VGaztea

REHUB tailerra – Gasteizko esparru degradatuak berreskuratzeko ideien tailerra

 

Zaramaga auzoan Gasteizko esparru degradatuak berreskuratzeko ideien tailerra egingo da, 18 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzenduta. Bertan degradatuak edo gutxi erabiliak dauden esparruak hobetzeko ideiak garatuko dira. Tailerra Kalekolan lantaldeak zuzenduko du eta Gasteizko Udalaren Gazteria Atalak martxan jartzen dituen ekintzen artean kokatzen da.

Tailerrak hiru saio izango ditu, azaroaren hiru larunbatetan (9, 16 eta 23) goizeko ordutegian. Han partehartzaile gazteek auzoan esparruak bilatuko dituzte eta konponbideak proposatuko dituzte elkar lanaren bidez sortutako ideien bidez. Tailerrak ematen dituen fruituak erakusketa batetan sartuko dira eta erakusketa hori auzoan ikusi ahal izango da.

Ekintza honetan Udalaren Gazte Planak laguntzen du. Gazte Plana momentu hauetan prestatze lanetan dago, Gazteria Atalak zuzenduta.

Interesatuta dauden gazteek bere datuak, izena eta harremanetarako datuak gazteria@vitoria-gasteiz.org posta elektronikora bidali behar dituzte, azaroaren 6 baino lehen.

Parte hartu ezazu Rehub tailerrean!

¿Ezagutzen duzu ahaztuta, kaltetuta edo eta erabili gabe dagoen lekuren bat Zaramaga-ko auzoan?

Aukeraz beteriko leku hauek bila ditzazun proposatzen dizugu, tailerrean parte hartuko duten jendearen laguntzarekin batera, eraldaketa bultzatzeko eta auzoa hobetuko duten leku aproposetan bihurtzeko.

Tailerra bukatzerakoan proposamen hauen erakusketa egingo dugu eta ideiak kontuan izango ditugu etorkizunean egingo diren proiektuetan.

Tailerra hiru saiotan banatzen da:

Lehenengo saioa, 2013ko Azaroaren 9.an (9:00-13:30)

TOKIEN TOPAKETA + ARGAZKI RALLY-A

Aurkezpena eta taldeen sorrera

Erabili gabeko tokiak eta sormenen aukeraketa

Hasierako diagnostikoa: Zaramaga

Argazki Rally-a

Ideien bateratzea

Bigarren saioa, 2013ko Azaroaren 16.ean (9:00-13:30)

IDEIEN PROPOSAMENA

Aukeratutako tokien aurkezpena

Brainstorming dinamika

Ideien iragazpena

Atariko ideien sorpena

Hirugarren saioa, 2013ko Azaroaren 23.an (9:00-13:30)

PROPOSAMENEN GAUZATZEA

Lantze produktiboa tailerrean*

Amaierako erakusketa *

Etengabeko saioa*

ERAKUSKETA*

Lanak erakutsiko dira erabaki gabe dagoen leku batean*

IZEN EMATEA: *

Mail: gazteria@vitoria-gasteiz.org*

Azkeneko eguna: 2013-ko Azaroaren 6.a*

Colectivo KalekoLan kolektiboa*

Vitoria-Gasteiz

RSS feed for comments on this post.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude