VGaztea

Udalaren web gunean dagoen Jarduera fisikoa eta osasunari buruzko esparrua Gasteizen

Gure hiriko kirol-ekipamendu eta instalazioek kirola praktikatzeko aukera ematen digute. Hemendik aurrera Udalaren web orriak esparru berri bat dauka. Bertan gure hiriak eskaintzen dituen ibilbideak bizikletaz edo oinez egiteko, bakarrik edo taldeka jarduera fiskoa egiteko, edo hiriak dituen ekipamendu sarea. Dena zure bizitza osasuntsuagoa izateko.

Web gunean atal hauek aurkitu ahal dituzu:

Eguneroko joan-etorriak hirian zehar

Zure ibilbideak kalkulatu ditzakezu, baita aldiko zenbat kaloria gastatuko dituzun ikusi ere…

Jarduera fisikoa eta aisialdia

Bizikletaz ibiltzea, kultur bisitaldiak oinez… modu asko dago aisialdian jarduera fisikoa txertatzeko,ariketa eta dibertsioa uztartzeko.

Ohitura osasungarriak

Hona zure bizitzan ohitura osasungarriak txertatzeko gomendio sorta interesgarri bat.

Jardueren egutegia

Hona Gasteizen jarduera fisikoarekin loturiko gertakarien egutegia.

 

RSS feed for comments on this post.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude