VGaztea

Maiatzak 17. Homofobia eta Transfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

Zinemaren eta arte eszenikoen astea, homofobia eta transfobiaren aurka sentsibilizatu eta hezteko

Maiatzaren 17an Homofobia eta Transfobiaren Nazioarteko Eguna ospatzen da. Egun horren helburu nagusia honakoa da: hainbat jarduera mota sustatu eta koordinatu nahi da, lesbianek, gayk, transexualek, transgeneroek, bisexualek eta intersexualek (LGTTBI kolektiboa) jasaten duten diskriminazioa, estigmatizazioa eta indarkeria salatzeko eta honi aurre egiteko. Horrez gain, lortzen den guzti ospatzeko eguna da, berdintasunean oinarritutako eta diskriminaziorik eta indarkeriarik gabeko gizartea eraikitzen jarraitzeko eguna, non pertsona, organizazio eta erakunde guzti-guztien ekarpena ezinbestekoa den.

Jarduerak

Asteartea, maiatzak 12: Zineforuma “Jongens”.

Osteguna, maiatzak 14: Zineforuma “Fuoristrada”.

Igandea, maiatzak 17 (2 saio): “Titiritesa” 5 eta 10 urte bitarteko neska-mutilentzat.

Informazio-triptikoa

RSS feed for comments on this post.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude