VGaztea

TETRAPACK 2014 Gazte Klik Klak irabazleen lan erakusketa. Montehermoso. Inaugurazioa, martxoaren 28an, arratsaldeko 19:00etan, DJ Lororekin

TETRAPACK 2014. 2014ko martxoaren 28tik maiatzaren 4ra arte. Montehermoso Kulturunea.

Hau Tetrapack-eko 5. edizioa da eta, Vitoria-Gasteizko Udalaren Kultur Plangintzaren eta Jaien Gazteria Atalaren ekimena bada ere, Montehermoso Kulturunearekin lankidetzan eta Cristina Arrazolaren eta Arturo (Fito) Rodriguezen ardurapean egin da. Erakusketa hau Gazte Klik Klak lehiaketatik dator eta proposamen sortzaile hau 25 urtetik beherako argazkilariei eta bideo sortzaileei dago zuzenduta. Argazki sortak eta bideoak ekoizten jarraitzea da irabazleentzako saria: Tetrapack 2014.

Arianna Cereceda Cristobal, Irati García Rubio, Laura González de Durana eta Adrián López Barrios artista eta sortzaileak dira, eta gazteak izan arren, argi dute lan gogorra egin behar dutela beraien proposamenak aurrera ateratzeko. Prozesu hori hasi egin da. Hiru hilabete eskasean zehar proiektu bana osatu dute, Montehermoso Kulturunean Gasteizko biztanleei erakusteko.

Kirol bidean (2014ko udaberria-uda) Izena emateko garaia, apirilaren 1etik

Kirol bidean (2014ko udaberria-uda)

Hasiera eguna: 2014/03/21, hasiera ordua: 09:00, amaiera eguna: 2014/09/13, amaiera ordua:23:59

12 eta 30 urte bitartekoa bazara, aukera paregabea daukazu kirol anitza bakarrik edo zure lagunekin praktikatzeko. Udaberri eta udako honen larunbat eta igandetan (maiatzetik irailera) hamar proposamen dauzkazu, bertan hainbat kirol jarduera konbinatzen dira.

Aukera ezazu jarduera eta har ezazu kirolerako bidea!

Arroilak | Stand up paddleboard | Parapentea | Abenturak nahasian | Raid | Udamix | Espeleologia | Ferrata bidea | Aqua-wind | Urkirol

Zure bidaia kontatu eta “Txoko ibiltaria” lehiaketan parte hartu

Txoko Ibiltariaren lehiaketa

Kontatu ahaztezin bidai hura, zer moduz zure Erasmus-a edo Europan egiten ari zaren lan-praktikak, zure InterRaileko abentura edo zure kultur bidaiak… gehitu pare bat argazki edota bideo bat eta bidali.

Zer lor dezakezu?

Hiru sari banatuko ditugu hilero: RENFEren 2 tren-txartel, 2 pertsonarentzako abentura HONTZA EXTREMen eta FOTO IKATZen Hofmann album digitalak edo ELKARren opari-txartelak.

Apiriletik irailera arte jasotako mezuen artean, hiru onenak aukeratuko dira herri bozketa baten bidez eta honako sariak emango dira:

InterRaileko 2 Global Flexi txartel, RENFE

2 pertsonarentzako abentura asteburua HONTZA EXTREMen, lo egiteko lekua ETXEBARRI baserrian eta ibilbide gidatua bizikletaz BICIGUNErekin (Otxandio)

2 pertsonarentzako asteburua PRADOLUENGOko aterpetxen (Burgos), bertako kale ekintzetan parte hartzeko aukera barne

Herri bozketan parte hartzen dutenen artean LANDHERrekeskainitako Altus kanpin denda bat zozkatuko da.

Nork har dezake parte?

Gasteizen erroldatuta dauden 14-30 urte bitarteko gazteek.

Ikusi lehiaketaren oinarriak eta har ezazu parte!

Txoko Ibiltariaren lehiaketaren 2014ko liburuxka

Berriro hitzaldiak OMIJen, Gazteria Bulegoan. Hurrengoa, martxoaren 26an, asteazkenean.

Murgil zaitez OMIJen

Udaberri-uda honetan aho-zabalik utzi nahi zaitugu.

Zatoz Gazteen Argibideetarako Udal Bulegora (OMIJera) eta ikusi egin ahal duzun guztia

Egiozu begiratu bat gure eskaintzari!

Murgil zaitez OMIJen 2014ko liburuxka Solasaldiak

Antola ezazu ganorazko uda on bat Murgil zaitez solasaldien laguntzarekin. Ez duda, eman izena!

Murgil zaitez Solasaldiak

Martxoak 26 Gazteleraz 14-30 urte

“Eta uda honetan, zer?”. Has zaitez orain zure udako plana egiten Auzolandegiak: Eusko Jaurlaritzarenak eta beste hainbat aukeraBoluntariotza Hegoaldeko herrialdeetanUdalekuakIkastaroak (soroslea…)

Apirilak 2 Gazteleraz 18-30 urte

InterRail Interraili buruz jakin beharrekoak

Gazteak eta bere Interraileko abentura 

Maiatzak 7  Gazteleraz 16-30 urte

Hainbat ideia udan hizkuntzak praktikatzeko Lanean

Ikastaroak atzerrian

Aupair

Maiatzak 13  Gazteleraz 18-30 urte

Lana Europan – EURES. “The job of my life” Lana bilatzen EURES webgunean”The job of my life” programaren gorabeherak

Ekaina Asteazken bidaiariak Asteazkenero abentura berria gazte bidaiazaleentzat

OMIJen 2014ko solasaldien kartela

Ordua: 19:00

Tokia: OMIJ (Espainia plaza, 1-behea)

Aldez aurretik izena eman beharko da: 945 16 13 30 / coordinaomij@vitoria-gasteiz.org

Vitoria-Gasteizko *EMAKUMEEN JABEKUNTZARAKO ETA BERDINTASUNERAKO ESKOLAren programazioa (2014ko apirila — ekaina) bidaltzen dizuegu: http://bit.ly/1gGbrpn

Lantegietan parte hartzeko izen ematea martxoaren 20an hasiko da. Izena eman ahal izango da honakoen bidez:

010

Gizarte etxeak eta kirol instalazioak

www.vitoria-gasteiz.org/berdintasuna

INFORMAZIO GEHIAGO:

Berdintasunerako Zerbitzua

Telefonoa: 945.16.13.45

igualdad.adm@vitoria-gasteiz.org

Zumbidos de Vitoria-Gasteiz dokumentalaren estreinaldia, martxoaren 20an, 19:00etan VillaSuson

Gasteizko Udalak Zumbidos de Vitoria-Gasteiz dokumentalaren estreinaldira gonbidatzen zaitu.//

Animazioa izango da estreinaldian: batetik Saioa García, /La Omega/ rap-abeslaria; bestetik Baskoniako jokalari batek, Lamont Hamiltonek diplomak banatuko dizkie proiektuan parte hartu dutenei

Zain gaituzu!

Gazteak Vitoria-Gasteizen. Eta uda honetan, zer?

Ez badakizu zer egin uda honetan baina betikoaz aspertuta bazaude, adi egon gune honi! Hementxe jarriko dizkizugu gazteentzako jarduera interesgarrienak. Baten bat ahazten bazaigu edo zalantzarik baduzu, mesedez, esaiguzu:

Web orria ikusi

Aurkitu ahal dituzun gaiak:

LANA: uda honetan lan egin nahi baduzu, bai hemen bai atzerrian, hizkuntzak hobetu…

PRESTAKUNTZA IKASTAROAK: udako ikastaroak, sorosle, astialdiko begirale, hizkuntzak, lanerako prestakuntza eta lan-orientazioa…

BIDAIAK: iradokizunak, txartelak, hegaldi merkeak…

BOLUNTARIOTZA: bidai ezberdin baten bila bazabiltza, tokiko edo nazioarteko boluntariotza…

MUSIKA: jaialdi eta kontzertuen berri

KIROLA: desafioak, ur-jarduerak, zure bizikletarekin, txapelketak…

UDALEKUAK, LEHIAKETAK, JAIAK, KULTURA KALEAN…: zure aisia eta jostetarako behar duzun guztia

¡ADI EGON!!: azken lan eskaintzak, deialdiak, bekak, ikastaroak…!!!

Udalaren dirulaguntzak gazteen edo gazteentzako proiektuentzako. Epea martxoaren 16 arte.

MARTXOAREN 26AN GAZTEEI ZUZENDUTAKO PROIEKTU EDO ZERBITZUAK BIDERATZEKO DIRU-LAGUNTZAK EMATEKO DEIALDI PUBLIKOA AMAITUKO DA

Martxoaren 26an, Gazteei zuzendutako proiektu edo zerbitzuak sortzen dituzten, eta Gasteizko udalerriaren esparruan diharduten irabazi-asmorik gabeko erakundeak diru-laguntzak emateko epea amaituko da.

Proiektuak aurkezteko lekuak : Gazteen Argibideetarako Bulegoan (Espainia plazan), herritarrei laguntzeko bulego nagusian (Olagibel kalea, 2) edo Abetxuku, Aldabe, Ariznabarra (kiroldegia), Arriaga, Pilar, Ibaiondo, Hegoalde, Iparralde, Judimendi, eta Lakuan.

Informazioa gehiago:

Martxoaren 13an, Gaztelaguna programaren aurkezpena, Gora Tabernan

Martxoaren 13an, ostegunean, kanpainaren aurkezpena egingo dugu Gora tabernan 20.30etatik aurrera. Bertan, Hirinet.net atariak antolatutako BloGazte lehiaketaren sari banaketa egingo du; eta, guk Gaztelagunaren aurkezpena, kanpaina promozionatzeko bideotxoa eta iazko talde batekin grabatutako beste bideo bat jarriko ditugu; bukatzeko, eta gure azalpen laburraren ostean, Sei Urte taldearen kontzertua izango da.

Kanpainaren inguruan… kartelean irakurtzen den moduan, 18 eta 28 urte bitarteko gazteak erakarri nahi ditugu mintzapraktikara. Euskaraz aritzeko beldurrik ez daukaten gazteak behar ditugu. Ohitura faltagatik, beldurragatik, edo dena delakoagatik, gazte askok ez du topatzen bere lekua euskaraz aritzeko. Gaztelagunak aukera hori eskaintzen die, astean behin elkartu eta ordubetez euskaraz aritzen dira, gainera ekintza osagarriak ere antolatzen ditugu hilean behin edo gehiagotan. Izen ematea www.gasteizkomintzalaguna.com webgunearen bitartez egiten da eta urteko kuota 15 eurokoa da.