VGaztea

Gauekoak prestatzen ari den KULTA deialdiaren azken egunak

KULTA deialdia Data limitea: Urriak 24

http://gauekoak.org/img/img524bf10509477Kultacuerpo.jpg

KULTA < >

VITORIA-GASTEIZKO GAZTE-TALDEENTZAKO DEIALDIA

ZER DA KULTA? 

KULTA jaialdi bat da, Gauekoak-en babesean, talde-lanetik sortutako artea, sormena eta hurbileko kultura argitara atera nahi dituena. KULTAk, beraz, balioa eman nahi dio taldean sortua izan den kultura-lan orori, hala nola elkarteei zein geure hiriko beste taldeei. Interesgarria iruditzen  zaigu sarean sortzen den guztia, konplizitateak gehituz eta guztien ongian pentsatuz, eta ez soilik interes ekonomikoen arabera. 

Bi egunez, kolektiboen  hainbat egoitzatan, abian jarriko ditugu 14 jarduera, izaera laburrekoak, iragankorrak, eta sormenaren honako lau eremu hauekin loturik daudenak: dantza, antzerkia, ikusentzunezkoak eta musika.    

NOLA LAGUNDU DEZAKEZUN

Lau jaurduera oso berezitan nahi zaituztegu, partaide ez ezik, protagonista.

Jaurduera bat aurkeztea.

Bidal iezaguzu testu laburtu bat, Word formatuan (3000 karaktere inguru, ez orrialde bat baino gehiago), zure proposamena aurkeztuz.  Jarduerak gehienez ordubete iraun behar du (nahiz eta ordu edo egun gehiagoz ere erakusgai gera daitekeen; mural bat baldin bada, adibidez), ez du 300 euro baino garestiagoa izan behar, eta bai, derrigorrez, goian aipatutako 4 eremu sortzaile horietako baten barruan  kokatzeko modukoa. 

Egoitza biziak.

Zuen taldeak egoitza fisikoa ere baldin badu eta garatuko ditugun jarduera horietakoren bat zeuen ardurapean hartu nahi baduzue, emaiguzu aditzera. Erakusleihoren bat, areto zabalen batâ?¦ baliagarri izan daiteke. Lau eremu hauetan garatuko ditugu saioak: musika, dantza, ikusentzunezkoak eta antzerkia.    

Talde-Ongintzarako azoka txikia+ Elkarte-azoka.*Zenbait orduz – datak gerturatu ahala zehaztuko dizuegu ordutegia -, parte hartu nahi duzuen kolektibook aukera izango duzue zuen mezu-euskarriak erakutsi eta banatzeko, zuen jardueren propaganda egiteko (Elkarte-Azoka), baita egoki deritzozuen edozein material saltzeko ere (Talde-ongintzarako Azoka txikia). Ez dio axolarik material horrek zuen jarduerekin zerikusirik ez badu ere: izan daitezke liburuak, arropa, gauzakiak, komikiak, CD-ak,…Aterako duzuen dirua zeuen kolektiboentzako etekin izango da. Eta zati bat denok elkarrekin bazkaltzera joateko. Gogorik baldin badugu.     Jarduera hau azaroaren 29 eta 30an Eskibel Jauregiaren Plazan paratuko dugun karpa zabal baten aterpean garatuko da, hura izango baita Kultaren egoitza.

Gauekoak Superbatzarra.

Gauekoak Elkarteen Federazioak batzar labur bat antolatuko du bere egitasmoaren berri zuei aditzera emateko.  

Jarduera hauetako edozeinetan parte hartzeko, idatz iezaguzu helbide honetara: festivalkulta@gmail.com urriaren 24 baino lehen.

RSS feed for comments on this post.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude