VGaztea

El 13 de marzo, presentación del programa Gaztelaguna en la taberna Gora

Martxoaren 13an, ostegunean, kanpainaren aurkezpena egingo dugu Gora tabernan 20.30etatik aurrera. Bertan, Hirinet.net atariak antolatutako BloGazte lehiaketaren sari banaketa egingo du; eta, guk Gaztelagunaren aurkezpena, kanpaina promozionatzeko bideotxoa eta iazko talde batekin grabatutako beste bideo bat jarriko ditugu; bukatzeko, eta gure azalpen laburraren ostean, Sei Urte taldearen kontzertua izango da.

Kanpainaren inguruan… kartelean irakurtzen den moduan, 18 eta 28 urte bitarteko gazteak erakarri nahi ditugu mintzapraktikara. Euskaraz aritzeko beldurrik ez daukaten gazteak behar ditugu. Ohitura faltagatik, beldurragatik, edo dena delakoagatik, gazte askok ez du topatzen bere lekua euskaraz aritzeko. Gaztelagunak aukera hori eskaintzen die, astean behin elkartu eta ordubetez euskaraz aritzen dira, gainera ekintza osagarriak ere antolatzen ditugu hilean behin edo gehiagotan. Izen ematea www.gasteizkomintzalaguna.com webgunearen bitartez egiten da eta urteko kuota 15 eurokoa da.

RSS feed for comments on this post.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *