VGaztea

TETRAPACK 2014 Gazte Klik Klak irabazleen lan erakusketa. Montehermoso. Inaugurazioa, martxoaren 28an, arratsaldeko 19:00etan, DJ Lororekin

TETRAPACK 2014. 2014ko martxoaren 28tik maiatzaren 4ra arte. Montehermoso Kulturunea.

Hau Tetrapack-eko 5. edizioa da eta, Vitoria-Gasteizko Udalaren Kultur Plangintzaren eta Jaien Gazteria Atalaren ekimena bada ere, Montehermoso Kulturunearekin lankidetzan eta Cristina Arrazolaren eta Arturo (Fito) Rodriguezen ardurapean egin da. Erakusketa hau Gazte Klik Klak lehiaketatik dator eta proposamen sortzaile hau 25 urtetik beherako argazkilariei eta bideo sortzaileei dago zuzenduta. Argazki sortak eta bideoak ekoizten jarraitzea da irabazleentzako saria: Tetrapack 2014.

Arianna Cereceda Cristobal, Irati García Rubio, Laura González de Durana eta Adrián López Barrios artista eta sortzaileak dira, eta gazteak izan arren, argi dute lan gogorra egin behar dutela beraien proposamenak aurrera ateratzeko. Prozesu hori hasi egin da. Hiru hilabete eskasean zehar proiektu bana osatu dute, Montehermoso Kulturunean Gasteizko biztanleei erakusteko.

RSS feed for comments on this post.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude