VGaztea

PC eta mugikorreko bideo-jokoak sortzeko ikastaroak

Bideo-jokoak zure PCan Zeure bideo-jokoak diseinatzeko eta sortzeko lantegia. Aukera bat, zure abilezia eta zure sormena aske uzteko.

Bideo-jokoak zure mugikorrean Zeure mugikorrerako bideo-jokoak diseinatzeko eta sortzeko lantegia. Aukera bat, zure abilezia eta zure sormena aske uzteko. Mugikorra ez da behar, ordenagailuko emuladorearekin egingo da.

Zer?    Bideo-jokoak zure mugikorrean AppInventor bitartez

Non?  Ibaiondoko KZgunean, Urriaren 24tik abenduaren 12ra (ostiralak)   

Zer ordutan? 18:00 – 20:00

Hizkuntza      Gaztelaniaz

Lantegiaren prezioa: 15 €

 

Zer?    Bideo-jokoak zure PCn AppInventor bitartez

Non?  Akldabe KZgunean, Urriaren 24tik abenduaren 12ra (ostiralak)        

Zer ordutan? 18:00 – 20:00

Hizkuntza      Gaztelaniaz

Lantegiaren prezioa: 15 €

%40ko deskontua udal instalazioetako bazkideentzat

Kontsulatu baldintzak eta izen emateko epeak

Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoa (GAUB): 945 16 13 30

Gizarte etxeak

Herritarrei laguntzeko bulegoak

www.vitoria-gasteiz.org/xtraclub

Tel.: 010

 

 

 

 

 

Udalak gazteentzako zozketatuko dituen pisuak bisitatu ahal dituzu Kutxi kalean. Irailaren 30ean, 12:00etan

GAZTEENTZAT 4 ETXEBIZITZA ALOKAIRUAN ESLEITZEKO ZOZKETA AIZTOGILE KALEA 92 ZKIA

Etxebizitzak ikusteko eguna: irailaren 30ean, 12etan

Lekua: Aiztogile Kalea 92 zkian

Eskabideak aurkezteko epea: 2014ko urriaren 3ko 12ak arte

Lekua: Elkartearen egoitza (Gure Txokoa, Fray Francisco Ibilibieda, 21C Vitoria-Gasteiz).

Zozketan parte hartzeko baldintzak

Eskatzaileen baldintza garrantzitsuenak:

– Bizikidetza unitateko kide guztiek 31 urtetik beherakoak izatea eta kideetakoren bat Gasteizen erroldatuta egotea, gutxienez hiru urteko antzinatasunez.

– 2013an diru sarrera haztatuak lanbide arteko gutxieneko soldataren eta halako 3koren mugen artean egotea.

Gaztea zara eta Vitoria-Gasteizko politikari eta teknikariekin zure ideiak partekatu nahi dituzu?

PARTE-HARTU HIRIBURUETAN! Urrian egingo diren hiru topaketa gazteak eta ENPLEGUA, ETXEBIZITZA eta PROIEKTU AUTOGESTIONATUEN inguruan hitz egiteko. Izenak berak esaten duen bezala, hiru talde dira: POLITIKARIAK, TEKNIKARIA eta zu bezalako GAZTEAK, ideiekin eta parte-hartzeko gogoekin. Gazteei zuzendutarko neurri zehatzak landuko dituzten dinamika ireki eta parte-hartzaileak izango dira, bertan iritzia eman eta eztabaidatu ahal izango da. Bai akordioak, bai desadostasunak gainditzeko egiten diren proposamenak ondorioetan jasoko dira eta hauek arlo bakoitzeko udal arduradunei eramango dizkiegu. Gazteon ahotsa politika publikoetara helaraziko dugu!

Informazio gehiago

GAZTEENTZAKO ETXEBIZITZAK ALOKAIRUAN

Argazkia: Miren Pérez Carte – 2013ko Gazte klik klak

Emantzipazioranzko lehen esperientzia

Alokairuan Etxebizitza batek bere prezioa merkatukoa baino merkeagoa dena bilatzen ari bazara, hemen duzu aukera bat. Etxetik ateratzeko aukera bat eta benetan ezagutzeko zer suposatzen duen independente giza bizitzea.

Eskura duzu udalak alokairuan jartzen dituen 4 etxebizitza, gazteentzat hain zuzen (31 urtekoa baino gazteagoa izan behar da). Baldintza batzuk bete behar dituzu, adibidez, jabetzako etxebizitza ez edukitzea edo familia-unitateak 3 kide baino gehiago ez izatea.

Alokairua, gehienez, 5 urtetakoa da izango da, apuntatzeko epea urriaren 3an bukatzen da (eskaerak etxebizitzak baino gehiago badaude, zozketa bat izango da).

Egin dezakezu 21 Zabalgunean, Fray Francisco Vitoria 21 C (Gure Txokoa)

Informazio gehiago

2014ko Gazte Klik-klak lehiaketak gazteen argazkiak eta bideoak jasotzea espero du.

Gazte Klik-Klak gazteentzako argazki digitalen eta bideoen lehiaketan lanak jasotzeko epea irekita mantentzen du. 14 eta 25 urte bitarteko gaztea bazara, zure lanak aurkezteko aukera duzu urriaren 13ra arte.

Lanak argazki sortetan, bideo formatuan eta gif animatuetan aurkez daitezke.

Gasteizko Udalaren Gazteria Atalak antolatuta, 2015ean lehiaketaren seigarren edizioa egingo da.Edizio honetarako argazki sortak eta bideoak “Vitoria – Gasteiz: Hiri gaztea? Hiriaren gaineko gazte begiradak” lelopean aurkeztu beharko dira.

Gehiago jakiteko lehiaketaren oinarriak kontsultatu

Zalantzak argitzeko: gaztekliklkak@gmail.com

Zabaltzeko bideoa

Gizonak etxeko lanetan sentsibilizatzeko eta gaitzeko lantegiak.

Gizonak etxeko lanetan sentsibilizatzeko  eta gaitzeko lantegiak.

(2014ko urria-2015eko ekaina lantegi ezberdinak)

Informazio gehiago berdintasunerako web orrian

Gizonek etxeko lanak egiten (etxea garbitu, txukundu eta antolatu, etab.) eta arropa zaintzen ( garbitu, lisatu, oinarrizko josketa eta konponketa) zenbait abilezi eta gaitasun eskuratzeaz  sentsibilizatzeko eta gaitzeko lantegi praktikoak, gizonen erantzunkidetasunaren ikuspuntua kontuan hartuz betiere.

Helburua: Gizonek erantzunkidetasuna garatzea, etxeko lanetan eta arropa zaintzeko arduretan.

Edukiak: etxeko txukunketa eta garbiketa: sukaldea, komuna, lurzoruak, zenbait objektu; garbiketarako tresnak eta produktuak; arroparen garbiketa eta zainketa: oihal motak, orbanak, lisaketa; josteko oinarrizko teknikak, etab.

Norentzat: 18 urtetik gorako gizonentzat.

Izena eman ahala banatuko dira lekuak. 2014an izango diren lantegietan, irailaren 8tik  lantegia hasi baino astebete lehenagora arte; 2015eko I. hiruhilekoko lantegiak, abenduaren 15etik  lantegia hasi baino astebete lehenagora arte eta 2015eko II. hiruhilekokoa, martxoaren 9tik jarduera hasi baino astebete lehenagora arte eman daiteke izena, gizarte etxeetan edo kirol instalazioetan, 010 telefonoan eta udaleko web orriaren bidez (www.vitoria-gasteiz.org).

Izena ematea

GAZTEENTZAKO LEGE AHOLKULARITZA

16-35 urtekoa bazara eskura daukazu zerbitzu berri bat, honetan plantea ditzakezu zure zalantzak edo legala edo administratiboa den gai bati buruzko informazioa eska dezakezu.

Ostegun eta ostegunetan 18:00 – 20:30, Landatxo gizarte etxean, abokatu bat izango duzu kezkatzen zaizun gaiari buruz informatzeko eta orientatzeko. Isunak, lan-kontratuak, alokairu-kontratuak, Gizarte Segurantza, erreklamazioak…

Aldez aurreko hitzordua eskatu, OMIJen (Gazteen Argibidetarako Udal Bulegoa) Espainia plaza 1, behea, telefonoz: 945161330 edo infogaztea@vitoria-gasteiz.org

Isilpeko eta doako zerbitzua

Haziak: urrirako ekintzak, 2014ko lehiaketako idei irabazleak

Zer da kriminología? euskarazko tailerrera, 26an, ostiralean, 17:30etatik 20:00etara eta 27an , larunbatean, 10:30etatik 13:30etara. Anima zaitez eta ezagutu telebistan modan dagoen gai hau eta hain ezezaguna den errealitatean.

Izena emateko: bidal ezazu izena haziak@vitoria-gasteiz.org helbidera

“Home Movie day” ospakizuna baita Gasteizen ere ospatuko da. Materiala biltzen ari dira urriaren 18an proiektatu ahal izateko. Ba al duzu etxean super 8, 16 mm. Edo beste pelikularik? Etor zaitez eta parte hartu Home Movie Day Gasteiz 2014an.

Aurreko pelikula bilketa: Arte eskola, irailaren 22tik 26ra, arratsaldeko 19:00etatik 19:30etara eta Círculo Vitoriano, goizeko 11;00etatik aurrera.Edo harremanetan jarri in.fosforo@gmail.com postarekin.

Ikusi mundu osoan ospatuko den egun honen promoziorako bideoa.

http://vimeo.com/103197932

 

Berdintasunaren alde bizi eta lan egiteko baliabideen gida

BERDINTASUNAREN ALDE BIZI ETA LAN EGITEKO BALIABIDEEN GIDAK laguntzea du helburu, hau da, gizarte bidezkoago eta berdintsuagoa lortzeko banaka zein taldeka lan egin edo lan egin nahi dugun guztioi lagundu nahi digu.

Zenbait elkarte, gizarte-eragile eta administraziok jarduerak, zerbitzuak eta baliabideak eskaintzen dituzte; gida honetan horiei buruzko informazioa aurkituko dugu.

Gida etengabe eguneratu eta hobetzeko asmoa dago; hori dela eta, ondoko helbide elektronikora proposamen eta oharrak bidaltzera animatzen zaituztegu: igualdad.adm@vitoria-gasteiz.org

Informazio gehiago udalaren berdintasunerako zerbitzuaren web orrian