VGaztea

“Agora gaztea: Gasteizko etorkizunea pentsatzen”

Datorren urriaren 10ean, ostegunean, gazte batzuk, agora sistemikoko profesional batzuek zuzenduta, bilduko dira pentsatzeko, eztabaida sortzeko eta gure hiriko etorkizuna irudikatzeko, gazteen perspektiba kontutan hartuta. Topaketa Falerina lorategietan izango da, Montehermoso kulturgune ondoan, arratsaldeko 17:30etan hasita eta 20:00etan bukatzeko. Udalaren Gazte Planak topaketa honetan laguntzen du.

Beraiekin hiriko etorkizuna pentsatu nahi baduzu eta lan sistemikoa ezagutu, egun horretan hurbil zaitezke. Zure datuak bidaltzea eskertuko nizkizueke (izena eta kontaktua) gazteria@vitoria-gasteiz.org edo, informazioa gehiago behar baduzu, helbide horretan eskatu ahal duzu edo 945 161616, luz. 3211 telefonoan.

Zure arreta eskertzen dizugu eta, etortzeko interesatuta egon daiteken beste gazte bat ezagutzen baduzu, informazioa luzatzeko eskertuko genizueke.

Mila esker

Udalaren Gazte Plana

Gazteak eta Gasteiz hiriko etorkizuna

Joan zen ostegunean, Montehermoso Kultur gunearen ur biltegian, hainbat gazte elkartu ginen eta planteatu genuen nola nahi dugu Gasteiz gure hiria etorkizunean izatea. Horretarako aztertu genuen hirian ondo dagoena, aldatu behar dena eta falta dena. Lau taldeetan banatu ginen, Alde Zaharra, auzo berriak, hiri finkatua eta landa eremua eta, alde bakoitzari buruz eztabaidatu ondoren, idatzi genituen gure ekarpenak. Ekarpen horiek Hiri Antolakuntzarako Plangintza Orokorrari buruzko egiten ari den parte hartze prozesuari ezarriko dira eta baita, orain egiten ari den III. Gazte Planari ere.

Kalekolan taldekoei eskertu nahi diegu beren dinamizazioa eta parte hartu zuten gazte guztiei bere ikuspuntuak emateagatik eta Gasteiz etorkizunean nola nahi duten esateagatik.

Azken astea Gazte Klik Klak lehiaketara argazkiak eta bideoak aurkezteko

Gazte Klik Klak-ek, gazteentzako argazki digitalen eta bideoen lehiaketak, lanak jasotzeko epea ireki du. 14 eta 25 urte bitartekoentzako lehiaketan zure lanak aurkezteko aukera duzu irailaren 2tik urriaren 13ra arte.

Aurten lanak bideo formatuan ere aurkez daitezke.

Irabazleek eta hautatuek -60 pertsona baino gehiago, 2009tik eta 2012ra bitarteko edizioetan-, bere lana ikusgai izango dute Montehemoso Kulturunean erakustaldi batean, eta baita galeria birtual batean, milaka postaletan eta udalak hirian zehar kudeatzen dituen publizitate euskarrietako neurri handiko karteletan ere.

Montehermoso Kulturunean argazki sorten artean lau parte hartzailek aipamen berezi bat jasoko dute. Horrek ekarriko die 300,00 euroko bono trukagarria (argazki, bideo edo kultura materiala lortzeko) eta parte hartzea taldeko erakustaldi batean. Erakustaldi horren gaia librea izango da, parte hartzaileen sormena bultzatzeko.

Lanak eman daitezke, lehiaketaren oinarrietan agertzen diren formatuaren adibideen arabera, bai gazteria@vitoria-gasteiz.org posta elektronikoan, bai CD batean Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoan, Plaza Berriaren arkupeetan.

Gehiago jakiteko lehiaketaren oinarriak kontsultatu : www.vitoria-gasteiz.org/gazteria

Zalantzak argitzeko: gazteria@vitoria-gasteiz.org

Azken eguna emakumeen jabekuntarako tailerretan izena emateko

EMAKUMEEN JABEKUNTZARAKO ETA BERDINTASUNERAKO ESKOLA

LANTEGIA: EMAKUMEEN JABEKUNTZA: ESANAHIAK, ESTRATEGIAK ETA ADIERAZLEAK BERRIKUSI

Prestatzailea: Clara Murguialday Martínez. Ekonomista feminista eta generoan eta garapenerako lankidetzan aholkularia. Lantegi honetan jabekuntzari buruzko eztabaida teorikoan sakonduko dugu eta horren esanahi urratzailea berreskuratuko dugu; ikuspuntu horretatik ondorioztatzen diren aldaketa-estrategiei buruz ere eztabaidatuko dugu, hala nola estrategia horiek nola zehazten diren emakumeen aurkako indarkeriari aurre egiteko, sexu- eta ugalketa-eskubideen alde borrokatzeko eta ekonomia-autonomia sustatzeko. Zehetasunak. Geihago…