VGaztea

Izena eman ahal duzu jadanik Xtraclub 2014. programazioan

Otsailaren 24tik aurrera  gustoko dituzun Xtraclubeko jardueretan izena

eman: www.vitoria-gasteiz.org/xtraclub

Xtraclub 2014ko udaberria eta uda

Izen – emateak otsailaren 24tik aurrera.

12 eta 18 urte bitarteko gaztea bazara, Xtraclubeko kide zara: dibertitzeko, jendea ezagutzeko, gustuko dituzun gauzak egiteko eta inoiz egin ez dituzun beste batzuk probatzeko kluba.

Aukera itzazu gehien gustatzen zaizkizun jarduerak eta irteerak eta eman izena hementxe otsailaren 24tik aurrera. Izen emateko azken eguna ekintza hasi aurreko osteguna izango da, salbuespenak salbu.

On line jokatu arduraz, Joko arduratsuaren eguna

2014ko otsailak 17. Joko arduratsuaren eguna. ON LINE JOKATU ARDURAZ

Joko arduratsuaren egunaren jatorria 2008. urtean dago. Orduan antolatu zen lehen aldiz European Gaming and Betting Association (EGBA) elkarteak antolatuta. Otsailaren 17an ospatzen da.

Helburu nagusia erkidegoko araudiari buruzko elkarrizketa sustatzea da, joko arduratsuaren mezua irisarazteko hainbat kontzientziazio-kanpaina burutzeaz gain. Prebentzioa bi mailatan kokatzen da:

Lehen mailako prebentzioa: Ausazko jokoarekin lotuta, osasuna sustatzean datza, joko arduratsua hedatuz.

Bigarren mailako prebentzioa: Detekzio goiztiarra, orientabidea, jokoak dakartzan arazoek eragindako kalteak murriztea eta senideei zuzendutako aholkularitza lantzen dira. Geihago…

Praktikak enpresentan joan zen urteko tituludunentzat eta langabezian daudenentzat

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA

EBAZPENA, 2014ko urtarrilaren 30ekoa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Ikasleen, enpleguaren eta gizarte erantzukizunaren arloko Errektoreordearena, zeinaren bidez jakinarazten den diru laguntzak emateko deialdia, 2012-2013 ikasturtean Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko titulu ofizial bat (lizentziatura, diplomatura, gradua, ingeniaritza, arkitektura eta masterra) lortu zuten eta gaur egun langabezian dauden pertsonei zuzendua, beren profil akademikora egokitutako prestakuntza modulu teoriko-praktikoa egin dezaten enpresetan, lan merkatuan sartzen laguntzeko asmoz.

https://www.euskadi.net/r48-bopv2/eu/bopv2/datos/2014/02/1400775e.pdf

Anima zaitez eta zure aurpegiaren molde bat egin, 15ean, larunbatean Koko Ricorekin Artium museoan.

EGIZU MOLDE BAT!

Zatoz zure adiskideekin Artiumera zure buruaren molde bat egitera. Koko Rico artista izango duzue gidari magiaz betetako lantegi batean. Bertan zure aurpegiaren, esku baten, oin batenâ?¦ moldea egin ahal izango duzu.

Artiumen. Otsailaren 15ean, larunbata, 16.30etik 19.00etara

13-16 urte bitarteko gazteentzat

Argibide gehiago eta erreserbak: 945 20 90 20 eta web orri honetan

Tarifa: 4e ( Kide elkartuak eta Xtraclub-en kideak, 2€

Berriro Hiretu Hiria eta gazteak Udalaren Batzordean

HIRETU HIRIA-HAZ TUYA LA CIUDAD

Otsailaren 11an Gasteizko Udaletxean osoko bilkura berezia egon zen. Bertan, Javier Maroto alkateak eta udalbatzaren hainbat zinegotzik aurtengo Hiretu Hiria programan landu diren proposamenak entzun zituzten. Sindikoa ,Herritarren defendatzaile, ere parte hartu zuen atzoko bilkuran.

Hiretu Hiria programa Gazteria Atalak antolatzen du, eta bere helburua 12-18 urte bitarteko gazteen partehartzea bultzatzea da. “Hiretu Hiria” seigarren edizio honetan ikastetxetako 26 taldek parte hartu dute. Talde horiek landutako gaiak zinegotziei azaldu zizkieten; besteak beste, hauek izan dira: laguntza soziala hainbat kolektiboei, garraio publikoa, hiriko segurtasuna, bizikleten lapurketak,….

Gazteek euren gaiak eta proposamenak alderdi politikoen ordezkariei azaldu ondoren, politikariek hitza hartu eta euren iritzia eman zuten: gazteek landutako gaiek beraiek ere kezkatzen dituztela adierazi zuten; hori dela eta, udaleko agendan sartuta daude.

Dossier Hiretu Hiria 2013

Xtraclub 2014ko udaberria eta udako programazioa eskura duzu:

Xtraclub 2014ko udaberria eta uda

Izen – emateak otsailaren 24tik aurrera.

12 eta 18 urte bitarteko gaztea bazara, Xtraclubeko kide zara: dibertitzeko, jendea ezagutzeko, gustuko dituzun gauzak egiteko eta inoiz egin ez dituzun beste batzuk probatzeko kluba.

Aukera itzazu gehien gustatzen zaizkizun jarduerak eta irteerak eta eman izena hementxe otsailaren 24tik aurrera. Izen emateko azken eguna ekintza hasi aurreko osteguna izango da, salbuespenak salbu.