VGaztea

Gazteriari buruzko baliabideen katalogoa

Gazteria Atalak irakasleen eskuetan jarri du bere lanean erabiltzeko tresna bat: GAZTEENTZAKO HEZKUNTZA BALIABIDEEZ OSATUTAKO KATALOGOA. Katalogoa hori bigarren hezkuntzako irakasleentzat zuzenduta dago eta baita, aisialdian dabiltzan taldeetako begiraleentzat. Agertzen diren baliabideak dohainik eskatu daitezke Gazteria Atalean.

Baliabideen artean elkar erantzunkidetasunari buruzko erakusketa “Etxean, hobe denon artean”, Gazteen Argibideetarako Udal Bulegora egiteko bisitaldiak, Asexoriak eta Psicoasesoriak ematen dituzten hitzaldiak, hiritarren parte hartzeko hezkuntzaren gida praktikoa, Super Lonjez heroiaren bideoak…

Hemendik hartu ahal duzu katalogoa Udalaren web orrian eta Gazteriarekin harremanetan jarri.

18 eta 35 urte bitarteko gaztea bazara, anima zaitez eta etorri etorkizunerako Gasteiz gazteago bat diseinatzera

Hurrengo urriaren 3an, ostegunean, Gasteizko gazteekin lan saio bat egingo dugu hiriko gaurko egoerari buruzko hausnarketa egiteko. Taldeetan lan egingo da lau ardatz hartuta: Alde Zaharra, finkatutako auzoak, auzo berriak eta nekazaritza eremua. Aztertuko ditugun arloak: zein gauzak dauden ondo, zeintzuk hobetu behar diren eta zer falta zaion hiriari.

Ekintza hau Hiri Antolakuntzarako Plangintza Orokorra berrikusteko parte hartze prozesuan kokatzen da eta baita Udalaren Gazte Planarekin zerikusia dauka.

Eguna: urriaren 3, osteguna. Ordua: arratsaldeko 17:30 – 20:30

Lekua Montehermoso kulturguneko Ur Biltegian.

Zure datuak bidali gazteria@vitoria-gasteiz.org helbidera edo informazioa gehiago eskatu 945 16 16 16, luz. 3211 telefonoan (Modesto – Gazte Plana)

Oreka Dance elkarteko bideo berria

OREKA DANCE elkarteko gazteek bere bidean jarraitzen dute eta bideo berri honetan 13-14ko ikasturtetarako eskaintza helarazten digute. Haiek kaleko dantzaren Gazte Factory kudeatzen dute Lakua gizarte etxean. Hara hurbil daitezke ikasi nahi duten gazteak edo bere zaletasuna elkarrekin praktikatu nahi dutenak. Segi horrela eta seguru bideo berriak eta ekintza berriak ikusiko ditugula.

Gazte Klik Klak lehiaketan argazkiak eta bideoak aurkezteko epea irekita jarraitzen du

Gazte Klik Klak-ek, gazteentzako argazki digitalen eta bideoen lehiaketak, lanak jasotzeko epea ireki du. 14 eta 25 urte bitartekoentzako lehiaketan zure lanak aurkezteko aukera duzu irailaren 2tik urriaren 13ra arte.

Aurten lanak bideo formatuan ere aurkez daitezke.

Irabazleek eta hautatuek -60 pertsona baino gehiago, 2009tik eta 2012ra bitarteko edizioetan-, bere lana ikusgai izango dute Montehemoso Kulturunean erakustaldi batean, eta baita galeria birtual batean, milaka postaletan eta udalak hirian zehar kudeatzen dituen publizitate euskarrietako neurri handiko karteletan ere.

Montehermoso Kulturunean argazki sorten artean lau parte hartzailek aipamen berezi bat jasoko dute. Horrek ekarriko die 300,00 euroko bono trukagarria (argazki, bideo edo kultura materiala lortzeko) eta parte hartzea taldeko erakustaldi batean. Erakustaldi horren gaia librea izango da, parte hartzaileen sormena bultzatzeko.

Lanak eman daitezke, lehiaketaren oinarrietan agertzen diren formatuaren adibideen arabera, bai gazteria@vitoria-gasteiz.org posta elektronikoan, bai CD batean Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoan, Plaza Berriaren arkupeetan.

Gehiago jakiteko lehiaketaren oinarriak kontsultatu : www.vitoria-gasteiz.org/gazteria

Zalantzak argitzeko: gazteria@vitoria-gasteiz.org

18 eta 35 urte bitarteko gaztea bazara, anima zaitez eta etorri etorkizunerako Gasteiz gazteago bat diseinatzera

Hurrengo urriaren 3an, ostegunean, Gasteizko gazteekin lan saio bat egingo dugu hiriko gaurko egoerari buruzko hausnarketa egiteko. Taldeetan lan egingo da lau ardatz hartuta: Alde Zaharra, finkatutako auzoak, auzo berriak eta nekazaritza eremua. Aztertuko ditugun arloak: zein gauzak dauden ondo, zeintzuk hobetu behar diren eta zer falta zaion hiriari.

Ekintza hau Hiri Antolakuntzarako Plangintza Orokorra berrikusteko parte hartze prozesuan kokatzen da eta baita Udalaren Gazte Planarekin zerikusia dauka.

Eguna: urriaren 3, osteguna. Ordua: arratsaldeko 17:30 – 20:30

Lekua Montehermoso kulturguneko Ur Biltegian.

Zure datuak bidali gazteria@vitoria-gasteiz.org helbidera edo informazioa gehiago eskatu 945 16 16 16, luz. 3211 telefonoan (Modesto – Gazte Plana)

Eraiki Vitoria-Gasteiz gazte bat eta zure gustukoa. Udalaren 3. Gazte Planean parte hartzeko galdetegia.

Udalaren 3. Gazte Plana diseinatzeko prozesuan, hiriko gazteen ahotsak funtsezkoak dira gazteen beharrei eta nahiei egokitutako hiria eraikitzeko orduan.

Hona hemen zure ideiak eta proposamenak emateko galdetegia. Anima zaitez, parte hartu eta egin hiria zure gustukoa.

Vitoria-Gasteiz, gazteentzako hiria al da? Anima zaitez, parte hartu eta egin zure gustuko hiria.

Emakumeen jabekuntzarako eta berdintasunerako Vitoria-Gasteizko eskolako ikasturte honen irekitzea. Baita emakume gazteentzat ere.

Honako estekan, “EMAKUMEEN JABEKUNTZARAKO ETA BERDINTASUNERAKO

VITORIA-GASTEIZKO ESKOLA* ren  jarduerak (2013ko iraila-2014 urtarrila) aurkituko dizkizue: hitzaldiak, zineforumak, irakurle feminesten kluba, lantegiak eta beste jarduera

batzuk.

2013/14 IKASTURTEAREN HASIERA_ irailaren 17an (asteartea), 19:00etan,  izango da, Montehermoso kulturunean. Jarduera honetan batetik, Eskolaren jarduerak aurkeztuko dira, eta bestetik, gurekin izango dira:

Teresa Maldonado. Hitzaldia: “Emakumeen jabekuntza: hausnarketa feminista bat”. /

Virginia Imaz. Klownklusioak.

Virginia de la Casa. Kontzertua.

Zeinu-mintzairako interpretarik eta edo Haurtzaindegirik behar baduzu, hiru egun lehenago esan (945-16.13.45 / igualdad.adm@vitoria-gasteiz.org)

INFORMAZIO GEHIAGO:*

Berdintasunerako Zerbitzua

Santa María, 11 – Etxanobetarren Etxea – 01001 Vitoria-Gasteiz

Tel. 945 16 13 45* *

igualdad.adm@vitoria-gasteiz.org

www.vitoria-gasteiz.org/berdintasuna

EMAKUMEEN JABEKUNTZARAKO ETA BERDINTASUNERAKO VITORIA-GASTEIZKO ESKOLA

2013ko Xtraclub udazkeneko kanpaina hasten da. Ez utzi eta izena eman.

Berikuntza handiekin eta % 40ko deskontuarekin uval txartela dutenentzat, Vitoria-Gasteizko Udalaren Gazteria Atalak asteburuetan 12 eta 18 urte bitarteko gazteentzat Xtraclub udazkeneko aisialdiko programazioa aurkeztuko dizue.

Irailetik abendura arte izen emateko 40 jarduera aurkezten ditugu.Jardueren artean %40 eskainiko dira euskaraz gazteen artean gure hizkuntzaren erabilera bultzatzeko.

Guztira, 774 leku izen emateko 5 gunetan bilduta, hainbat eduki eta konpromiso maila dituztenak. Mota guztietako ekintzak daude: hainbat diziplinatan hasteko lantegietatik hasita bi hilabeteko sakontze lantegietaraino.

Egitaraua osoa

Xtraclub-eko web orria Geihago…

Gazte Klik Klak 2013k lanak jasotzeko epea ireki du.

Gazte Klik Klak-ek, gazteentzako argazki digitalen eta bideoen lehiaketak, lanak jasotzeko epea ireki du. 14 eta 25 urte bitartekoentzako lehiaketan zure lanak aurkezteko aukera duzu irailaren 2tik urriaren 13ra arte.

Aurten lanak bideo formatuan ere aurkez daitezke.

Gasteizko Udalaren Gazteria Atalak antolatuta, 2013an lehiaketaren bosgarren edizioa egingo da. Orain arte lehiaketaren gaiek lurralde, berdintasun, mestizaia eta ekologiarekin lotura izan dute. Edizio honetarako argazki sortak eta bideoak “Hiriaren gaineko gazte begiradak” lelopean aurkeztu beharko dira.