VGaztea

Emakumea bazara eta jendeaurrean nola hitz egin hobetu nahi baduzu, hau da zure aukera

JENDAURREAN HITZ EGITEKO TEKNIKAK

Prestatzailea: Esti Redondo Tirado  Kazetaria eta hezitzailea.

Egunak: maiatzaren 9, 10, 16 eta 17an

Ordutegia: ostiralak (16:30etik 20:30era) eta larunbatak (10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara)

Lekua: Iparralde gizarte etxea (5. lantegia)

Nori eskainia: emakumeei

Hizkuntza: euskara

Izena emateko epea: maiatzaren 2ra arte

Montehermoso diru laguntzen deialdia, baiata artista gazteentzat ere. Anima zaitez

PROIEKTU ARTISTIKOAK 2014. Diru-laguntzen deialdia

Diru-laguntza deialdia proiektu artistikoak (plastikoak, ikus-entzunezkoak, diziplinartekoak…) garatzeko. Beren lan banakako edo taldekoa aurkezteko aukera eman nahi zaie Gasteizen bizi diren artistei lan horiek ezagutarazi eta jendearengana

hurbiltzeko. Aurkeztu nahi diren lanak sortu berriak izan beharko dute, eta 2014 urte barruan amaituak.

Montehermoso Kulturuneak deialdi honetara 12.000 euroko aurrekontua bideratu du, bai eta Montehermoso kulturuneko instalazio eta baliabideak ere (bertan emango dira ezagutzera proiektu onuradunak). 

Eskaerak emateko epea 2014ko maiatzaren 9an amaituko da (9a barne).

Informazio gehiago: administracionmontehermoso@vitoria-gasteiz.org  

Oinarriak

http://montehermoso.net/docs/doc533ea9e931bb6pboyectosabtisticos2014_bases.pdf

“Progreso” saria Gasteizko Udalaren Gazte Planari eta hiriari eman izana:

Gasteizko Udalak Progreso saria jaso du. Sari hau Andaluziako Udalen eta Aldundien Federazioak eta Andaluziako Herrien Garapenerako Fundazioak ematen dute. Saria Udalaren Gazte Planak antolatu dituen bi ekintzari eman diete. Bi ekintza horiek “GAZTEAK ETA HIRGINTZA (GAZTEEN PARTE HARTZE AKTIBOA GAZTERIA POLITIKETAN) atalari dagozkio.

Gasteizko Udalak sari hori hirugarren aldiz jaso du. VII. edizioan Gazte Planaren GAZTE FACTORY proiektuak irabazi zuen; eta VIII. edizioan, BASALDEA proiektuak, Ekonomia Sustapenerako Sailak aurkeztuta.

Hirigintza politiketan gazteen parte hartze honek saria jaso du IX. edizio honetan eta barruan bi ekintza sartzen dira:

1 – “Gazteak eta Hiri Antolakuntzarako Plangintza Orokorra” jardunaldia

. Hiriak dituen esparru degradatuak suspertzeko lantegia:

Ekintzei buruzko informazioa gehiago:

Ekintza hauek Udalaren Gazte Planak bultzatzen ditu, gazteek parte hartu ahal izateko lan ildoaren barruan kokatzen da eta udalaren hainbat zerbitzu eta sailek laguntzen dute. Horrela gazteak benetan gazteriaren eta udal politikenen protagonista bihurtzen dira eta herritar aktibo sentitu ahal dira; hori baitaa gazteria politikenen azken helburua. Oso garrantzitsua da gazteen parte hartzea, etorkizunean gure hiriak eraikitzeko kapitala delako, baita orainaldian ere. Eta parte hartzea ez bakarrik aisialdian edo kulturan (arlo horietan normalagoa da gazteak parte hartzen ikustea), baizik eta hirigintza arloan edo beste batean (horietan ez baita hain arrunta ikustea).

Gazte Planak jarraituko du parte hartzeko aukerak irekitzen eta udalaren beste sailek edo zerbitzuek irekitzen dituzten gazteek parte hartzeko aukerak bermatuko ditu, gazteen parte hartze hori gauzatu ahal izateko.

Haziak – Ideia gazteen Haziak lehiaketa 2014

Haziak – Ideia gazteen Haziak lehiaketa 2014

Lehiaketa hau sortu da zu bezalako gazteek, hau da, Vitoria-Gasteizen erroldatuta eta 14 eta 30 urte bitarteko gazteek, egindako proiektuak eta ideiak aurrera eramaten laguntzeko.

Buruan jira-biraka duzun ideia hori egin nahiko zenuke? Zertan da? Lehiaketa hau ia denetara dago zabalik: zuen neurrira egindako lantegiak, topaketak, entseguak, muralak, proiekzioak, sormenerako espazioak, film laburrak, performanceak, zu bezalakoekin partekatzea…

Edozein zalantza argitzeko deitu 11:00etatik aurrera 945161990 telefonora edo idatzi haziak@vitoria-gasteiz.org helbidera.

Sariei eta oinarriei buruzko informazioa  Bonuak

Zeintzuk dira sariak? “HAZIAK” BONU bat edo hainbat, hau da, zure proiektua gauzatzeko laguntza andana:

PRO BONUA: ordu kopuru bat zuen proiektuari laguntzeko behar duzuen arloko profesional batekin egoteko, adibidez, dantzari, musikari edo sareetan aditua den norbaitekin lanean aritzeko.

ESPAZIO BONUA: proiektua gauzatzeko espazio bat lortzeko laguntza.

MATERIALBONUA: beharrezkoak dituzuen materialak eskuratzen laguntzeko.

ZABALDU BONUA: proiektuak merezi duen bezala lau haizetara zabaltzeko.

BONU ESPEZIALA: zure proiektuaren alderdirik berezienak konpontzeko.

Gainera KONTRATU BONUAK ere badira, zuekin emanaldi bat, erakustaldia…kontratatzeko, proiektuak itxura hartua duenean. Geihago…