VGaztea

Gazteen argazkiak Montehermoso kultur gunean, urtarrilaren 12 arte, ez galdu

2013ko Gazte klik klak bideo eta argazki digitalaren lehiaketaren argazki guztiekin erakusketa bat daukagu Montehermoso Kultur Gunean, urtarrilaren 12 arte. Sarrera egin daiteke Falerina Lorategian dagoen kafetegitik. Aukeratutako eta saritutako argazki sortak formatu berezian daude. Gozatu gazteen artearekin eta anima zaitez hurrengo lehiaketarako.

Emaguzu zure ikuspegi gaztea Gasteizeri buruz, tresna berri baten bitartez. Lagundu iezaguzu Gasteiz ikusten!

Beste modu batean parte hartu nahi baduzu, hauxe duzu tresna egokia: mapetan oinarritutako online galdetegia.

Lagundu iezaguzu Gasteiz ikusten!

Zeuk erabakiko duzu zein arlo landu nahi duzun, gehiago interesatzen zaizulako, edo arlo horretan zerbait egin beharra dagoela uste duzulako.

Zein leku publikotan ibiltzen zara gehien? Zein leku duzu gustukoen Gasteizen? Gasteizko hirigintzak laguntzen al du guztiontzako hiria osatzen?

Tresnak aukera hauek ematen dizkizu:

Mapa baten gainean zure ustez zure auzoan edo Gasteizko beste edozein lekutan zer falta den adierazi ahalko duzu. Erdiguneaz edo Alde Zaharraz zein iritzi duzun azaldu ahalko duzu, nekazaritza eremuak zein beharrizan duen…

Iritzia eman ahalko duzu ekipamendu eta zerbitzuez, azpiegiturez, egiten dituzun joan-etorriez, hiriak dituen aisialdirako espazioez…

Zuretzat esanguratsuak diren lekuak identifikatu ahalko dituzu, gure kultur eta natur ondarearen edo paisaiaren zati direlako… edo zure ustez, edozein arrazoi dela eta, berraztertu beharra dutelako.

Ematen diguzun informazioa baliagarria izango zaigu Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren Aurrerapenerako proposamenak lantzeko.

Galdetegia erantzuten hasi

Tresna erabiltzeko jarraibideak

Gazte topa: gazteek bere ahotsa emateko aukera berri bat

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak zuzenduta eta Gasteizko Udalaren Gazteria Atalak lagunduta, gazteen talde bat sortu da. Taldeko gazteek hiriari buruzko eta hirian egiten diren gazteria politikei buruzko hausnarketa egin nahi dute eta proposamenak egin. Bere topaketei “Gazte Topa” izena eman diete eta bertan saiatuko dira hir gazteago baterantz aurrera pausuak ematen, gazteen beharrak eta nahiak kontutan hartu dituen hiri baterantz.

Elkartuko dira Aldabe Gizarte Etxean, abenduaren 20an, arratsaldeko 17:30etan. Parte hartu nahi baduzu, harremanetan jarri Ainhoarekin, EGKkoa, gasteiz@egk.org emailean edo hurbildu ostiralean arratsaldean. Anima zaitez eta Gasteiz gazteagoa amestu.

Gaztea bazara eta blog bat baduzu, anima zaitez eta parte hartu lehiaketa honetan Blogazte

Blog gazteen lehiaketa, anima zaitez eta parte hartu

bloGazte

euskarazko blogen I. lehiaketa

Oinarriak

Zer da?

BloGazte Gasteizko gazte euskaldunei zuzendutako blog lehiaketa antolatu du Hirinet Gasteizko Euskaldunon atariak Vitoria-Gasteizko Euskara Zerbitzuarekin elkarlanean. Lehiaketaren helburua, euskara, gazteak eta teknologia berriak batera sustatzea da, gazteen artean euskararen erabilera areagotzeko asmoz. Blogaren gaia librea izango da.

Nori zuzendua?

Gasteizen bizi diren edo ikasten duten 18 urtetik 30era bitarteko gazte euskaldunei zuzenduta dago.

Irizpide nagusiak

Blogazte lehiaketan bi kategoria izango dira: blog pertsonalak eta taldeko blogak. Kategoria bakoitzean interneteko bitakora onena sarituko da. Parte-hartzaileak kategoria haietan har dezakete parte nahi beste blogekin. Blogak ez du zertan sortu berria izan.

Lehiaketan honako irizpide hauek baloratuko dira euskararen maila, kalitate literarioa, diseinua, gaurkotze maila eta originaltasuna. Euskarazko blogak baino ez dira onartuko, nahi eta bestelako hizkuntzak ere ager daitezkeen, beti ere, euskara nagusi eta protagonista delarik. Ez da post iraingarririk onartuko.

Sariak

—    Blog pertsonal onena: 200 euro.

—    Taldeko blog onena: 200 euro.

—    Publikoaren saria: 200 euro.

Epea

2012ko azaroaren 25etik 2014ko urtarrilaren 12ra arte

Izen ematea

Lehiaketan parte hartzeko mezu bat bidali behar da erredakzioa@hirinet.net helbide elektronikora, honako datuak zehaztuz: blogaren izena eta esteka, parte hartzaileen izen-abizenak, adina eta kontakturako helbide elektronikoa

Epaimahaia

Kazetaritzan eta teknologia berrietan adituak diren pertsonek osatuko dute Epaimahaia eta bere erabakia apelaezina izango da. Epaimahaiak ez ditu blogen post-etan agertzen diren iritziak baloratuko. Hau da, ez da blogetan agertzen den testua epaituko, baizik eta blogaren diseinua, egitura, gaia, elkarreragiteko aukerak eta euskarri motak. Epaimahaiak bere esku izango du aipamen berezia(k) egiteko aukera. Sariak hutsik ahal izango ditu Epaimahaiak, baldin eta aurkeztutako lanek, bere iritzian, behar adina kalitaterik ez badute. Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri guztiak onartzea dakar.

Informazio gehiago

www.hirinet.net

erredakzioa@hirinet.net

Afrikako gazteen jaia Gaztetxean: abenduaren 20an, 21:00etan. Anima zaitez eta elkar hobeto ezagutuko dugu.

Haaly Pular elkarteak urtean zehar hainbat ekintza burutu ditu eta orain, garrantzitzuena hel du da: Jai solidarioa! Jaia abenduaren 20an (ostirala) arratsaldeko 9etatik aurrera izango da Gasteizko Gaztetxean.

Nortuk diren adieraziko dute, Afrikako musika egongo da, bereziki Guinea Conakrykos, baita Jamaikakoa era, Zerbait pikatzeko ere egongo da. Anima zaitez eta joan, ondo pasoko duzu.

Lortzen den diru guztia Guinea Conakryn desabantaila egoeran dauden ume ikasleentzat izango da. Informazioa gehiago nahi baduzu edo lagundu nahi baduzu eta ezin bazara jaiara joan, idatzi ahal duzu salifhaalypoular@hotmail.fr helbidera.

Ondo pasa!

“Gasteizko gazteen basoa” Eraztun berdean zuhaitzen landaketa: Gazte Plana.

Udalaren III: Gazte Planaren diseinuaren prozesuan ekintza baten berri eman nahi dizuegu eta bertan parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu. Zuhaitz landaketa bat egingo dugu Gasteizko eraztun berdean. Landatuko diren zuhaitzak eta zuhaixkak, Zabalganeko parkearen erkametz basoaren parte izateaz gain, “Etorkizunaren sustraiak” programaren barruan daude: 250.000 zuhaitz eta zuhaixka, eraztun berdean.

Landaketa abenduaren 21ean, larunbatean, izango da goizeko hamaiketatik ordu biak arte. Aurretik kalejira bat egongo da 10:30ean. Kalejira Mariturri bulebarrak eta Giza Eskubideen hiribideak egiten duten errotondatik abiatuko da Zabalganeko basora. Puntu horretara joateko hiri autobusen sarearen 6. linea har daiteke, Salburua Zabalgana, hain zuzen ere. Landaketan musika eta hamaiketako txiki bat egongo da. Hamaiketakoa laguntzaile izan diren Pepsi eta Artepan enpresek jarriko dute.

Zabalgana basoan egingo dugun zuhaitzen landaketara joateko, autobus berezi bat izango dugu. Autobus hori Cadena y Eleta kaletik (Katedral Berriaren ondotik) abiatuko da eta zuzenean, geldiketak egin gabe, joango da. Ez da dohainik, baina zuzenean joango da Mariturri Boulebardera. Handik hasiko da landatzeko lekuraino doan paseoa.

Informazio gehiago

Anima zaitez eta nahi duzun pertsonekin (lagunak, seme alabak…) etor zaitez gurekin zuhaitzak landatzera. Mila esker. Ekintza ondo antolatzeko eskertuko genizuke gazteria@vitoria-gasteiz.org helbidera e-mail baten bitartez zenbat pertsona etorriko zareten esatea.

Gazteak hiriaren etorkizunari buruzko hausnarketa egiten

Hona hemen joan zen urriaren 3an egin zen lan saioaren bideoa Gasteizko gazteekin. Lan saioa Hiri Antolakuntzarako Plangintza Orokorrari buruz egin den parte hartzeko prozesuan kokatuta egon da. Lan saioa Montehermoso Kultur guneko ur biltegian egin zen eta dinamizazioa Kalekolan taldeko kideek hartu zuten, Gazte Planak, Parte Hartze Zerbitzuak, Hirigintzak eta Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko kideek lagunduta.

Topaketara etorri ziren 17 gazteen ekarpenak asko eta kalitate handikoak izan ziren eta egindako hausnarketen harira egin zituzten. Lau arlotan banandu ziren: Alde Zaharra, Auzo berriak, Hiri finkatuaren auzoak eta Landa eremua. Egin ziren ekarpenak sailkatu ziren hiru mailetan: ondo dauden gauzak, aldatu eta hobetu behar diren gauzak eta falta direnak eta gazteek horrela ikusten dituztenak. Hau guztia lan saioaren ebaluazio txosten teknikoan aurkitu ahal da.

“Camino de superación” dokumentalaren proiekzioa

Abenduaren 3an, asteartean, 19:00etan Aldabeko gizarte etxeko antzokian  “Camino de superación” dokumentalaren proiekzioa egingo da.

“Camino de superación”  bidaiari talde baten proposamena da, 2007. urtetik aurrera udaro eta gutxika-gutxika Santiagoko bidea egin dute.

Eta orain abentura horren berri jasoko dugu eurak sortu duten dokumentalari esker. Dokumentalaren ideia Ideia gazteen haziak lehiaketara aurkeztu zuten eta aukeratua izan zen. Lana aurrera ateratzeko bi pro-bonu jaso zituzten. Bata, Juan Ibarrondo idazlearen laguntza izan zen gidoia osatzeko momentuan. Eta bestea,  Zuriñe López de Sabando Amok kolektiboko kidearekin izan zuten, edizio lanetan lagundu zielarik.

Emanaldia proiekzioarekin batera gazteek euren esperientzia jkontatuko dute.