VGaztea

Haziak, 2015erako proiektuen poltsan proiektuak aurkezteko epea irekita dago

Kultur Plangintzaren eta Jaien Zerbitzuaren Gazteria Atalak abian jarri du asialdirako programa berri bat, “HAZIAK, Gasteizko gazteen kultur eta aisialdi sormenezko, osasuntsu eta parte-hartzailetako programa“ izenpean. Haziak, 2015erako proiektuen poltsan proiektuak aurkezteko oinarriak ikusi ahal dituzu.

Udalaren III: Gazte Planak 2014. urtean garatutako ekintzen emaitzak eta ebaluazioak ematen ditu

2014ko ekintzei buruzko Gazte Planaren jarraipen eta ebaluazioaren txosten teknikoan aurten garatutako 96 ekintzen berri aurkitu ahal da. Ekintza horien emaitzak eta balorazio teknikoa.

Edozein kontsultarako edo informazioa gehiago nahi baduzu, idatzi posta elektroniko honetara: gazteria@vitoria-gasteiz.org

Emakume zapalduaren antzerkia” lantegira apunta zaitez

“Emakume zapalduaren antzerkia” emakumeei zuzenduta dago eta apirilaren 18 eta 19an egingo da. Emakume zapalduaren antzerkiko ariketen eta jolasen sistemak aberastasun handia ekarriko digu, eta finkatuta dagoenetik haratago ikusteko, entzuteko, sentitzeko eta pentsatzeko gaitasuna emango digu; horretarako, geure burua jardunean ikusiko dugu antzerki-arte boteretsuaren bitartez.

Informazioa gehiago

Gasteizko Udalaren III. Gazte Planaren Behatokiak egindako 2014, urteari buruzko txostena ikusi ahal duzue.

Behatokiaren txosten honen helburua da gazteen errealitatearen etengabeko hausnarketa egitea. Badakigu errealitate hori oso azkar aldatzen dela eta behartzen gaituela etengabeko hausnarketa hori egitera eta arloka zatituta. Txosten honek 2014. urtea aztertzen du.

Arlo ezberdinak aztertzen dira, batzuk Udalaren ekitearekin zerikusia daukatenak eta beste batzuk gazteen errealitatearekin, enplegua, etxebizitza…

Txostenen helburu nagusia da gazteria egileei informazioa ematea, hauek bere arloa oso ondo ezagutzen baitute eta beste arloetako informazioa lortu ahal dutelako, gazteen errealitatea hain konplexua denez.

Hobetzeko proposamena baduzu, gazteria@vitoria-gasteiz.org posta elektronikora bideratu dezakezu eta baita egokia iruditzen bazaizu edonorentzat ere, haien artean zabaltzea eskertzen dizugu.

2015eko urtarrila

Gazteria Atala

Jarduera artistikorako hastapen ikastaroak gauzatzeko proiektuen poltsak eratzea

Jarduera artistikorako hastapen ikastaroak gauzatzeko proiektuen poltsak eratzea interesatuta dauden enpresa, elkarte eta pertsona fisikoentzat, arlo hauetarako:

Antzezte arteak

Arte plastikoak

Dantza

Eskulangintza

Irudia

Literatura

Musika

Epea

2013-2014 ikasturteko programazioan sartu nahi diren proiektuak: 2013ko otsailaren 11tik martxoaren 8ra, biak barne.

Proiektu horiek osatuko duten poltsa hurrengo ikasturteetarako ere luzatuko da, automatikoki, besterik esan ezean edo deialdi berria egiten ez bada. Hori dela eta, goian aipatutako epea igarota ere, poltsak zabalik jarraituko du poltsan agertzen ez diren edukiak lantzen dituzten proiektu berriak sartzeko.

Kultur ikastaroak gauzatzeko proiektuen poltsa bat eratzea

Kultur ikastaroak gauzatzeko proiektuen poltsa bat eratzea interesatuta dauden enpresa, elkarte eta pertsona fisikoentzat.

Epea

2015. urtea: otsailaren 16tik martxoaren 13ra bitartean.

Dokumentazioa

Erakunde bakoitzak proiektuak gutun-azal itxi batean aurkeztuko ditu. Bertan agiri hauek sartu behar dira:

Proiektuak, oinarrietako I. eranskinean pdf zehazten den moduan.

Proposamena aurkezteko orria, beteta. II. eranskina pdf.

Tramitatzeaz arduratzen den atalak bestelako agiri osagarriak eskatzerik izango du, tramitea zuzen burutzeko beharrezkoa bada.

Poltsa hau 2015eko urritik 2016ko uztailera bitarteko aldian izango da indarrean.

Proiektu artistikoak dituzten gazteentzako diru-laguntzen aukera bat

Proiektu artistikoak ezagutzera emateko diru-laguntzetarako eskabidea

Gasteizko Udalak ematen dituen diru-laguntzak, Gasteizko udalerrian egoitza duten artista plastikoen, edo ikus-entzunezkoen alorrekoen nahiz diziplinartekoen lana ezagutarazteko, bakarka edo taldean.

Epea

Deialdia ALHAOn argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera (2015eko otsailaren 16an, 20. zenbakia).

2015an, otsailaren 17tik aprilaren 17ra arte, biak barne.

Betebeharrak

Egoitza Gasteizko udalerrian duten artistak izatea.

Eskabidea egiten duten pertsona eta erakundeek zein aurkeztutako proiektuak Gasteizko udalerria izan beharko dute jarduera-esparrua.