VGaztea

Ai Laket!!ek sortu du drogen erabileran arriskuak murrizteko lehen APPa

– Proiektuak “berrikuntza soziala” du oinarri. Aplikazioak, sare sozialek ematen informazioa sustatzeko ematen duten aukera probestea du helburua.

– Elkarteak 12 urte hauetan lortutako laginen emaitzak eskuragarri jarriko ditu droga erabiltzaile zein aditu edo gai honetan interesatuak daude pertsona guztientzako.

Erabilera erraza, diseinu erakargarria eta dohakoa. Horiek dira Ai Laket!! elkarteak gailu elektronikoentzako aurkeztu duen aplikazioaren ezaugarriak. 12 urte daramatza euskal elkarteak Euskal Herriko jaietan Testing programa garatzen eta, Ai Laket!! ez dagoen momentu horietarako garatu dute, hain zuzen, aplikazioa. Sare sozialek ematen duten aukera probestea da helburua; garai berrietara egokitu eta, adituek drogen erabileran arriskuak gutxitzeko dituzten aholkuak uneoro eskuragai jartzea. Ai Laket!! eko presidente den Miren Ugartek argi du tresna berri honek kalean atzemandako behar bati erantzuten diola, “aspaldian nabaritzen genuen gabezi bat zegoela, garai berrietara egokitu behar ginela erabiltzaileek erantzunak momentuan behar dituztelako”. Geihago…

Euskararen erabilera sustatzeko proiektuak diruz laguntzeko deialdia abian jarri du udalak

2014-2015 ikasturtean euskararen erabilera sustatzeko proiektuak gauzatzeko diru laguntzak eskatzeko epea zabaldu du Gasteizko Udalak eta irailaren 12ra arte egongo da zabalik.

Deialdian honako egitasmo hauek aurkeztu ahal dira:

Euskaltegiek antolatutako ekintzak, ikasleak euskarazko eskaintzara hurbiltzea eta ikaste-prozesua azkartzea helburu dutenak. Antolatzen diren ekintzak edozein euskaltegitako ikasleei irekiak egongo dira. Helburu horrekin material bat sortzea asmoa bada, materiala euskaltegi guztien esku egongo da.

Guraso-elkarteek, gurasoelkarteen federazioek edo bestelako elkarte batek ikastetxeetan antolatuko ekintza edo jarduera ez ohikoak, ikasleen artean sentsibilizazioa edo euskara erabiltzeko ohiturak sortzea helburu dutenak. Baloratuko da bereziki ekintzak ikastetxe bat baino gehiagoren artean antolatzea eta ekintzak egitasmo edo kanpainaegitura izatea.

Oro har, aisialdian edo kirol arloan euskararen erabilera sustatzeko proiektuak, aurreko ataletan aurreikusi gabekoak.

Kasu guztietan ekintzek zein jarduerek edukietan eta prozeduretan nabari-nabaria izan behar dute sentsibilizazioan edo hizkuntza ohituretan eragiteko helburua: justifikatu ere proiektuan bertan justifikatu behar da ekintzak helburuari nolako ekarpena egiten dion. Jarduera euskaraz izatea ezin da arrazoi nahikoa izan deialdi honetan lekua izateko.

Eskabideak aurkezteko epea irailaren 12an amaituko da

Informazio gehiago: Euskararen erabilera sustatzeko proiektuak diruz laguntzeko deialdia

2014 Jarduera Nautikoak.Kirolean untzira zaitez!

Hasiera eguna: 2014/05/23, hasiera ordua: 10:30, amaiera eguna: 2014/08/29, amaiera ordua:23:59 Deskribapena

Ezagut itzazu jarduera nautikoak. Jarduera guztiak Vitoria Klub Nautikoan izango dira (Uribarri Ganboan).

Izena emateak

2014ko ekainaren 2tik aurrera egin ahalko da, gizarte etxeetan eta udalaren kirol instalazioetan, zein herritarrei laguntzeko 010 telefonoaren bitartez.

Jarduera nautikoak 2014 liburuxka Geihago…

Gazte Planaren liburuxka, gazteentzat egokitua

Gazteria Atalak Udalaren III. Gazte Planaren liburuxka berezi bat argitaratu du. Liburuxkak ohizko txosten teknikoak baino ulergarriagoa izan nahi du, eta horretarako hizkera errazagoa eta oinarrizko kontzeptuak transmititu ditzakeen irudia erabili ditu… Bertan funtsezkoena aurkitu ahal duzu eta ezagutu nola egin den, nola ebaluatuko den…

Espero dugu  probetxagarria izatea, bai gazteentzat, bai Gasteizko gazteekin lan egiten duten eragileentzat.

Euskerazko pdf deskargatu hemen.

Udalaren Gazte Planaren buletin berria. Informazioa eguneratua mantentzeko.

Gasteizko Udalaren Gazteria Atalak buletin elektroniko bat jarri du martxan. Bertan hurrengoen gaineko informazioa ematen da: Gazte Planak berak dituen ekintzak, Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoak antolatzen dituen ekimenak eta Gazteriak sortzen dituen parte hartzeko prozesuak, hala nola, Haziak, Gazte Topa, gazteen arteko topaketak eta eztabaidak…

Gazteria Atalak gazteriarekin lan egiten duten eragile guztiak animatu nahi ditu (hezkuntza mundukoak, aisialdi arlokoak, hezkuntza ez formalekoak…) buletina eskatzera. Gasteizko gazteak ere animatu nahi ditu harpidetza egitera email bat bidaliz gazteria@vitoria-gasteiz.org helbidera edo web orrian bilatu eta izena emanez.

Buletina posta elektronikoz bidaliko da hilero eta informazio orokorra eta gai jakin bati buruzko monografikoak tartekatuko dira.

“Haziak Uda Biziak” 2014ko programak

Sortzeko, esperimentatzeko eta ongi pasatzeko jarduerak

Ekintzen liburuxka

Ausartzen al zara probatzera? Ekainerako eta uztailerako hainbat jarduera prestatu ditugu jendea ezagutzeko, gauza berriak egiteko eta hiriaz gozatzeko. Askotariko gaiekin loturiko jarduerak eta lantegiak dira: Zientzia eta natura, Argazkigintza sortzailea mugikor bidez, Aeromodelismoa, Sortze-pintura hizkuntzak praktikatuz, Antzerkia, Dantza, Musika, eskulan artistikoak, Txakurren jakintza, Bidaien inguruko hitzaldiak…eta askoz gehiago!

Nori zuzendutako jarduerak?

14-30 urte bitarteko gazteei zuzendutako jarduerak.

Ekintzetako egutegia eta lekuak

ERNE! Jarduera batzuk doakoak eta irekiak dira. Beste batzuetan izena eman behar da. Adi egon! izena emateko epea ekainaren 11an hasiko da.

Jardueren egutegia: jardueren edukina ezagutzeko, botaiozu begirada bat web orri honi

GazteTopak zure ahotsa ere entzun nahi du, zatoz eta egin zure ekarpena!

Dagoeneko 6 hilabete pasatu dira GazteTopa abiatu zenetik eta geroztik hainbat alditan elkartu gara kolektibo ezberdinetako zein norbanako gazteak. Zertarako? Elkar ezagutzeko, gai ezberdinen inguruan eztabaidatzeko, Gasteizko gazteon errealitatea aztertzeko…

Une honetan bi erronka nagusi ditugu aurrean: Udaletxeko Gazte Plana aztertu eta ekarpenak egitea, eta udazkenean burutu nahi dugun Gazte Astea prestatzea. Ez da lan makala! Beraz, zenbat eta talde handiagoa eta anitzagoa osatu, orduan eta ideia interesgarriagoak aterako dira.

Hurrengo maiatzaren 20an arratsaldeko 18.00etan ALDABE gizarte etxean elkartuko gara.

Animatuko zara gurekin batera Gasteiz gaztetzera?

Izena-emateko FORMULARIO hau betetzearekin nahikoa izango da.

GazteTopa zer den hobeto jakin nahi baldin baduzu ala hurrengo topaketan parte hartu nahi baldin baduzu, idatzi gasteiz@egk.org helbidera ala deitu 945 22 06 01 (eta Ainhoarekin hitz egin).

Horrez gain, Twitter bidez informa zaitezke (@GazteTopa, #GazteTopa, @GazteKontseilua). Goazen Gasteiz gaztetzera!

“Etzak lo hartu” antzerki foruma gazteentzat

“ETZAK LO HARTU” ANTZERKI-FORUMA Maiatzaren 28a (asteazkena), 18:30etik 21:00etara. Montehermoso, Ortuño Aretoa, 18 eta 30 urte bitarteko gazteentzat, euskaraz

”Etzak lo hartu” batez ere gizonei zuzendutako jarduera bat da, bi orduko iraupena du  eta bi zatitan banatzen da: 30 minutu irauten duen “Etzak lo hartu” antzezpena batetik, eta foruma bestetik, gutxi gorabehera ordu eta erdikoa. Bigarren zati honetan, ikusleak talde txikitan banatuko dira antzezpenean ikusi eta entzun diren alderdiei buruzko hausnarketa hobeto bideratzeko. Lan honetan jorratzen diren gaiak honakoak dira: maskulinotasunaren gizarte eraikuntza, genero indarkeria, erantzukidetasuna, bikote harremanak, homofobia, parekidetasuna…

PRESTATZAILEAK Berdintasunaren aldeko On:giz Elkartea eta Ander Azurmendi Ormazabal aktorea.

Maiatzak 10. Bidezko Merkataritzaren Nazioarteko Eguna Gasteizen: gozogintza lehiaketa, pintxoen ibilbidea eta gehiago

2014ko maiatzaren 10ean, Bidezko Merkataritzaren Nazioarteko Eguna ospatuko dugu. Hori dela eta, egun hau ospatzen dugun erakundeen partzuergoak Bidezko Merkataritzaren II. Gozogintza Lehiaketa egingo dugu.

Bidezko Merkataritzaren Nazioarteko Eguna Gasteizen, egitarau osoa web orri honetan

Oinarriak:

1. 18 urtetik gorako edozein pertsonak har dezake parte eta nahi beste jaki aurkeztu ahalko ditu.

2. Lehiaketara aurkeztutako gozoki guztiek izan beharko dute, gutxienez, bidezko merkataritzako osagai bat, baina aintzat hartuko da bidezko merkataritzako, bertako edota produktu ekologiko bat baino gehiago erabiltzea. Baldintza hau bermatzeko, parte-hartzaileek, maiatzaren 10ean bertan, Probintzia Plazan, izen-emate fitxa bete eta eman beharko dute, eta baita dagokion errezeta ere, 12:00etatik 12:30era. Errezeta makinaz edo ordenagailuz idatziko da eta erabilitako osagaiak deskribatuko dira, dagokien kopurua eta prozesua adieraziz, eta zehaztuz zein diren Bidezko Merkataritzako produktuak eta zein bertako produktu eta produktu ekologikoak. Halaber, parte-hartzaileek, errezetan erabilitako Bidezko Merkataritzako produktuen ontziak, paketeak eta bilgarriak aurkeztu beharko dituzte.

Oinarriak web orri honetan

Xtraclubeko udako kanpamenduak. Izena emateko epea hasi da.

UDAKO KANPAMENTUAK.

Uda ateraldiak egiteko hiriak, herriak eta esparru naturalak ezagutzeko, baita lagunekin egoteko aukera ere

Beharrezkoa da gurasoen edo tutoreen baimena.

Lau kanpamentu: bi, Cuniten (Tarragona); eta beste bi, Agua Dulce-n (Almería). Datak: ekainaren amaieratik uztailaren erdiraino. Egonaldiak kanpinetan izango dira. Handik txangoak egingo dira, hondartzetara eta inguruko leku interesgarrietara.

1997 eta 2001 bitartean jaiotako neska-mutilentzat.

Non ?

Hizkuntza

Noiz?

Cunit 1

Gaztelaniaz/ Euskaraz

Ekainaren 28tik uztailaren 7ra

390

Cunit 2

Gaztelaniaz/ Euskaraz

Uztailaren 7tik 16ra

390

Agua Dulce 1

Gaztelaniaz/ Euskaraz

Ekainaren 28tik uztailaren 7ra

390

Agua Dulce 2

Gaztelaniaz/ Euskaraz

Uztailaren 8tik 17ra

390

Aurretiko izen-ematea: maiatzaren 5etik 18ra

Zozketa: maitzaren 19an Geihago…