VGaztea

Txoko Ibiltariaren Lehiaketa martxan dago. Parte hartu maiatzeko sarietan.

Txoko Ibiltariaren bloga irtenaldi edo bidaiaren bat antolatzerakoan aholku onak aurkitzeko leku aproposa da. Bertan gazte bidaiariek egindako bidaien berri aurki daiteke.

Blogean parte-hartzera suspertzeko berriro Txoko Ibiltariaren lehiaketa jarri dugu martxan. Gazteek euren bidaiak kontatzean datza lehiaketa: Erasmusen igarotako garaia, atzerriko enpresa batean egindako lan-praktikak, asteburu on bat Sorian, Done Jakue Bidea bizikletaz… eta mila bidaia gehiago. Jatorrizko kontakizun hurbilak, pare bat argazki edota bideoren batekin batera, bilatzen ditugu.

Parte hartzeko baldintzak izango dira, batetik, Gasteizen erroldatuta izatea; eta bestetik, 14-30 urte bitartekoa izatea. Aurten, gazteenei aukera gehiago emateko asmoz, bi kategoriatan zatitu dugu parte-hartzea: 14-17 urte eta 18-30 urte.

Lehiaketa apirilaren 1etik irailaren 30era arte izango da zabalik, eta horren truke, parte hartzaileek, bizi izandako esperientzia besteekin partekatzeaz gain, sariak jaso ahal izango dituzte hilero, RENFE, Foto Ikatz, Hontza Extrem eta Elkarri esker.

Apiriletik irailera jasotako mezu guztien artean kategoria bakoitzeko hiru onenak aukeratuko dira herri bozketa baten bidez, eta honako sari hauek emango zaizkie:

RSS feed for comments on this post.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude