VGaztea

Euskararen nazioarteko egunaren inguruan Udalak hainbat eragilerekin batera antolatutako jarduerak.

“MINTZODROMOA”, abenduaren 1ean, Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkartearekin eta Berritzegunerekin batera. Gehien bat batxilergo eta lanbide heziketako ikasleek parte hartuko dute. Hala ere, interesa duen edonork parte har dezake; are gehiago, horretara animatu nahi ditugu batez ere euskaltegietako, Iraleko ikasleak eta mintzalaguneko kideak. Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan.

Hiru saio izango dira: 10:15ean, 11:30ean eta 12:45ean.

Gaiak: Lanbide heziketa, lan mundua eta euskara egunerokoan.

ENE KANTAK kontzertua” Jimmy Jazz aretoan, azaroaren 29an..Bi saio izango dira, 12:00etan eta 18:00 Gomendatutako adina: 2-10 urte

Gonbidapenak noiz eta non jaso:

OIHANEDER EUSKARAREN ETXEAN

Astelehena 25:11:00-14:00

Asteartetik aurrera: 11:00-14:00 eta 18:00-21:00

HOR DAGO! TABERNAN

Asteartetik aurrera: 11:00-23:00

Arkimedesen printzipioa” antzerki-lana.

Abenduaren 3an, Principal antzokian. 20:30. Prezioa:3EUR

SALMENTA PRINCIPAL ANTZOKIKO LEIHATILAN

Azaroak 25: 10:00-13:00 eta 18:30-20:30

Azaroak 26tik Abenduaren 3ra

Ohiko ordutegietan, 18:30-20:30, asteartetik larunbatera (jaiegunetan izan ezik)

TELEFONOZ: 945 16 10 45

INTERNETEN BIDEZ

RSS feed for comments on this post.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude