VGaztea

Txoko ibiltaria: kontaiguzu zure bidaia eta parte hartu apirila honetan.

Konta ezaguzu zure irtenaldia edo bidaia ahaztezin hura, zer moduz zure Erasamus-a edo Europan egiten ari zaren lan-praktikak, zure InterRaileko abentura edo zure kultur bidaiak …

•Esaguzu nola eta zergatik aukeratu zenuen helmuga

•Nola antolatu zenuen bidaia

•Nolakoa izan zen eta zer gomendatuko zeniekeen beste hainbat bidaiari

•Eta ez ahaztu zure esperientzia argazkien edota bideoen bidez dokumentatzea.

Gasteizen erroldatutako 14 urtetik 30era bitarteko gazteak.

1.Kategoria: 14-17 urte

2.Kategoria: 18-30 urteMEZUAK BIDALTZEA

Parte hartzeko idatz ezazu bidaiaren kontakizun labur bat eta gehitu pare bat argazki edota bideo bat. Idatz itzazu zure datu pertsonalak (izen-deiturak, jaiotze data, nortasun agiria, e-posta helbidea eta telefono zenbakia) eta bidali dena ondoko helbide honetara: viajeteca@vitoria-gasteiz.org edo ekarri OMIJera (Espainia plaza, 1-behea) pendrive batean gordeta

Mezuek, argazkiek edota bideoek argitaratu gabeak eta jatorrizkoak izan behar dute. Vitoria-Gasteizko Udalak ez du erantzukizunik bere gain hartuko plagio kasuan.

Parte hartzaile bakoitzak mezu bakar bat bidali ahal izango du hilean.

2015eko apirilaren 1etik irailaren 30era arte, biak barne.

ETA, ZER LOR DEZAKEZU?

Hilero opariak banatuko dira mezuen baliagarritasuna eta originaltasuna kontuan hartuz. Hileko sariez gain, kategoria bakoitzeko hiru sari berezi  emango zaizkie herri bozketa baten bidez aukeratzen diren kontakizunei.

RSS feed for comments on this post.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude