VGaztea

Eusko jaurlaritzako GazteBizHitza ataria, gazteentzako aukera berri bat bere emantzipazio prozesuetan.

Inoiz pentsatu duzu zeure kasa bizitzera joatea?, atzerrian ikasi nahi duzu?, lan bila zabiltza?… Akaso oraindik zalantza egiten duzu…Informazio gehiago behar baduzu edo zalantzak argitu, hemen duzu informazioa edo laguntza izateko aukera berri bat.

Zenbait hilabetez frogetan ibili ostean, Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Kirol Zuzendaritzak GazteBizHitza ataria abian du. Interneteko atari honetan Ikasketak, Lana eta Etxebizitzaren inguruko informazio ugari dago gazteentzat; besteak beste, kalitatezko edukiak, bideotutorialak, infografiak, FAQ-ak eta alertak aurki daitezke.

Horretaz gain, gai hauetan gazteek dituzten zalantzak argitzeko orientazio eta aholkularitza zerbitzu bat ere eskaintzen du atariak. Gazteek whatsappez, emailez zein telefonoz egin ditzakete kontsultak eta  aholkulari batek era pertsonalizatuan eta doan erantzungo die gazteen beharrei.

Gazteak eta emakumeen eta gizonen berdintasuna

Gazte Planak eta Berdintasunaren Planak elkarlan batetan, zuei 10 minutu, besterik ez, eskatu nahi dizugu. Galdetegi honen galderak irakurri eta zuen proposamenak edo ideiak bidaltzea da eskatzen dizuguna. Asko eskertzen dizuegu zuen denbora eta jarrat¡ituko dugu harremanetan.

Interesatuta egon daiteken beste norbait ezagutzen baduzu, pasaiozu linka problemarik gabe.

Gasteizko Udalak, Berdintasunaren zerbitzuaren bidez, azken hilabeteetan Emakumeon Jabekuntzarako eta Berdintasunerako Eskola aurrera eramaten du. Ez ba duzu ezagutzen hemen duzu esteka

Lerro estrategiko ezberdinak lan egiten ditu eta formatu ezberdinak erabiltzen saiatzen da hiriko hiritarrengana heltzeko asmoz. Bere lehentasunak dira feminismoa eta berdintasuna. Ikusiko duzuenez formatu ezberdinak daude: lantegiak, hitzaldiak, antzerki-fruma, zineforuma…

Eskola horren programazioa hobetzeko eta gazteen beharrei eta nahiei egokitzeko, hamar minutu eskatu nahi dizugu hurrengo galderei buruz pentsatzeko eta zure ekarpenak egiteko.

Galdetegiaren esteka

Tetrapack 2015 erakusketa inauguratu zen Montehermoson. Irekita egongo da maiatzaren 3ra arte.

Gazte Klik Klak argazki digitalaren eta bideoaren lehiaketan irabazi zuten gazteen lanek osatzen dute erakusketa hau. Iñigo Grasset, ISMO kolektiboa (Selene Ibarra eta Joseba M. Iparaguirre) Elena Santamaría eta Oskar Cabrerizo argazkilariek eta bideo egileek Anabel Quincoces komisariaren aholkuekin prestatu Tetrapack 2015 erakusketa hau, Gazte Klik Klak lehiaketaren sari garrantzitsu hau.

Aurten Tetrapack-eko 6. edizioa aurkezten dugu. Vitoria-Gasteizko Udalaren Kultur Plangintzaren eta Jaien Gazteria Atalaren ekimena bada ere, Montehermoso Kulturunearekin lankidetzan eta Anabel Quincocesen ardurapean egin da. Erakusketa hau Gazte Klik-Klak lehiaketatik dator eta proposamen sortzaile hau 25 urtetik beherako argazkilariei eta bideo egileei dago zuzenduta. Argazki sortak eta bideoak ekoizten jarraitzea da irabazleentzako saria: Tetrapack 2015.

Asteburu Sortzaile Gaztea 2015eko prozesua hasten da.

Gazte Planak bultzatzen duen Asteburu Sortzaile Gaztea 2015 prestatzeko lan prozesua hasi da. Joan zen urtean egindako lan taldeak eta ikuskizuna, Sorburu 2014, aurtengo edizioa, 2015ekoa prestatzen hasten gara. Lehenengoa da epe bat irekitzea hiriko gazte sortzaileek beren proposamenak aurkeztu ditzatela.

Martxoaren 25ean egindako lan saioan, aurkeztuko diren proposamenak baloratzeko irizpideak adostu genituen (beherago daude jarrita) eta prestzatzeko epe bat ezarri genuen.

Aurten egiteko proposamenak aurkeztu behar dira lan taldeari apirilaren 15ean egingo den lan saioan, arratsaldeko 18:00etan, Artium museoan (bulego eraikinean, eraikin nagusiaren atzean).

Edozein zalantza argitzeko Gazte Planarekin jarri ahal zarete, bai gazteria@vitoria-gasteiz.org posta elektronikoaren bidez, bai 945 161616 telefonoan, 3211 luzapenean. Gure nahia da oinarria hauek eta proposamenak aurkezteko aukera ahal den neurrian zabaltzea Gasteizko gazte sortzaileen artean.

Asteburu 2015 lan egiteko oinarriak Geihago…

Tetrapack 2015, Gazte Klik Klak lehiaketaren saria eta jarraipena bere erakusketa inauguratzen du 27an, Montehermoso gunean.

Hainbat proposamen sortzailetatik irudiaren mundura hurbiltzen gara argazkilaritza eta bideogintzaren bidez, Iñigo, Elena ISMO eta Oskaren eskuetatik. Lau proposamen horiek sormen artistiko garaikideak lotzen ditu.

Inaugurazioa

Martxoaren 27an, 19:00etan Montehermoso Kulturunean, Jovellanos aretoan.

Erakusketa

2015eko martxoaren 27tik maiatzaren 3ra arte. Jovellanos eta Ambigú aretoetan.

Aurten Tetrapack-eko 6. edizioa aurkezten dugu. Vitoria-Gasteizko Udalaren Kultur Plangintzaren eta Jaien Gazteria Atalaren ekimena bada ere, Montehermoso Kulturunearekin lankidetzan eta Anabel Quincocesen ardurapean egin da. Erakusketa hau Gazte Klik-Klak lehiaketatik dator eta proposamen sortzaile hau 25 urtetik beherako argazkilariei eta bideo egileei dago zuzenduta. Argazki sortak eta bideoak ekoizten jarraitzea da irabazleentzako saria: Tetrapack 2015.

Iñigo Grasset, ISMO kolektiboa (Selene Ibarra eta Joseba M. Iparaguirre) Elena Santamaría eta Oskar Cabrerizo argazkilariek eta bideo egileek osatu dute Tetrapack 2015.

Rockomikiak Sortu zure bideoklipak eta marrazki bizidunak!

Rockomikiak binetak & doinuak erakusketaren testuinguruan gazteei zuzendutako ikusentzunezko doako tailer interesgarriak antolatu dira.

Batetik apirilaren 13, 14, 15, 17 eta 21ean bideoklip tailerra egingo da. Ikastaro honetan bideoklip baten ekoizpen prozesuan murgiltzeko aukera izango dute parte-hartzaileek eta tailerraren amaierako lan gisa musikari baten kantaren bideoklipa ekoiztuko dute.

Bestalde, The Arlotes seriearen sorkuntza prozesuan oinarritutako marrazki bizidunen tailerrean, apirilaren 15 ,16, 20, 22 eta 23an egingo dena, marrazki bizidun laburrak egingo dira.  Ikus-entzunezkoen bidez gauzak nola kontatu ikasiko dute parte-hartzaileek: gidoi literariotik hasi eta gidoi teknikora, story-board-a, plangintza, ahots grabaketa, edizioa, soinu diseinua…

Tailerretan izena emateko oihaneder@oihanedereuskararenetxea.eus helbidera idatzi behar da, izen-abizenak,  jaiotze-data, harremanetarako helbide elektronikoa eta telefonoa zehaztuz.

Izena emateko epea: Martxoak 31

Gazteentzako I. Nanoipuin Lehiaketa Twitterren eta interneten bidez.

1. Gaia Sakelako telefonoen inguruko istorio bat.

2. Lanak Nanoipuinek gehienez ere 132 karaktere izango dituzte, izenburua (aukerakoa) eta hitzen arteko zuriuneak sartuta. Originalak eta argitaragabeak izan beharko dute.

3. Parte hartzaileak 12 urtetik 30era bitarteko gazteak. Egile bakoitzak gehienez bi ipuin aurkeztu ahalko ditu.

4. Kategoriak •A kategoria: DBHko 1. eta 2. mailako ikasleak.

•B kategoria: DBHko 3. mailatik 18 urte bitarteko gazteak.

•C kategoria: 19 urtetik 30era bitarteko gazteak.

Kategoria horietako bakoitza bitan banatzen da, hizkuntzaren arabera: euskaraz eta gaztelaniaz.

5. Aurkezpena Bi modu hauek daude lanak aurkezteko:

•A kategorian helbideko formularioaren bitartez.

•B eta C kategorietan helbideko formularioaren edo Twitterren  bitartez. Twitterren bidez eginez gero, Gasteizko Udalaren Liburutegi Sareko Twitter kontuetako baten jarraitzailea izan behar da (@VG_bibliotecas edo @VG_liburutegiak), eta tweetaren barnean honako traolak gehitu beharko dira: #BVG15B edo #BVG15C (hau da, ‘Bibliotekak Vitoria Gasteiz’ hitzen lehen letrak, urtea eta kategoria).

6. Epea 2015eko martxoaren 23tik apirilaren 23ra (Liburu Eguna), biak barne.