VGaztea

Gizonak etxeko lanetan sentsibilizatzeko eta gaitzeko lantegiak.

Gizonak etxeko lanetan sentsibilizatzeko  eta gaitzeko lantegiak.

(2014ko urria-2015eko ekaina lantegi ezberdinak)

Informazio gehiago berdintasunerako web orrian

Gizonek etxeko lanak egiten (etxea garbitu, txukundu eta antolatu, etab.) eta arropa zaintzen ( garbitu, lisatu, oinarrizko josketa eta konponketa) zenbait abilezi eta gaitasun eskuratzeaz  sentsibilizatzeko eta gaitzeko lantegi praktikoak, gizonen erantzunkidetasunaren ikuspuntua kontuan hartuz betiere.

Helburua: Gizonek erantzunkidetasuna garatzea, etxeko lanetan eta arropa zaintzeko arduretan.

Edukiak: etxeko txukunketa eta garbiketa: sukaldea, komuna, lurzoruak, zenbait objektu; garbiketarako tresnak eta produktuak; arroparen garbiketa eta zainketa: oihal motak, orbanak, lisaketa; josteko oinarrizko teknikak, etab.

Norentzat: 18 urtetik gorako gizonentzat.

Izena eman ahala banatuko dira lekuak. 2014an izango diren lantegietan, irailaren 8tik  lantegia hasi baino astebete lehenagora arte; 2015eko I. hiruhilekoko lantegiak, abenduaren 15etik  lantegia hasi baino astebete lehenagora arte eta 2015eko II. hiruhilekokoa, martxoaren 9tik jarduera hasi baino astebete lehenagora arte eman daiteke izena, gizarte etxeetan edo kirol instalazioetan, 010 telefonoan eta udaleko web orriaren bidez (www.vitoria-gasteiz.org).

Izena ematea

RSS feed for comments on this post.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude