VGaztea

Albistegi Gaztea 11. zb.

Albistegi gaztea ren 11. zenbakia kalean dago, 2015eko apirilarena. Informatuta egoteko, harpidetza egin eta jasoko duzu posta elektronikoan hilean behin. Hona hemen zenbaki honetan agertzen diren berriak.

Ideia gazteen HAZIAK LEHIAKETAREN hirugarren edizioa, 2015ekoa martxan dago

Lonjaialdia

Asteburu Sortzaile Gaztea 2015 martxan dago jadanik

Gazteentzako lege aholkularitza

Gazteak Gasteizen. Eta uda honetan, zer?

TXOKO IBILTARIA 2015, lehiaketaren edizio berria irekita jarraitzen du

Murgil zaitez OMIJen, gazteentzako solasaldiak udaberrian eta udan.

Haurtxoak zaintzen Guraso gazteak: zuen haurtxoak zaintzeko lantegiak

Gazteria Aldundiaren Erakundeak ateratzen dituen gazteen aisialdirako diru laguntzak.

Sarean lan egiteko tresnak eta aktibismoa interneten

Aldizkari digitalaren harpidetzak

Haziak – Ideia gazteen Haziak lehiaketa 2015

Lehiaketa hau sortu da zu bezalako gazteek, hau da, Vitoria-Gasteizen erroldatuta eta 14 eta 30 urte bitarteko gazteek, egindako proiektuak eta ideiak aurrera eramaten laguntzeko.

Buruan jira-biraka duzun ideia hori egin nahiko zenuke? Zertan da? Lehiaketa hau ia denetara dago zabalik: zuen neurrira egindako lantegiak, topaketak, entseguak, muralak, proiekzioak, sormenerako espazioak, film laburrak, performanceak, zu bezalakoekin partekatzea…

Zeintzuk dira sariak? “HAZIAK” BONU bat edo hainbat, hau da, zure proiektua gauzatzeko laguntza andana:

Prozesua

Proiektua posta elektronikoz haziak@vitoria-gasteiz.org helbidera bidali behar da. Entregatzeko azken eguna maiatzaren 22a izango da.

Maiatzaren 29an aurkeztu diren proiektu guztiak ezagutzeko bilera egingo dugu.

Bilkura egunetik eta ekainaren 3a arte, jasotako hobekuntzak txertatuz proiektua berriro ere idatz ahal izango duzue eta bidali haziak@vitoria-gasteiz.org helbidera.

Edozein zalantza argitzeko deitu 11:00etatik aurrera deitu 945 161990 telefonora edo idatzi haziak@vitoria-gasteiz.org posta elektronikora. Maiatzaren 15ean pasa zaitezkete Omij (Gazteentzako Bulegoa, plaza berrian) 17:30etatik 19:00ra zuen zalantzak argitzeko.

Udan hizkuntzak praktikatzeko aukerei buruzko solasaldia

Solasaldi zikloak gazteen eta hainbat gairen inguruko adituen arteko topagunea da. Horretaz gain, hainbat gaztek ere euren esperientzia zuzen-zuzenean azalduko dute bertan.

Apirilaren 22an, “Ideia onak udan hizkuntzak praktikatzeko” solasaldiaren txanda izango da.

Uda, garai ederra izan daiteke ikasturtean zehar ikasitako hizkuntzak praktikatzeko eta hobetzeko, kontuan izanik zein beharrezkoak diren etorkizuneko lan mundurako. Solasaldian azalduko diren ideia onak (Aupair, ikastaroak atzerrian, lana…) oso baliagarriak izango dira hizkuntza maila hobetzeko.

Gazteei aisialdirako zuzendutako urteko jarduera programen 2015eko deialdia eta aisialdietako eskoletarako deialdia.

Argitaratuta daude Gazteei aisialdirako zuzendutako urteko jarduera programen 2015eko deialdia eta aisialdietako eskoletarako deialdia.Hurrengo esteketan ikusi ahal dituzu oinarriak eta ezaugarriak. Badaude 30 egun, maiatzaren erdira arte, eskaerak aurkezteko. >

Gazteei aisialdirako zuzendutako urteko jarduera programen 2015eko deialdia.

Informazioa gehiago

Txoko Ibiltariaren Lehiaketa martxan dago. Parte hartu maiatzeko sarietan.

Txoko Ibiltariaren bloga irtenaldi edo bidaiaren bat antolatzerakoan aholku onak aurkitzeko leku aproposa da. Bertan gazte bidaiariek egindako bidaien berri aurki daiteke.

Blogean parte-hartzera suspertzeko berriro Txoko Ibiltariaren lehiaketa jarri dugu martxan. Gazteek euren bidaiak kontatzean datza lehiaketa: Erasmusen igarotako garaia, atzerriko enpresa batean egindako lan-praktikak, asteburu on bat Sorian, Done Jakue Bidea bizikletaz… eta mila bidaia gehiago. Jatorrizko kontakizun hurbilak, pare bat argazki edota bideoren batekin batera, bilatzen ditugu.

Parte hartzeko baldintzak izango dira, batetik, Gasteizen erroldatuta izatea; eta bestetik, 14-30 urte bitartekoa izatea. Aurten, gazteenei aukera gehiago emateko asmoz, bi kategoriatan zatitu dugu parte-hartzea: 14-17 urte eta 18-30 urte.

Lehiaketa apirilaren 1etik irailaren 30era arte izango da zabalik, eta horren truke, parte hartzaileek, bizi izandako esperientzia besteekin partekatzeaz gain, sariak jaso ahal izango dituzte hilero, RENFE, Foto Ikatz, Hontza Extrem eta Elkarri esker.

Apiriletik irailera jasotako mezu guztien artean kategoria bakoitzeko hiru onenak aukeratuko dira herri bozketa baten bidez, eta honako sari hauek emango zaizkie:

Trenaz baliatu bidaiak egiteko: Interrail tresnari buruzko solasaldia Omijen, 17an, ostiralean, 19:00etan

Solasaldi zikloak gazteen eta hainbat gairen inguruko adituen arteko topagunea da. Horretaz gain, hainbat gaztek ere euren esperientzia zuzen-zuzenean azalduko dute bertan.

Apirilaren 15ean, “Interrail” gaiari buruzko solasaldia izango da.

“Interrail” aukeraren gaineko solasaldia izango dugu. Turismo mota honek gazte asko erakartzen ditu, baina antolaketak aldez aurreko plana behar du, eta dudarik gabe, laguntza pittin bat ere. Horregatik, RENFEko adituak izango ditugu bertan, sortutako edozein zalantza argitzeko asmoz. Horrez gain, Patricia, Interrail esperientzia bizi izan duen gaztea ere, hantxe azalduko du nolakoa izan zen eta nola antolatu zuen.

Solasaldiaren edukiak:

Interrail programaren aurkezpena

Interrail programari buruz jakin beharreko xehetasun guztiak: interrail pase motak, bideak, bidaia nola antolatu, aholku interesgarriak …

Aurkezlea: Javier Checa (RENFE)

Nire interrail bidaia

Patricia Jimenezek bere  Interrail esperientzia kontatuko digu: bidaia nola antolatu zuen, aurkitu zituen zailtasunak … baita bidaia bera ere. Edonolako zalantzarik sortuz gero, gomendiorik onenak lor ditzakezu Patriciarengandik

Galde-erantzunen txanda- Ez gorde zure duda!

Aldez aurretik izena emateko:

OMIJ (Espainia plaza, 1 – behea)

coordinaomij@vitoria-gasteiz.org

945 16 13 30

Lana, bekak eta askoz gehiago OMIJek daukan web orrian. Adi egon!

Egunean egon nahi ba duzu, hementxe aurkituko dituzu azken berriak, kontuan hartu beharrekoak.

Behar zenuen informazioa ez baduzu hemen aurkitu edo zalantzaren bat izatekotan, idatz eiguzu coordinaomij@vitoria-gasteiz.org

Lana | Ikasketak, prestakuntza eta bekak

Enplegurako iragarki taula interneten: “iragarki taula” bakar batean enplegua bilatzeko web garrantzitsuenak ikusgai

Olgetarako enpresetan lan egin

Bertako lan eskaintzak

Lan eskaintzak atzerrian

Oposizioak

Ikasketak, prestakuntza eta bekak

Bekak:

igazte Gazteaukeran bekak bilatzea

Eta gehiago…

Maiatzaren 3ra arte irekita jarraitzen du Tetrapack 2015, hau da Gazte klik Klak 2014 lehiaketaren irabazleen lanez egindako erakusketa.

Gazte Klik Klak argazki digitalaren eta bideoaren lehiaketan irabazi zuten gazteen lanek osatzen dute erakusketa hau. Iñigo Grasset, ISMO kolektiboa (Selene Ibarra eta Joseba M. Iparaguirre) Elena Santamaría eta Oskar Cabrerizo argazkilariek eta bideo egileek Anabel Quincoces komisariaren aholkuekin prestatu Tetrapack 2015 erakusketa hau, Gazte Klik Klak lehiaketaren sari garrantzitsu hau.

Aurten Tetrapack-eko 6. edizioa aurkezten dugu. Vitoria-Gasteizko Udalaren Kultur Plangintzaren eta Jaien Gazteria Atalaren ekimena bada ere, Montehermoso Kulturunearekin lankidetzan eta Anabel Quincocesen ardurapean egin da. Erakusketa hau Gazte Klik-Klak lehiaketatik dator eta proposamen sortzaile hau 25 urtetik beherako argazkilariei eta bideo egileei dago zuzenduta. Argazki sortak eta bideoak ekoizten jarraitzea da irabazleentzako saria: Tetrapack 2015.

Iragarki taula gazteentzat Udalaren Gazteentzako bulego birtualean

Zerbaiten bila bazabiltza edota zeozer eskaini nahi baduzu: pisu bat alokatzeko, alemaneko irakasle bat, zure zaletasunetarako adiskideren bat…eta askoz gehiago, hementxe aurki dezakezu zure taula.

Badaude jadanik gazteek eskaintzen dituzten partikularrak, etxebizitza partekatzeko edo aisialdiko ekintzak. Anima zaitez eta parte hartu zure eskaintzekin edo behar duzunarekin.

Gazteak Vitoria-Gasteizen. Eta uda honetan, zer?

Ez badakizu zer egin uda honetan baina betikoaz aspertuta bazaude, adi egon gune honi! Hementxe jarriko dizkizugu gazteentzako jarduera interesgarrienak. Baten bat ahazten bazaigu edo zalantzarik baduzu, mesedez, esaiguzu:

Gaika antolatzen ditugu proposamenak

LANA: uda honetan lan egin nahi baduzu, bai hemen bai atzerrian, hizkuntzak hobetu…

PRESTAKUNTZA IKASTAROAK: emaiozu zure prestakuntzari zure oporraldiaren zatitxoren bat (astialdiko begiralea, soroslea…)

AUZOLANDEGIAK, UDALEKUAK, LEHIAKETAK, KULTURA KALEAN…: zure aisia eta jostetarako behar duzun guztia

KIROLA: desafioak, ur-jarduerak, zure bizikletarekin, txapelketak…

BIDAIAK: iradokizunak, txartelak, hegaldi merkeak…

BOLUNTARIOTZA: bidai ezberdin baten bila bazabiltza, tokiko edo nazioarteko boluntariotza…

KONTZERTUAK, JAIALDIAK ETA HERRIKO JAIAK: jaialdi eta kontzertuen berri