VGaztea

Beldur Barik Jarrera 2014 lehiaketaren 5. edizioa. 12 eta 26 urte bitarteko neska-mutilentzat. Indarkeri sexitaren aurka.

12 eta 26 urte bitarteko neska-mutilei zuzendutako Beldur Barik Jarrera 2014 udalerriko lehiaketaren bosgarren edizioa hasi da. Aurkeztutako lanek erakutsi behar dute nola neska eta mutilek ezberdintasun egoerei aurre egiten dieten Beldur Barik jarrerarekin. Alegia, errespetua, parekidetasuna, askatasuna eta autonomia, elkarkidetza eta indarkeria sexistaren bazterketa irmoa adierazten dituzten jarrerekin. Informazio gehiago edukitzeko hemen sakatu.

Haurren zaintzan sentsibilizatzeko eta trebatzeko lantegiak, batez ere, gizonentzat

Haurren zaintzan sentsibilizatzeko eta trebatzeko lantegiak, batez ere, gizonentzat

(2014ko irailetik abendura)

Informazio gehiago berdintasunerako web orrian

Helburua: Gizonek erantzunkidetasuna garatzea, haurrak zaintzearekin lotura duten arduretan eta lanetan.

Edukiak: elikadura; bainua, haur-oihalak eta jantziak; edoskitzea; loa; estimulazioa eta garapena; hezteko moduak; aitak duen zaintzeko gaitasuna; amak diren emakumeak; emakume eta gizonen arteko erantzunkidetasuna; bizitza pertsonala, familia eta lana uztartzea, ea .

Norentzat: batez ere, gizonentzat. Dena dela, hurrengoek ere izena eman dezakete:

1.Bikoteek (bikotea osatzen duten bi pertsonek eman behar dute izena eta ordaindu).

2.Familia gurasobakarretako titularrak diren emakumeek.

3.Lesbianak diren bikotekideek.

Izena eman ahala banatuko dira lekuak. Irailaren 8tik lantegia hasi baino astebete lehenagora arte eman daiteke izena gizarte etxeetan edo kirol instalazioetan, 010 telefonoan eta udaleko web orriaren bidez.

Izena ematea

12 eta 30 urte bitarteko gazteentzako bideo lehiaketa. Euskara Araban.

Abian da GERARDO LOPEZ DE GUEREÑU SARIAren III. edizioa, euskarak Arabako gizartean izan duen lekua jakinarazteko!

12 eta 30 urte bitartekoa bazara… ikus ezazu sustapen bideoa www.nibanaxarabakoa.com web gunean.

Azaroaren 10 arteko epea duzu bideoa 618.079.879 zenbakira whatshapp edo telegram bidez bidaltzeko, edo www.nibanaxarabakoa.com web gunera igotzeko.

Sari potoloak!

Hitzaldiak Gazteentzako bulegoan. Udazken honetan boluntariotza da gaia.

Solasaldietan gehien interesatzen zaizkizun gaietako hainbat adituekin elkartzeko aukera eskaintzen dizugu.

2014ko udazkena

Udazkenean, boluntario izateko hainbat aukera ezagutzera gonbidatzen zaitugu.

2014ko udazkeneko solasaldiak EGUNA  SOLASALDIA INFO +

Irailak23  Erdaraz

18-30 urte “ELKARTASUNA OINARRITZAT HARTURIK, HEGOA AURKITU. Garapenerako GKEak ezagutzea eta parte hartzea Emaileak:

Euskadiko garapenerako GKEen Koordinakundea

Arabako Setem Hego Haizea

Arabako SEADen Lagunen Elkartea

Urriak 8 Erdaraz

18-30 urte “BOLUNTARIO IZAN NAHI DUT NIRE HIRIAN, baina ez dakit nola eta norekin”

Emaileak:

ASPACE

Down Isabel Orbe Elkartea

Ordua: 19:00

Tokia: OMIJ (Espainia plaza, 1-behea)

Aldez aurretik izena eman beharko da:

945 16 13 30

coordinaomij@vitoria-gasteiz.org

Gazteak mundubira bideo lehiaketa parte hartzeko azken asteak, atzerritik bidaiatzen duten gazteentzat.

Garapenerako GKEen bidez, euren kabuz, auzolandegietara, oporretan… Hegoaldeko herrialdeetara doazen Gasteizko gazteek bideoen bidez beraien bizipenak erakutsi ahal izango dute bueltatutakoan.

Lehiaketa honen bidez gazteak elkartasunaren eremura eta garapenerako lankidetzara hurbiltzea nahi da. Baita hauek garapenerako lankidetzan duten parte-hartze aktiboa ikusaraztea ere.

`Gazteak mundubira´ikus-entzunezko I. lehiaketak gazteak elkartasunaren eremura eta garapenerako lankidetzara hurbiltzea nahi du. Baita hauek garapenerako lankidetzan duten parte-hartze aktiboa ikusaraztea ere. Deialdia Gasteizen bizi diren 18 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago.

Aurkeztutako bideoak indibidualak izango dira eta euskaraz edo gaztelaniaz aurkez daitezke. Azken lau urteetan grabatutako materiala aurkez daiteke, ez du zertan 2014an grabatutakoa izan behar.

Bideoak entregatzeko epea irailaren 30ean bukatzen da. Jasotako bideoak www.ongdeuskadi.org/gazteakmundubira  webgunean ikusi ahal izango dira eta sare sozialetan #GazteakMundubira traolarekin partekatu ahal izango dira. Urrian bozketak egingo dira on line sistema batekin aipatutako webgunean honetan eta ondoren, azaroan, epaimahaiak aukeratuko ditu bideo irabazleak bozketa gehien dituzten bost bideoen artean.

2014ko Gazte Klik-klak lehiaketan lanak jasotzeko epea irekita dago.

Gazte Klik-Klak gazteentzako argazki digitalen eta bideoen lehiaketan lanak jasotzeko epea ireki da. 14 eta 25 urte bitartekoentzako lehiaketan zure lanak aurkezteko aukera duzu irailaren 1etik urriaren 13ra arte.

Lanak argazki sortetan, bideo formatuan eta gif animatuetan aurkez daitezke.

Gasteizko Udalaren Gazteria Atalak antolatuta, 2015ean lehiaketaren seigarren edizioa egingo da.Edizio honetarako argazki sortak eta bideoak “Vitoria – Gasteiz: Hiri gaztea? Hiriaren gaineko gazte begiradak” lelopean aurkeztu beharko dira.

Gehiago jakiteko lehiaketaren oinarriak kontsultatu

Zalantzak argitzeko: gaztekliklkak@gmail.com

Zabaltzeko bideoa

Graffitiari buruzko jardunaldiak Fill Inn Cultura elkarearekin, Iraulak 12, 13 eta 16

Fill in culture* elkarteko kideok datorren ostiralean hilak 12 eta larunbatean eskeiniko dugun *graffiti mahai ingurura* gonbidatu nahi zaitugu. 13 Larunbatean paseo gidatua egingo dugu Gasteizko kaleetan dauden lanak aztertuz eta 20 larunbatean lantegi plaktiko bat antolatu dugu, spray potea froga dezazun.  Topaketa *Landatxo/ El Campillo kultur etxean* izango da, Vitoria-Gasteiz.

ORDUTEGIA:

Ost 12. mahai ingurua 18:00-20:30 Lab 13. paseo eta mahai ingurua 10:00-13:30 Lab 20. praktika

Izena eman doain helbide honetara idatziz: haziak@vitoria-gasteiz.org

Gasteizko Afrikako gazteriaren jardunaldiak. Irailak 16 eta 17

Irailak 16an, jardunaldi hauetan This is Africa azoka egingo da. Bertan ekintza batzuk gauzatuko dira arlo ezberdinetan: besteak beste Djembe, afrikako dantza, ionarrisko pausuetan, afrikako erritmoak lanyzen. Baita afrikatarren artean eta Gasteizko herritarren artean erabili ez diren gauzen trukea eginteko aukera izango da. Afrikako sukaldaritzaren proposamen batzuk aurkeztuko dira, adibidez artosko kauserak, edo madiocazkoak, jenjibre edariekin batera. Afrikako artisautzaren erakusketa, Afrikako trensak eta ile apaindegi txoko bat. Afrikako koadro bat margotuko da eta buztinezko eskulturak egingo dira. Azoka hau Urrezko zeledonen enparantzan izango da (Lehen Posta plaza).

Irailaren 17an, hitzaldia edo mahai ingurua izango dugu Luis de Ajuria aretoan, Afrikako zerumuga izenarekin. Bertan, Anagnorisis bideoa ikusi ahal izango da eta pertsona batzuen ekarpenak jasoko dira arlo ezberdinetan, besteak beste sorginkeriaz. Ihesa, edo gazteria politikak. Bukatzeko Arratseko Jaia izango da.

Jardunaldien kartela

Azanea afrika elkartearen jendarteratzeko bideoa

Awake Proiektu hezitzailearen aurkezpena

16 eta 22 urte bitarteko gazteen heziketa emozionala bultzatzen duen doako heziketa-proiektu berria aurkezpena. 2014-2015 ikasturte honetan emango da lehen aldiz Gasteizen, heziketa, psikologia eta coaching-a…bezalako zelai-arloko profesioalek eskainiko dutelarik.

AWAKE GASTEIZ-eko ekitaldiaren aurkezpena, datorren Irailaren 11an ospatuko da Erdi Aroko Enpresa Zentroan arratsaldeko 18.00etan, (Eskola kalea, 10) AWAKE GASTEIZ-eko taldearen kontura.

Hurbil zaitez eta ezagutu ezazu, 2011an Borja Vilaseca-k sorturako La Akademian inspiraturiko proiektu berri hau, jada Espainiako 14 hiritan aurkitzen dena.

Lehenbailehen asistentziaren berrespena erregutzen dugu honako helbidean:

info@awakegasteiz.org

+info

www.awakegasteiz.org

info@awakegasteiz.org

@awakegasteiz