VGaztea

Gazteak mundubira bideo lehiaketa martxan jarraitzen du atzerritik bidaiatzen duten gazteentzat.

Garapenerako GKEen bidez, euren kabuz, auzolandegietara, oporretan… Hegoaldeko herrialdeetara doazen Gasteizko gazteek bideoen bidez beraien bizipenak erakutsi ahal izango dute bueltatutakoan.

Lehiaketa honen bidez gazteak elkartasunaren eremura eta garapenerako lankidetzara hurbiltzea nahi da. Baita hauek garapenerako lankidetzan duten parte-hartze aktiboa ikusaraztea ere.

`Gazteak mundubira´ikus-entzunezko I. lehiaketak gazteak elkartasunaren eremura eta garapenerako lankidetzara hurbiltzea nahi du. Baita hauek garapenerako lankidetzan duten parte-hartze aktiboa ikusaraztea ere. Deialdia Gasteizen bizi diren 18 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago.

Aurkeztutako bideoak indibidualak izango dira eta euskaraz edo gaztelaniaz aurkez daitezke. Azken lau urteetan grabatutako materiala aurkez daiteke, ez du zertan 2014an grabatutakoa izan behar.

Bideoak entregatzeko epea irailaren 30ean bukatzen da. Jasotako bideoak www.ongdeuskadi.org/gazteakmundubira  webgunean ikusi ahal izango dira eta sare sozialetan #GazteakMundubira traolarekin partekatu ahal izango dira. Urrian bozketak egingo dira on line sistema batekin aipatutako webgunean honetan eta ondoren, azaroan, epaimahaiak aukeratuko ditu bideo irabazleak bozketa gehien dituzten bost bideoen artean.

RSS feed for comments on this post.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude