VGaztea

REHUB tailerra – Gasteizko esparru degradatuak berreskuratzeko ideien tailerra

 

Zaramaga auzoan Gasteizko esparru degradatuak berreskuratzeko ideien tailerra egingo da, 18 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzenduta. Bertan degradatuak edo gutxi erabiliak dauden esparruak hobetzeko ideiak garatuko dira. Tailerra Kalekolan lantaldeak zuzenduko du eta Gasteizko Udalaren Gazteria Atalak martxan jartzen dituen ekintzen artean kokatzen da.

Tailerrak hiru saio izango ditu, azaroaren hiru larunbatetan (9, 16 eta 23) goizeko ordutegian. Han partehartzaile gazteek auzoan esparruak bilatuko dituzte eta konponbideak proposatuko dituzte elkar lanaren bidez sortutako ideien bidez. Tailerrak ematen dituen fruituak erakusketa batetan sartuko dira eta erakusketa hori auzoan ikusi ahal izango da.

Ekintza honetan Udalaren Gazte Planak laguntzen du. Gazte Plana momentu hauetan prestatze lanetan dago, Gazteria Atalak zuzenduta.

Interesatuta dauden gazteek bere datuak, izena eta harremanetarako datuak gazteria@vitoria-gasteiz.org posta elektronikora bidali behar dituzte, azaroaren 6 baino lehen. Geihago…

Boluntariotzari buruz gazteak hausnarketa egiten OMIJen

Urriaren 23an, Gazteen Argibideetarako Bulegoan – OMIJen “Elkartasuna oinarritzat harturik, Hegoa aurkitu. Garapenerako GKEak ezagutzea eta parte artesa” solasaldia egin zen. Solasaldiaren helburua, Hegoaldeko herrialdeen arazoen berri gazteen artean zabaltzea eta haien parte-hartzea lortzea zen.

Bertan hiriko hainbat gazte eta Euskadiko Garapenerako GKEn Koordinakundea, Arabako Setem Hego Haizea eta Arabako SEADen Lagunen Elkartea erakundeetako bozeramaileak bildu ziren.

Hiru erakundeek azaldutako informazioa arretaz entzun ondoren, hau da, elkarteak heuren arloetan egiten duten lana eta jakin-mina duten gazteek zertan lagun dezaketen azaldu ondoren, guztion artean hizketaldi interesgarria sortu zuten.

Argi eta garbi geratu zena hauxe da: “Mundua aldatu nahi baduzu EKIOZU ORAIN“.

Euskadiko Garapenerako GKEn Koordinakundearen hitzaldia

Solasaldiaren liburuxka

Gauekoak prestatzen ari den KULTA deialdiaren azken egunak

KULTA deialdia Data limitea: Urriak 24

http://gauekoak.org/img/img524bf10509477Kultacuerpo.jpg

KULTA < >

VITORIA-GASTEIZKO GAZTE-TALDEENTZAKO DEIALDIA

ZER DA KULTA? 

KULTA jaialdi bat da, Gauekoak-en babesean, talde-lanetik sortutako artea, sormena eta hurbileko kultura argitara atera nahi dituena. KULTAk, beraz, balioa eman nahi dio taldean sortua izan den kultura-lan orori, hala nola elkarteei zein geure hiriko beste taldeei. Interesgarria iruditzen  zaigu sarean sortzen den guztia, konplizitateak gehituz eta guztien ongian pentsatuz, eta ez soilik interes ekonomikoen arabera. 

Bi egunez, kolektiboen  hainbat egoitzatan, abian jarriko ditugu 14 jarduera, izaera laburrekoak, iragankorrak, eta sormenaren honako lau eremu hauekin loturik daudenak: dantza, antzerkia, ikusentzunezkoak eta musika.    

NOLA LAGUNDU DEZAKEZUN Geihago…

Beldur Barik ikus-entzunezko sormen tailerra

Beldur Barik ikus-entzunezko sormen tailerra

Lehiaketa honetan parte har dezazuen sustatu eta errazteko, Berdintasunerako Zerbitzuak Ikus-entzunezko bideo-sormeneko tailer bat antolatu du 12 eta 18 urte bitarteko gazteentzat. Tailerra urriaren 23an hasiko da. 12 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzendutako tailerra da eta film labur bat sortzeko zer urrats eman behar diren ikasiko dute: gidoia nola egiten hasi eta postprodukziora iritsi arte, errodajea ere kontuan izanik.

Tokia: Montehermoso Kulturunea

Egunak eta ordutegiak: urriak 23, 30, azaroak 6, 9. Asteazkenetan, 18:00etatik 21:00etara eta larunbatean, 10:00etatik 14:00etara

Prezioa: 1 €

Hizkuntza: gastelania

Formatzailea: Helena González

Izena ematea: 010 telefonoan, gizarte etxetan eta web orrian.

SETEM Hego Haizearen “Hegoaldeko Herrien Errealitatea” ikastaroa

SETEM Hego Haizeak “Hegoaldeko Herrien Errealitatea” ikastaroaren matrikula egiteko epea ireki du. Solidaritatea eta garapenerako lankidetzako oinarrizko prestakuntza-ikastaroa da. Iparraldea eta Hegoaldearen arteko harremanen gaineko ezagutza eta sentsibilitatea areagotzeko helburua du. Gainera, ikasleek eragileek garapenean nola esku hartzen ulertuko dute, eta, bereziki, lortu nahi dugun gizarte-eredurako mesedegarriak diren alternatibetan sakonduko dute. Gasteizen, Bilbon eta Donostian izango da.

Ikastaro honetan, kontsumo kritikoaren eta eraldatzailearen bidez aldaketak lortzeko ikaskuntzak eta hausnarketak eskaintzen ditugu. Errealitateak analizatuko ditugu; diskurtso, ekimen eta mugimendu batzuk ezagutuko ditugu; eta, bereziki, garapen neoliberalaren ereduari men egiten ez dioten aukera errealak eta hurbilekoak planteatuko ditugu.

Metodología berriarekin, irakasle adituekin eta dokumentazio eta material egokiekin, garapen gizatiar, bidezko eta solidarioago bat lortzen laguntzen duen beste bizitza- eta

kontsumo-eredu batean murgilduko gara.

Informazioa gehiago Setem elkartearen web orrian

Omijeko solasaldiak: hegoaldeko herrialdeetako boluntariotza, urriaren 23an.

Udazken honetan Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoak (OMIJek) bi solasaldi antolatuko ditu BOLUNTARIOTZA, Hegoaldeko herrialdeetakoa zein bertakoa, ardatza hartuko delarik. Solasaldien helburua hainbat zalantza argitzea da, besteak beste, boluntario izateak zer esan nahi duen. Horretarako, solasaldietan sortuko den topaguneetan aukera sorta interesgarria eskainiko zaizkie Gasteizko gazteei.

Inoiz zure denbora, zure ezagupenak, zure poza, zure lana eskaintzea pentsatu baduzu, zatoz SOLASALDIETARA!

Elkartasuna oinarritzat harturik, Hegoa aurkitu. Garapenerako GKEak ezagutzea eta parte hartzea.

Gizartean kezka bat dago: mundua aldatu nahi dugu eta justuagoa izan dadin lagundu, baina ez dakigu nola. Ez dugu nazioarteko lankidetza ezagutzen eta ez dakigu nola hurbildu esparru horretara. Era berean, ez daukagu argi zer alde dagoen borondatezko lankide profesionalen eta sentsibilizaziora eta ekintzara bideratutako boluntarioen artean.

Ordua: 19:00

Tokia: OMIJ (Espainia plaza, 1-behea)

Aldez aurretik izena eman beharko da:

945 16 13 30

coordinaomij@vitoria-gasteiz.org

Txoko Ibiltariaren lehiaketaren 2013ko sari berezia

Txoko Ibiltariaren bloga leku berriak, bertako jendea eta kultura ezagutzea gustuko duzuen gazteontzako elkargune da.

Gazteek heuren esperientzi bidaiariak partekatu dute bertan, bidaia bera egin nahi dutenei gomendio baliagarriak eskainiz eta ezagututako jendeek eta kulturek heuren bihotzetan sortutako sentimenduak aitortuz kontakizun bakoitzean.

OMIJek – Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoak, 2013ko Txoko Ibiltariaren lehiaketaren bidez, gazte bidaiazaleen kontakizunak saritu nahi izan ditu.

Apiriletik irailera arte 22 kontakizun argitaratu dira. Hilero hiru sari banatu dira Elkar, Foto Ikatz, Kirolklub, Sobron Abentura eta RENFE-ri esker, eta kontakizun guztien artean epaimahaiak (gazte tartekaritza lanean aritzen diren hiru gazte eta Gasteizko Udaleko Gazteria Zerbitzuko teknikari bat) 2013ko edizioaren kontakizun irabazlea hautatu du:

PATRICIA JIMÉNEZ – “CAMBOYA

Saria INTERRAILeko TXARTEL bat da.

Informazioa gehiago

UDALERRIKO Beldur Barik 2013 lehiaketaren beste edizio bat

Vitoria-Gasteizko *Berdintasunerako Zerbitzuak* udalerriko Beldur Barik 2013 Lehiaketaren hirugarren edizioa abian jarri du  (oinarriak <http://www.vitoria-gasteiz.org/wb021/http/contenidosEstaticos/adjuntos/eu/17/04/51704.pdf>).

Lehiaketa honek ondoko helburua du: *gure hiriko neska eta mutil gazteen artean indarkeria sexistaren alorrean errespetu, askatasun, berdintasun, prebentzio eta gaitzespen jokaera onak sustatzea*.Lehiaketa honetan Gasteizen bizi diren 12 eta 26 urte bitarteko neska-mutilek parte har dezakete. Udaleko lehiaketarako aurkeztu diren lanek, erkidegoko sarietan ere parte hartuko dute. Lanak aurkezteko epeari dagokionez, jarrera@beldurbarik.org helbide elektronikora bidal ditzakezue azaroaren 15era arte.

Gainera, lehiaketan parte hartzea sustatzeko eta errazteko, Berdintasunerako Zerbitzuak 12 eta 18 urte bitarteko gazteentzat ikus-entzunezko bideo-sormeneko lantegi bat* antolatu du. Lantegi honetan parte hartzaileek film labur bat sortzeko eman behar diren urratsak ikasiko dituzte. Informazio gehiago eta izena ematea

Gasteiz, zure hiria 35.000 metrotik ikusita. (Haziak eta gazteak)

Haziak programa barruan, gazte batzuk tailer bat egin zuten eta bertan espazio zunda estratosferikoa prestatu zuten. Berak ohikoak ez diren hiriko irudiak ekarri dizkigu. Tailerra 2013ko ekainaren 26tik uztailaren 1 arte egin zen, GAIA liburutegi ekologistan eta laotramitad astronomia arloko lan taldeak zuzendu zuen. www.laotramitad.org

Goza ditzagun irudiak eta ea beste gazteak animatzen diren horrelako ideiak proposatzen eta aurrera eramaten.

Zuekin guztiekin… Kanpalekua Legebiltzarrean!

Zer eginkizun du astialdi hezitzaileak gazteria politiketan? Zerk gerturatzen (eta aldentzen) ditu hezkuntza formala eta ez-formala? Zer egin dezake astialdiak gizarte interbentzioaren esparruan? Erantzunak bilatzeko, Euskadiko Gazteriaren Kontseilutik /Kanpalekua Legebiltzarrean: eman jokoa astialdiari!/ topaketak antolatu ditugu. Zehazki, _urrian eta azaroan_ zehar burutuko dira, Gasteiz, Bilbo, Donostia eta Eibarren. Xehetasun guztiak ezagutzeko, sar zaitez www.egk.org webgunean. Dagoeneko izena eman dezakezu!

Egitaraua / Programa:pdf*