VGaztea

Udalaren web gunean dagoen Jarduera fisikoa eta osasunari buruzko esparrua Gasteizen

Gure hiriko kirol-ekipamendu eta instalazioek kirola praktikatzeko aukera ematen digute. Hemendik aurrera Udalaren web orriak esparru berri bat dauka. Bertan gure hiriak eskaintzen dituen ibilbideak bizikletaz edo oinez egiteko, bakarrik edo taldeka jarduera fiskoa egiteko, edo hiriak dituen ekipamendu sarea. Dena zure bizitza osasuntsuagoa izateko.

Web gunean atal hauek aurkitu ahal dituzu:

Eguneroko joan-etorriak hirian zehar

Zure ibilbideak kalkulatu ditzakezu, baita aldiko zenbat kaloria gastatuko dituzun ikusi ere…

Jarduera fisikoa eta aisialdia

Bizikletaz ibiltzea, kultur bisitaldiak oinez… modu asko dago aisialdian jarduera fisikoa txertatzeko,ariketa eta dibertsioa uztartzeko.

Ohitura osasungarriak

Hona zure bizitzan ohitura osasungarriak txertatzeko gomendio sorta interesgarri bat.

Jardueren egutegia

Hona Gasteizen jarduera fisikoarekin loturiko gertakarien egutegia.

 

Urrian egongo den aste gaztearen prestakuntzan parte hartu nahi baduzu, adi ego: uztailaren 17an, Aldaben, 18:30etan

Dakizuenez, hiriko gazte talde batek Gasteizko gazteriaren egoerari buruzko hausnarketa prozesu bat burutzen egon da, Gazte Topa deitu dugun prozesuaren barruan eta Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak bultzatuta. Erabaki dute urrian aste gazte bat egitea.

Horretarako uztailaren 17an geratu gara, Aldabe gizarte etxean, 18:30etan, edukia batzuk konkretatzeko, pentsatzeko nola zabaldu (sare sozialak, kartelak…), zein lantegiak egin, zein irudia erabili…

Denok zuen ezaguerak, ideiak, elkarrekin lan egiteko gogoak ekarri ahal dituzue. Horregatik animatzen dizuegu parte hartzera eta, egun horretan ezin baduzue, email bat bidali ahal duzue helbide hauetara gazteria@vitoria-gasteiz.og edo gasteiz@egk.org

Baita interneten jarri da galdetegi bat ekarpenak egin ahal izateko

Interesatuta egon daitekeen beste norbait ezagutzen baduzu, pasaiozu informazioa.

Mila esker

Gazteak mundubira bideo lehiaketa martxan jarraitzen du atzerritik bidaiatzen duten gazteentzat.

Garapenerako GKEen bidez, euren kabuz, auzolandegietara, oporretan… Hegoaldeko herrialdeetara doazen Gasteizko gazteek bideoen bidez beraien bizipenak erakutsi ahal izango dute bueltatutakoan.

Lehiaketa honen bidez gazteak elkartasunaren eremura eta garapenerako lankidetzara hurbiltzea nahi da. Baita hauek garapenerako lankidetzan duten parte-hartze aktiboa ikusaraztea ere.

`Gazteak mundubira´ikus-entzunezko I. lehiaketak gazteak elkartasunaren eremura eta garapenerako lankidetzara hurbiltzea nahi du. Baita hauek garapenerako lankidetzan duten parte-hartze aktiboa ikusaraztea ere. Deialdia Gasteizen bizi diren 18 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago.

Aurkeztutako bideoak indibidualak izango dira eta euskaraz edo gaztelaniaz aurkez daitezke. Azken lau urteetan grabatutako materiala aurkez daiteke, ez du zertan 2014an grabatutakoa izan behar.

Bideoak entregatzeko epea irailaren 30ean bukatzen da. Jasotako bideoak www.ongdeuskadi.org/gazteakmundubira  webgunean ikusi ahal izango dira eta sare sozialetan #GazteakMundubira traolarekin partekatu ahal izango dira. Urrian bozketak egingo dira on line sistema batekin aipatutako webgunean honetan eta ondoren, azaroan, epaimahaiak aukeratuko ditu bideo irabazleak bozketa gehien dituzten bost bideoen artean.