VGaztea

Gazte Topa bilera berri bat, martxoaren 14an, Aldabe gizarte etxean, arratsaldeko 17:30etan

Pixkanaka baina indartsu bidea egiten ari da GazteTopa, Gasteiz gazteontzat hiri hobea bilakatzeko ekimena eta mugitzen garen gazte gasteiztarrok kontaktuan egoteko topagunea. Mota guztietako jendea bildu izan gara lehenengo hiru topaketetan, eta orain laugarrena egiteko momentua iritsi da!

Apuntatu:

Martxoaren 14an (ostirala), 17.30etan Aldabe gizarte etxean.

Zertaz dihoan jakin nahi baldin baduzu, erreportaje hau irakurri dezakezu edo elkarrizketa hau entzun. Bestalde, gasteiz@egk.org helbidera idatzi ahal diguzu ere, edo 945 22 06 01 telefonora deitu (Ainhoarekin hitz egin). Twitterren ere azken orduaren berri izango duzu (@GazteTopa, @GazteKontseilua). Goazen Gasteiz gaztetzera!

GazteTopa

Udalaren dirulaguntzak gazteen edo gazteentzako proiektuentzako. Epea martxoaren 16 arte.

MARTXOAREN 26AN GAZTEEI ZUZENDUTAKO PROIEKTU EDO ZERBITZUAK BIDERATZEKO DIRU-LAGUNTZAK EMATEKO DEIALDI PUBLIKOA AMAITUKO DA

Martxoaren 26an, Gazteei zuzendutako proiektu edo zerbitzuak sortzen dituzten, eta Gasteizko udalerriaren esparruan diharduten irabazi-asmorik gabeko erakundeak diru-laguntzak emateko epea amaituko da.

Proiektuak aurkezteko lekuak : Gazteen Argibideetarako Bulegoan (Espainia plazan), herritarrei laguntzeko bulego nagusian (Olagibel kalea, 2) edo Abetxuku, Aldabe, Ariznabarra (kiroldegia), Arriaga, Pilar, Ibaiondo, Hegoalde, Iparralde, Judimendi, eta Lakuan.

Informazioa gehiago: