VGaztea

Azken asteak zure ideia aurkezteko Haziak lehiaketan

Gazteentzako lehiaketaren 3. edizioa martxan dagoooooooooooo!  Oinarriak begiratu eta lotu  buruan bueltaka daukazun idei horri.

Lehiaketa hau sortu da zu bezalako gazteek, hau da, Vitoria-Gasteizen erroldatuta eta 14 eta 30 urte bitarteko gazteek, egindako proiektuak eta ideiak aurrera eramaten laguntzeko.

Zeintzuk dira sariak? “HAZIAK” BONU bat edo hainbat, hau da, zure proiektua gauzatzeko laguntza andana:

Proiektua posta elektronikoz haziak@vitoria-gasteiz.org helbidera bidali behar da. Entregatzeko azken eguna maiatzaren 22a izango da.

Maiatzaren 29an aurkeztu diren proiektu guztiak ezagutzeko bilera egingo dugu.

Bilkura egunetik eta ekainaren 3a arte, jasotako hobekuntzak txertatuz proiektua berriro ere idatz ahal izango duzue eta bidali haziak@vitoria-gasteiz.org helbidera.

Edozein zalantza argitzeko deitu 11:00etatik aurrera deitu 945 161990 telefonora edo idatzi haziak@vitoria-gasteiz.org posta elektronikora.

RSS feed for comments on this post.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude