VGaztea

150gr Arte eszenikoak azokan IV. edizioa Gorbea-Zaldiaran azokan

150gr Arte eszenikoak azokan

IV. edizioa Gorbea-Zaldiaran azokan (Gorbea kalean 38)

150gr. mikrojaialdi nomada da eta lan eszeniko berritzaileak aurkezten ditu leku alternatiboetan. 150gr.-ek Gasteizen du oinarri eta diziplina askotariko piezak programatzen ditu, hala nola, antzerkia, dantza, performance-a, clown-a, txotxongiloak edo narrazioa. Helburu du artista eszeniko gazteen edo eskualde eta estatu mailan goraka ari direnen lanak ikustaraztea.

Gasteizko Abastos plazan hasiera eman zitzaion 2011. urteko neguan, eta ordutik jaialdiak jarraitzen du jolasten hiriaren espazio publikoa okupatzen eta berrasmatzen, txikikazko komertzioa sustapena eginez kultur ekintzen bidez.

Informazioa gehiago web orri honetan

Etxebizitzaren emantzipazioaren Kostua gazteentzako

Gazteen Euskal Behatokiak ikerketa bat argitaratu du. Bertan etxebizitzaren emantzipaziorako gazteek dauzkaten zailtasunak azpimarratzen dira. Ikerketa ikusi ahal duzu eta zeuk ere han agertzen diren analisia eta ondorioak aztertu ahal dituzu.

Etxebizitza-emantzipazioaren kostua Euskadin 2007-2013

Prest dago Gasteizko Gazte Astearen laburpen bideoa!

Gazte Astea eta Hiruburuak urrian zehar Gasteizen egindako proiektuak izan ziren eta politikariak, teknikariak eta gazteak elkartzea lortu genuen ekimen arrakastatsu honetan. Dagoeneko hilabete bat pasa Hiruburuak bukatu zirenetik eta, lantzeko denbora izan ondoren, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak bi material aurkezten ditu: txostena eta laburpena bideoa. Bertan irakur eta ikus daiteke bilera hauetan enplegua, etxebizitza eta proiektu autogestionatuen inguruan landu zena, baita urriaren 25ean egin genuen zabalpen festaren giroa.

 

Hiru topaketetan talde ederra bildu zen eta politikariek, teknikariek eta gazteek aurrez aurre hitz egin eta eztabaidatzeko aukeraren balorazio oso ona egin zuten: “gazteon askotan behar duguna informazioa da”, “hau beti egin beharko genuke”, “gazteon hitza entzun daiteke baina gutxitan arreta jartzen digute”, “zaila da lehenengoan asmatzea eta gazteen ahotsa entzutea oso interesgarria da”, “hiruak elkarrekin egotean sentsilitate eta arazo guztiak ikus daitezke”… Horrelako ideiak entzun ziren ebaluaketetan; horiek guztiak eta giroaren irudiak bideo honetan jaso ditugu: