VGaztea

Zure bidaia kontatu eta “Txoko ibiltaria” lehiaketan parte hartu

Txoko Ibiltariaren lehiaketa

Kontatu ahaztezin bidai hura, zer moduz zure Erasmus-a edo Europan egiten ari zaren lan-praktikak, zure InterRaileko abentura edo zure kultur bidaiak… gehitu pare bat argazki edota bideo bat eta bidali.

Zer lor dezakezu?

Hiru sari banatuko ditugu hilero: RENFEren 2 tren-txartel, 2 pertsonarentzako abentura HONTZA EXTREMen eta FOTO IKATZen Hofmann album digitalak edo ELKARren opari-txartelak.

Apiriletik irailera arte jasotako mezuen artean, hiru onenak aukeratuko dira herri bozketa baten bidez eta honako sariak emango dira:

InterRaileko 2 Global Flexi txartel, RENFE

2 pertsonarentzako abentura asteburua HONTZA EXTREMen, lo egiteko lekua ETXEBARRI baserrian eta ibilbide gidatua bizikletaz BICIGUNErekin (Otxandio)

2 pertsonarentzako asteburua PRADOLUENGOko aterpetxen (Burgos), bertako kale ekintzetan parte hartzeko aukera barne

Herri bozketan parte hartzen dutenen artean LANDHERrekeskainitako Altus kanpin denda bat zozkatuko da.

Nork har dezake parte?

Gasteizen erroldatuta dauden 14-30 urte bitarteko gazteek.

Ikusi lehiaketaren oinarriak eta har ezazu parte!

Txoko Ibiltariaren lehiaketaren 2014ko liburuxka

RSS feed for comments on this post.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude