VGaztea

Haziak, azken egunak ideiak aurkezteko

Maiatzaren 22an, ostirala, Ideia gazteen haziak lehiaketaren hirugarren ediziora proiektuak aurkezteko epea amaituko da.   Lehiaketa honen helburua gazteek euren proiektuak aurrera ateratzen laguntzea da, horretarako beharrezkoak dituzten baliabideak eskainiz.  Lanerako tresna haziak-bonuak deitu ditugun sariak dira, proiektuek dituzten beharrei erantzuteko moduko laguntzak, alegia.  Proiektua gorpuzteko espazio baten bilaketa, materiala erostea, proiektuaren zabaltzea, egin ahal izateko kontratatzea…hauek dira proiektuu batek jaso ditzakeen laguntzetako batzuk.

 

Lehiaketaren oinarriak udal web orrian har daitezke www.vitoria-gasteiz.org/haziakeu  eta dokumentazioa, berriz,  haziak@vitroria-gasteiz.org  posta helbidera bidali behar da.

Lehiaketa prozesu bizia da eta ez da amaitzen ideiak aurkezte hutsarekin. Maiatzaren 29an  Aldabeko gizarte etxean lan saio kolektiboa izango dugu. Bertan lehiaketara aurkeztu diren pertsonak eta ideiak elkar ezagutzeko unea izango da eta bide batez, proiektuek hainbat ekarpen on  jaso ahal izando dituzte. Ondoren, nahi izanez gero, taldeek proiektua berridatzi ondoren  berriro ere aurkeztu ahal izango dute.

 

RSS feed for comments on this post.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude