VGaztea

2013ko Gazte klik klak lehiaketaren argazkien eta bideoen erakusketa

2013ko Gazte klik klak bideo eta argazki digitalaren lehiaketaren sariak erabaki ondoren, aurkeztu ziren bideo eta argazki guztiekin erakusketa bat izango dugu Montehermoso Kultur Gunean, azaroaren 29tik urtarrilaren 12 arte. Sarrera egin daiteke Falerina Lorategian dagoen kafetegitik. Aukeratutako eta saritutako argazki sortak formatu berezian egongo dira.

Erakusketa horren inaugurazioa azaroaren 29an, ostiralean izango da

 

Lan hautatuen erakustaldia*

2013ko azaroaren 29tik 2014ko urtarrilaren 12ra arte.

Montehermoso Kulturunea (Jovellanos aretoa eta Ambigú).

Inaugurazioa 2013ko azaroaren 29an 19:00etan

Sarrera doan.

Gauekoak-ek Kulta elkartze kulturaren jaialdia aurkezten du

Azaroak 29 ostiralean eta  azaroak 30 larunbatean KULTA, ELKARTE KULTURALAREN  JAIALDIA egingo da.

Hona hemen egitaraua

KULTA bestelako jaialdi bat da. Haren DNA kolektiboa da: bi egunez, kolektiboek eta elkarteek egindako jarduerak ikusi, entzun, dastatu, bizi ahal izango ditugu euren lokaletan edo espazioetan. Espazio guzti horiek hiriaren erdigune historikoan aurkituko ditugu. Jaialdiaren xedea Vitoria-Gasteizen dagoen bizitza kulturala eta artistikoa ikustaraztea da, beti ere, gazte kultura.   

Kolektiboaren ideia azpimarratzeko jaialdiaren antolatzaileek bi “kedada” antolatu dituzte. Bata ostiralean eta bestea larunbatean. Honela irteera kolektiboa – edo manifestazioa- osatuz, zitara hurbiltzen direnak elkarteen egoitzak bisitatuko dituzte eta bertan ikuskizunetaz, erakusketaz, kontzertuetaz…gozatuko dute. Bestalde  KULTA jaialdian bi ekintza kolektibo garrantzitsu ere gertatuko duira: norbere onerako merkatu txikia eta biltzar- bazkaria.  Hortaz, jaialdi honekin ekintza kultural formatu berri batekin aurkituko gara. Aurtengoa bere aurreneko edizioa da eta Gauekoak Elkarteen Federazioaren ekimena da.

Hezkuntzen trukea

Ba al dakizu ingelesa? euskara? frantsesa? gaztelania? arabiera? errusiera? alemana? txinera?… Edo ikasi nahi al dituzu? Hizkuntza horietakoren bat baldin badakizu eta beste norbaitekin parktikatu nahi baduzu, interesatuko zaizu /Norabidek /abian jarri duen programa hau:

HIZKUNTZA TRUKEA

Hizkuntza hori praktikatzeko pertsona bat aurkitu eta aurkeztuko dizugu, irakats diezazun eta hiz egiten treba zaitezen. Trukean, zuk dakizun hizkuntza hori irakatsiko diozu. Euskara edo gaztelania izango da truke-hizkuntzetako bat.

Informazioa eta izen ematea:

Kulturartekotasun Atala, /Norabide/

Tel.: 945 161 764

truequedeidiomas@vitoria-gasteiz.org

Hiretu Hiria, parte hartzen ikasten

HIRETU HIRIA-HAZ TUYA LA CIUDAD 2013

Hiretu Hiria programa berriro hasi da martxan eta aste honetan 26 taldeko bitartekariak elkartu dira topaketa batean. Gazteria Ataleko programa bat da eta bere helburua 14-18 urte bitarteko gazteen partehartzea bultzatzea da.

Parte hartzen duten 10 ikasteetxeak hauexek dira: Corazonistas, Centro Ocupacional Helios, Escolapios, Egibide (Jesús Obrero), Federico Bataibar, Koldo Mitxelena, Nazaret, Paula Montal, San Prudencio eta San Viator.

Talde horiek landutako egoerak besteak beste hauek izaten dira: Bidegorriak, Lan-merkaturako sarbiderako zailtasunak, Seinaleak bide publikoan falta, aisialdia eskaintza, etxebizitza hutsa….

Programa HIRETU HIRIA (cast.) – YouTube

https://twitter.com/HiretuHiria2013

http://www.facebook.com/hiretuhiria2013

BIZITZA… BEGI-KLISKA BAT DA. “HECHOS SON AMORES” film laburraren bidez hausnartzea.

BIZITZA… BEGI-KLISKA BAT DA. “HECHOS SON AMORES” film laburraren bidez hausnartzea.

Azaroaren 22an, ostirala, emakumeen aurkako indarkeriarekin lotutako arrisku eta babes faktoreen inguruan hausnartzeko lantegia egingo dugu. “Hechos son amores” film laburra ikusiko dugu eta taldean  berau aztertu eta landu,  bide batez, gure bizipen pertsonalarekin uztartuz.

Tailerra NORA MIÑAN NOBS gizarte langileak  eta  MARIA ANTONIA CARO HERNANDEZ gizarte hezitzailea eta Acciónenred GKEko kidea eta  Otras Voces Feministas taldeko kideak emango dute.

Tailerra Aldabeko gizarte etxean izango da, 16:30-20:30 ordutegian, eta doan.

INFORMAZIO GEHIAGO ESKURATZEKO ETA IZENA-EMATEKO:

945.16.19.90
haziak@vitoria-gasteiz.org
Izena-emateko azken eguna: Azaroak 20!

Antolatzailea: Berdintasun Zerbitzua eta laguntzaileak Gazteria Zerbitzua eta Gauekoak.

Gazte Factory berri bat hasten da: Dog Station

Asteburu honetan, Dog Station Gazte factory berri bat martxan jarri dugu (Gazteria Atalak kudeatzen duen Gazte factory Programan).12 eta 30 urte bitarteko gazteak txakurrei eman beharreko zaintzak eta hezkuntzaren hastapenetan trebatzeko lekua da, oro har txakurrekin bizitzen ikasteko lekua.

Dog Station Iparraldeko gizarte etxean dago eta irekitzen du:

.- Ostiraletan: 17:30etik 20:30era, eta larunbatetan: 11:00etatik 13:30etara.

Informazioa gehiago web orri honetan

Boluntario izan nahi duzu zure hirian eta ez dakizu nola egin? Etorri OMIJera 13an

Udazken honetan Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoak (OMIJek) bi solasaldi antolatuko ditu BOLUNTARIOTZA, Hegoaldeko herrialdeetakoa zein bertakoa, ardatza hartuko delarik. Solasaldien helburua hainbat zalantza argitzea da, besteak beste, boluntario izateak zer esan nahi duen. Horretarako, solasaldietan sortuko den topaguneetan aukera sorta interesgarria eskainiko zaizkie Gasteizko gazteei.

Inoiz zure denbora, zure ezagupenak, zure poza, zure lana eskaintzea pentsatu baduzu, zatoz SOLASALDIETARA!

Boluntario izan nahi dut nire hirian baina ez dakit nola eta norekin

Badituzu mila modu eta ekintza “gure mundua” aldatzen laguntzeko. Edonoiz hortaz pentsatu baduzu, oraingoan lagundu nahi zaitugu boluntariotza zer den, zertan lagun dezakezun eta baldintzak zeintzuk diren azalduz.

Horretarako, zure parte-hartzea eskertuko duten hainbat elkarte gonbidatu ditugu. Ez dira guztiak, ez. Arlo ezberdinetan egiten dute lan baina denak dute helburu bera, gure gizartea hobetzeko EKITEA eta horretarako, heuren lanean lankidetza oinarrizkoa da.

Info gehiago:

Entzun zeinen garrantzitsua den zure LAGUNTZA!

Ordua: 19:00

Tokia: OMIJ (Espainia plaza, 1-behea)

Aldez aurretik izena eman beharko da:

945 16 13 30

coordinaomij@vitoria-gasteiz.org

“BURNT OUT” SINDROMEA. HIGADURARI AURRE EGIN

Zer egiten dute elkarte-mugimenduek zuzentzen dituzten emakumeek euren burua iraunarazteko? Lantegi honen bidez elkarte-mugimenduetan parte hartzen duten emakumeen bizipenen inguruan egingo dugu hausnarketa; abiapuntua boluntario, konprometitua, aktibista izatearen bizipena da; gainera, hori guztia ongizatean oinarrituta; horrela bada, gure elkarteek egiten dituzten apustuei eta arlo publikoan dugun jarrerari berriz ekin ahal izateko eta horretan dugun eragina hobetu ahal izateko.

Prestatzailea:             Inma Merino de Castro. Emakumeen jabekuntzan eta emakumeen aurkako indarkeriarekiko esku-hartzean aditua

Nori eskainia:  Elkarteetako emakumeei.

Egunak:          Ostirala eta larunbata: Azaroaren 15 eta 16a.

Ordutegia:       Ostirala: 17:00etatik 21:00etara. Larunbata: 10:00etatik 14:00etara.

Tokia:  Erabilera Anitzetarako aretoa – Judimendiko gizarte etxea.

Hizkuntza:       Gaztelania.

Taldea:            Gutxienez 10 / Gehienez 20.

Izena emateko epea: Irailaren 9tik azaroaren 8ra.

Prezioa:          Abonatuak: 6,72 €

            Ez abonatuak: 11,20 €