@vitoria-gastei.org

www.vitoria-gasteiz.org/xtraclub

RSS feed for comments on this post.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude