VGaztea

ASG14 Asteburu Sortzaile Gaztea, martxan. Hurrengo lan saioa, uztailaren 9an

Martxan dago Udazkenean egingo dugun Asteburu Sortzaile Gaztea diseinatzeko eta prestatzeko lan taldea (talde irekia da eta beste gazteak sar daitezke). Ekintza hau Gazte Planak sustatzen du eta Gasteiiko gazte sortzaileak elkar daitezen eta haien artean elkar lan egin dezaten. Gazte Planak gazte hauen eskuetan jartzen ditu ekintzak dituen baliabideak eta bere laguntza eta bere aukeretan dauden baliabide teknikoak eskaintzen

Ekintza honen helburuak, gazteen sormena bultzatu eta gazteen arteko elkarlana sortuz gain, dira gazteen sormena ikustaraztea  eta beste hiritarrek ikusi ahal izatea gazte hauek egiten dutena eta beraiekin harremanetan jartzea.

Lehenengo lan saio honetan oinarriak jartzen hasi ginen, besteak beste gazte sortzaileen arteko loturak sortu behar ditugula, haien eta hiriko beste gazteen arteko loturak ere landu behar ditugula, Prozesu hau eta asteburua bera ere parte hartzean oinarrituta egon behar direla, Prozesua, azken emaitza baino garrantzia gehiago daukala… hauek dira atzo egin ziren ekarpen batzuk, orain arte egin diren lan saioetan, Baratza aretoan.

Hurrengo lan sairako geratu gara datorren asteazkenean, uztailaren 9an, arratsaldeko 7etan Baratza aretoan bertan.. Ezagutzen baduzu gazte sortzaileren bat, jarri ahal duzu harremanetan Modestorekin gazte Planaren teknikaria, 645710689 telefonoan edo gazteria@vitoria.gasteiz,org posta elektronikoan.

ASG14 Asteburu Sortzaile Gaztea, martxan.

Atzo martxan jarri zen Udazkenean egingo dugun Asteburu Sortzaile Gaztea diseinatzeko eta prestatzeko lan taldea (taklde irekia da eta beste gazteal sar daitezke). Ekintza hau Gazte Planak sustatzen du eta Gasteiiko gazte sortzaileak elkar daitezen eta haien artean elkar lan egin dezaten. Gazte Planak gazte hauen eskuetan jartzen ditu ekintzak dituen baliabideak eta bere laguntza eta bere aukeretan dauden baliabide teknikoak eskaintzen

Ekintza honen helburuak, gazteen sormena bultzatu eta gazteen arteko elkarlana sortuz gain, dira gazteen sormena ikustaraztea  eta beste hiritarrek ikusi ahal izatea gazte hauek egiten dutena eta beraiekin harremanetan jartzea.

Lehenengo lan saio honetan oinarriak jartzen hasi ginen, besteak beste gazte sortzaileen arteko loturak sortu behar ditugula, haien eta hiriko beste gazteen arteko loturak ere landu behar ditugula, Prozesu hau eta asteburua bera ere parte hartzean oinarrituta egon behar direla, Prozesua, azken emaitza baino garrantzia gehiago daukala… hauek dira atzo egin ziren ekarpen batzuk, ekainak 18an, Baratza aretoan.

Hurrengo lan sairako geratu gara datorren asteazkenean, ekainaren 25ean, arratsaldeko 7etan Baratza aretoan bertan.. Ezagutzen baduzu gazte sortzaileren bat, jarri ahal duzu harremanetan Modestorekin gazte Planaren teknikaria, 645710689 telefonoan edo gazteria@vitoria.gasteiz,org posta elektronikoan.

Gazteentzako programa: “Kalea, dantzan”.

Udan gazteentzako jarduerak kalera aterako ditugu. Guk musika eramango dugu eta zure zain egongo gara. Animatu eta egin dantza kalean!
Ekainaren 16tik, astelehena, 27ra arte, Pilarreko gizarte etxeak gazteentzako ekintza sorta bat antolatzen du Kalea, dantzan izeneko programan. Besteak beste, aerobica, body combat-a, country dantza, hip-hop-a eta aquarunning-a izango dituzu. Guztiak arratsaldeko seietan hasiko dira. Ekintza irekiak dira, ez da beharrezkoa izena ematea eta dohainik dira. Esan lagunei eta hurbildu zaitez gustukoa duzuna jende gehiagorekin egiten gozatzera.

Haziak-Uda Biziak programaren jardueretan izena emateko epea ekainaren 11n hasiko da

Haziak-Uda Biziak programaren jardueretan izena emateko epea ekainaren 11n hasiko da: 14-30 urte bitarteko gazteei zuzenduriko jarduerak (2014ko uztaila)

Gazteria Atalak, bigarren urtez, abian jarri du Gasteizko 14-30 urte bitarteko gazteentzako Haziak-Uda Biziak programazioa, kultur eta aisialdi programa sortzaile, osasuntsu eta parte hartzekoa; programa horren jarduerak ekainean eta uztailean egingo dira. Izena eman behar den lantegietan parte hartzeko epea ekainaren 11ko 8:30ean hasiko da, toki guztiak bete arte. Salbuespenak salbuespen, jarduera hasi aurreko ostegunean amaituko da izena emateko epea.

Izena emateko tokiak: Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoa, Gizarte Etxeak, Herritarrei Laguntzeko Bulegoak, 010 telefono-zenbakia eta udalaren webgunea

www.vitoria-gasteiz.org/haziak

Informazio gehiago: Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoa, 945 16 13 30..

2013ko “Haziak-Uda Biziak” programaren bideoak Geihago…

Asteburu Sortzaile Gaztea ASG14 diseinatzen hasten gara

Gasteizko gazte sortzaileen topaketa, udazkenean egingo den “asteburu sortzaile gaztea”ren diseinuaren prestaketan hasteko

Lekua: Sala Baratza (Aldabe plaza, 4)

Eguna: ekainaren 18an, asteazkenean

Ordua: arratsaldeko 19;00etan

Anima zaitez. Zure laguntza nahi dugu.

Udalaren III. Gazte Planak gazteen sormenean eta parte hartzean aurrera pausuak eman nahi ditu. Baita ere gazteen ikustaraztean kulturaren, artearen eta berrikuntzaren sortzaileek bezala errealitatearen edozein arlotan.

Asteburu bat izango da eta han, artistak, sortzaileak eta berrikuntza egiten duten gazteak elkartuko dira eta beraien parte hartzea elkarlanean lotuko dute. Bere lanek elkarri aberastu ahal diote eta hiriko herritartasunari ere bai.

Helburuak:

  • Elkartzeko esparru bat sortzea, pertsona sortzaileen artean, artisten artean eta berrikuntza egiten duten gazteen artean. Hori Gasteizko gazteek egiten duten edozein arlotan, bai arte eta kultura arloan, bai berrikuntzaren beste arlotan. Geihago…

Udako jardueretako hezitzaileentzako jardunaldia, ekainak 25, Lakua gizarte etxean

Euskarazko bizipenetatik, euskararen erabilerara

Hezitzailea bazara eta estrategiak, lan tresnak (karaokea, web guneak, ipuinak…) ezagutu nahi badituzu, anima zaitez eta jardunaldi honetara etorri. Lakua gizarte etxean, Gazte Factoryn, izango da, ekainaren 25ean, goizeko 9:30etatik, 13:00etara.

Izena emateko itziar@ebete.org helbidera bidali zuen datuak. Parte hartzaileek partaidetza ziurtagiria jasoko dute.

Udazkenean burutuko den Gazte topak bultzatutako Aste gaztea diseinatzen lagundu

Galdetegi baten bidez, lagundu ahal diguzu Gazte topa taldean dauden gazteek pentsatu eta martxan jarri nahi duten Aste Gaztea. Gazte sortzailea bazara, beste gazteekin elkartzea gustatzen bazaizu eta elkarrekin zuen gustuko proiektu bat aurrera eraman nahi baduzu, , galdetegi hau bete ezazu. Eta esperientzia horretan parte hartuko duten gazteen taldeko kide bat izan nahi baduzu, harremanetan jarri Ainhoarekin, Euskadiko Gazteria Kontseilukoa edo galdetegian bertan zure izena eman.

Galdetegira joan

`Gazteak mundubira´ I. lehiaketa Elkartasun bideoak Gasteiztik mundua aldatzeko

•           Garapenerako GKEen bidez, euren kabuz, auzolandegietara, oporretan… Hegoaldeko herrialdeetara doazen Gasteizko gazteek bideoen bidez beraien bizipenak erakutsi ahal izango dute bueltatutakoan.

•           Lehiaketa honen bidez gazteak elkartasunaren eremura eta garapenerako lankidetzara hurbiltzea nahi da. Baita hauek garapenerako lankidetzan duten parte-hartze aktiboa ikusaraztea ere.

`Gazteak mundubira´ikus-entzunezko I. lehiaketak gazteak elkartasunaren eremura eta garapenerako lankidetzara hurbiltzea nahi du. Baita hauek garapenerako lankidetzan duten parte-hartze aktiboa ikusaraztea ere. Deialdia Gasteizen bizi diren 18 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago.

Aurkeztutako bideoak indibidualak izango dira eta euskaraz edo gaztelaniaz aurkez daitezke. Azken lau urteetan grabatutako materiala aurkez daiteke, ez du zertan 2014an grabatutakoa izan behar. 

Bideoak entregatzeko epea irailaren 30ean bukatzen da. Jasotako bideoak www.ongdeuskadi.org/gazteakmundubira webgunean ikusi ahal izango dira eta sare sozialetan #GazteakMundubira traolarekin partekatu ahal izango dira. Urrian bozketak egingo dira on line sistema batekin aipatutako webgunean honetan eta ondoren, azaroan, epaimahaiak aukeratuko ditu bideo irabazleak bozketa gehien dituzten bost bideoen artean. Geihago…