VGaztea

2014ko Gazte Klik Klak lehiaketaren argazkiak eta bideoak ikusi ahal ditugu, alegiazko erakusketan eta Montehermoson azaroaren 28tik aurrera

Erakusteko bi esparru izango dira:

•           Montehermoso Kulturgunean (Klaustroan).

Sarituak eta aukeratuak geratu diren argazki sorten erakusketa, 2014ko azaroaren 28tik 2015eko urtarrilaren 11ra.

•           Galeria birtuala: Udalaren web orrian, (www.vitoria-gasteiz.org/gazteklik) lehiaketan parte hartu duten argazki sorta guztiekin.

Inaugurazioa: Azaroaren 28an, ostirala, arratsaldeko 19:00etan, Montehermoso Kulturgunean (Klaustroan) irabazleei sariak banatuko zaizkie eta hautatuei, aldiz, diplomak.

Zuzenean Dj Cubo arituko da.

Euskararen nazioarteko egunaren inguruan Udalak hainbat eragilerekin batera antolatutako jarduerak.

“MINTZODROMOA”, abenduaren 1ean, Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkartearekin eta Berritzegunerekin batera. Gehien bat batxilergo eta lanbide heziketako ikasleek parte hartuko dute. Hala ere, interesa duen edonork parte har dezake; are gehiago, horretara animatu nahi ditugu batez ere euskaltegietako, Iraleko ikasleak eta mintzalaguneko kideak. Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan.

Hiru saio izango dira: 10:15ean, 11:30ean eta 12:45ean.

Gaiak: Lanbide heziketa, lan mundua eta euskara egunerokoan.

ENE KANTAK kontzertua” Jimmy Jazz aretoan, azaroaren 29an..Bi saio izango dira, 12:00etan eta 18:00 Gomendatutako adina: 2-10 urte

Gonbidapenak noiz eta non jaso:

OIHANEDER EUSKARAREN ETXEAN

Astelehena 25:11:00-14:00

Asteartetik aurrera: 11:00-14:00 eta 18:00-21:00

HOR DAGO! TABERNAN

Asteartetik aurrera: 11:00-23:00

Arkimedesen printzipioa” antzerki-lana.

Abenduaren 3an, Principal antzokian. 20:30. Prezioa:3EUR

SALMENTA PRINCIPAL ANTZOKIKO LEIHATILAN

Azaroak 25: 10:00-13:00 eta 18:30-20:30

Azaroak 26tik Abenduaren 3ra

Ohiko ordutegietan, 18:30-20:30, asteartetik larunbatera (jaiegunetan izan ezik)

TELEFONOZ: 945 16 10 45

INTERNETEN BIDEZ

Udazken gaztearen ekintzak bukatu dira asteburu honetan “Sareak eraikitzen: gazteen sormena” ekintzarekin

Gazte Planak bultzatuta eta Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren laguntzarekin, urriaren 13tik azaroaren 23ra arte gauzatu da ekintza sorta bat “Udazken gaztea” lelopean. Ekintza guztiek bere parte hartzeko aldea bultzatu dute eta zentratu dira gazteen errealitatearen hainbat arlotan.

Hasi ziren Gaztea Astearekin, Euskadiko gazteria Kontseiluak antolatuta. Bertan Hiruburuetan, politikariak, teknikariak eta gazteak elkartu ziren hainbat gaiei buruz hitz egiteko: enplegua, etxebizitza eta proiektu autogestionatuak. Astea bukatu zen jai batekin Juan de Aiala plazan.

Hurrengo pausuak Gazte Plaza topaketak izan ziren. Bertan bildu ziren gazteak hainbat arlotan: boluntario gazteak, ekonomia alternatiboak, kirola (emakume gaztearekin erlazionatuta edo naturarekin), emozioen kudeaketa pertsonekin lan egiten duten gazteengan. Topaketak osatu ziren truke eguna eta altxorraren bilaketa eraztun berdean ekintzekin.

Azaroaren 15ean, larunbatean, Iparralde Sorburu 2014 ikuskizuna egin zen. Han 30 artista gazteek baino gehiagok parte hartu zuten bere sormena artistikoa jartzen. Besteak beste graffiti, hainbat estiloetako dantza, musika, aktoreak… Publikoak oso ondo hartu eta txalotu zuen emaitza. Ikuskizun honek aurreko asteetan egindako prozesua burutu zuen, Han lau lan taldeetan gazteek aztertu zuten hainbat arlo artistikoak (arte plastikoak, arte eszenikoak, musika eta arteterapiak) eta proposamenak egin zituzten.

Azken asteburu honetan 9 hirietako gazteak elkartu dira beren lanak partekatzeko sormenaren arloan eta hiritarrei erakutsi diete zein ondo lan egiten duten arlo horretan, bai Baratza aretoan, bai Hegoalde gizarte etxeko antzerkian. Ekintza “Sareak eraikitzen: gazteen sormena” izendatu dugu.

Gazte Planak eskertu nahi dizkie parte hartu duten gazte guztiei (guztira izan dira 1000 pertsona inguru) beren ekarpenak, eta hurrengo asteetan agertuko dira ekintza batzuen bideoak, ekintzen ebaluazioak eta egindako proposamenei emandako erantzunak.

Guzti honek balio izango du datorren urtean udazken gazte hau hobetzeko, egindako akatsak zuzenduz eta ongi egin diren gauzak indartuz. Mila esker, agur bero bat guztioi eta datorren urtera arte.

JOLASA BAINO GEHIAGO, azaroak 25 Oihaneder – Euskararen etxean

Datorren asteko asteartean,*azaroak 25, JOLASA BAINO GEHIAGO  jardunaldien bigarren saioa izango da, 18:30etik 20:30era Oihaneder  Euskararen Etxean (Montehermoso jauregian)

Bigarren saio honetan parte hartzeko ez da beharrezkoa aurrekoan egon  izana, eta aurrekoan bezala, parte hartze *irekia *eta *doakoa *bada  ere, eskertuko genuke jolasabainogehiago@gmail.com idatziko bazenute. Geihago…

azaroak 21 eta 22. 9 hirietako gazteen sormenaren erakusketa

Udalaren III Gazte Planaren ekintza honek harremanetan jarri nahi ditu hainbat hirietako gazteak eta gazteria teknikariak. Aurten lan znetratu dugu sormenaren arloan, beren edozein diziplinetan: arte eszenikoak, arte plastikoak, graffiti, musika, magia, dantza, zirkoa, performance…

Topaketak Gasteizen izango dira 2014ko azaroaren 21etetik 23ra arte hainbat hirietako gazteen parte hartzearekin: Gijón, Granada, Logroño, Orrius (Bartzelona), San Joan Despí (Bartzelona). Murtzia, Zaragoza, Ibagué (Colombia) eta Gasteizko talde eta gazteak.

Alde batetik bere sormenaren lana partekatu dute, 21ean musikaren arloan, hainbat aldaeran eta egingo dute Baratza Aretoan, 19:00tik aurrera. Larunbatean, arratsaldean, Hegoalde gizarte etxearen antzerkian, Ibañez de Matauco antzerkian, beste erakustaldiak beste arlotan: antzerkia, zirkoa, dantza, break…

Jardunaldi hauek beteko dira bi topaketekin 22an, larunbateko goizean, alde batetik gazteria teknikarien topaketa aztertzeko sarean lan egiteko aukerak zeintzuk diren eta beste aldetik, gazteen topaketa, beren arazoak zeintzuk diren partekatzeko, eta bakoitzak aurkitu dituen konponbideak elkarri kontatzeko. Baita bakoitzak eraman duen bide profesionala edo afizionatua elkarrekin komentatzeko.