VGaztea

Mendebaldeko Saharako giza eskubideen ekimen laborategia, gazteentzako laborategia

Mendebaldeko Sahararako Giza Eskubideen arloko ekimenen Laborategia proiektua euskal gazteriak Giza Eskubideekin konpromiso aktiboa izatea sustatzea xede duen proposamen bat da, eta horretarako, topaleku bat eskaintzen zaie beren ideiak eta kezkak komunean jar ditzaten eta esparru honetako jarduera-ekimen zehatzak gara ditzaten.

Laborategiaren helburua da aldaketak bultzatzeko hezkuntzaren arloan ekimen sortzaileak eratzea, eta zehazki, gazteek sor ditzatela, beren begirune ikuspegian, giza eskubideen sustapenean eta hainbat kontzeptutan oinarrituz (hala nola elkartasuna, gizarte justizia edo mundu globala), eta egunero erabiltzen dituzten komunikazio-kanalen bidez egin dezatela, adibidez, gizarte-sareen bidez —sarritan salaketarako eta norbere iritzia adierazteko plataforma gisa erabiltzen baitira—, edo ikus-entzunezko hedabideen bitartez —munduari buruz duten ikuspegia adierazteko eta gizarte justiziaz baliatzeko erabiltzen baitituzte—.

Proiektuan parte hartzen duten gazteek parte-hartze aktiboan oinarrituz hausnartuko eta lan egingo dute gure mundu globaleko errealitateen arloan, kontzeptu eta ikuspegi geopolitiko orokorretatik abiatuz, Mendebaldeko Saharako gatazkan kontzentratuz eta bi alderdi horiek beren bizitza eta errealitateekin erlazionatuz.

Proiektuan bi fase bereizten dira:

1. FASEA:URTARRILA-MARTXOA, ekimenen laborategia aurkeztea eta eztabaidatzeko eta materialak trukatzeko foroak martxan jartzea.

2. FASEA:APIRILA, “Mendebaldeko Sahararako Giza Eskubideen arloko ekimenen Laborategia” martxan jartzea.

Informazioa gehiago, http://laboratorioddhh.info/eu/

Gazte talde bat pertsonen salerosketaren kontra

JOAN ZEN LARUNBATEAN, URTARRILAK 25, MONTEHERMOSO KULTURUNEAN, GAZTE TALDE BATEK TIME LAPSE BATEAN PARTE HARTUZ, PERTSONEN SALEROSKETA SALATZEKO HAINBAT MATERIAL EGIN ZUEN

Gasteizko Udaleko Gazteria Atalak, Save The Children Fundazioak eta bere gazte taldeak, JCT (salerosketaren aurkako gazteak), Gasteizko ikastetxeetan, salerosketaren inguruko sentsibilizazio saioak bideratu dituzte (2013ko azkeneko hiruhilabetean). Programan 14-20 urte bitarteko 230 ikaslek parte hartu dute.

Sentsibilizazio programa amaitzeko eta salaketa-performance bat egiteko asmoz, joan zen larunbatean (2014/01/25) gazte talde bat elkartu zen Montehermoso kulturunean eta time lapse batean parte hartuz, pertsonen salerosketa salatzeko hainbat material egin zuen.

 

Material horrekin, datorren ostegunean, 19:00etan, Corte Ingles plazan (Jesús Guridi), performance bat antzeztuko dute ikusleekin batera eta pertsonen trafikoa eta salerosketak salatzeaz gainera, zelan bideratzen diren agerian jarriko dute: biktimak engainatuz, herrialdez aldatuz, esplotatuz.

Gonbidatzen zaituztegu!

Ez galdu aukera hori!

Gazte Topa abian da, igo zaitez hurrengo geltokian

Abian da Gasteizko Gazte Topa! Pasa den abenduaren 20an lehenengo topaketa egin genuen Aldabe gizarte etxean, eta mota guztietako elkarte eta gazteak bildu ginen: Asociación de solidaridad vasco-ecuatoriana, Arabako gazte-gorrak, Euzko Gaztedi, Nuevas Generaciones, Juventudes Socialistas, Ai Laket elkartea. Gazte Komunistak, Hell Dorado, Gauekoak, Arabako Eskaut Laikoak, Ikasle Ekintza, Geu, Ezker Anitza-Gazteak, Alternatiba Gazteak, norbanako gazteak…

Ezin izan bazenuen lehenengo topaketara etorri baina hurrengora etorri nahi baldin baduzu, hau guztia zertaz doan ikusteko, apuntatu:

Urtarrilaren 31n, 17.30etan Gasteizko Aldabe gizartetxean.

Bitartean, Twitter bidez informa zaitezke (@GazteTopa, #GazteTopa, @GazteKontseilua) ala gasteiz@egk.org idatzi edo 945 22 06 01 deitu (eta Ainhoarekin hitz egin).

Zatoz Gasteiz gaztetzera!

‘Kontziliazio erantzukidea gizarte kohesiorak bidea’ jardunaldian izena ematea

Hurrengo 2014ko urtarrilaren 15ean, Gasteizko Udalaren Haurtzaroa eta
Senitartea Zerbitzuak “Kontziliazio Erantzukidea, gizarte kohesiorako bidea” Jardunaldia antolatzen du.
Jardunaldi honen helburua kontziliazio erantzukideak egungo gizartean duen eraginaren inguruko hausnarketa egitean datza, horretarako arlo pribatuan zein publikoan dauden politikak eta praktikak ezagutaraziz.

 Lan ardatz honetan “Praktika onak” izendaturiko esperientziak ezagutuko ditugu eta proposamen hauek tokiko administrazioen eremuan duten ezarpen praktikoen gainean hausnartuko dugu, bai hurbiltasun zerbitzuen ikuspegitik, bai gizarte zerbitzuen aldetik, halaber berauen eskumenekoak izan daitezkeenekoak.

Jardunaldi hau Montehermoso Kulturunean izango da (Fray Zacarias Martinez Kalea, 2. zbkia, Gasteiz).

 Parte hartzeko, honekin batera doan izen-emate orria helbide honetara bidali behar da:
conciliacion.corresponsabilidad.VG@berdintasun.org 2014ko urtarrilaren 10a baino lehenago.