VGaztea

Albistegi gaztea 12. zb atera da, berri eta erreferentziz beteta Gasteizko edozein gazterentzat

Ikusi buletin osoa

Haziak – Elkarrekin egin! (maiatza – uztaila 2015)

Ongizatearen kultura. Osasunari eta ongizateari lotutako aisialdi sortzailea.

Bambalina festibala. Kale antzerki eta dantzaren inguruko jaialdi txikia

Disco-light eta DJ kurtsoak

DIY, Egizu zerorrek + art the street!

Hizkuntza Kluba, ezagutu 2015-2016 ikastarorako eskaintza

TXOKO IBILTARIA 2015, lehiaketaren 2015eko edizioa martxan jarraitzen du

Murgil zaitez OMIJen, ekainean solasaldiak turismo kolaboratiboari eta Done Juaken bideari buruz

Gazteak Gasteizen. Eta uda honetan, zer?

kaldeArte, kaleetako artea gozatzeko

Goza itzazu gazteentzako I. Nanoipuin Lehiaketaren irabazleen lanak

Uda honetan kirolaz gozatu!

Becas para emprender

Emakumeon Jabekuntzarako eta Berdintasunerako Eskolaren 2014/15 ikasturtearen amaiera

Gizonezkoen sexismoa, maskulinotasuna eta askapena: berdintasunerantz.

Gasteizko Jaietarako irabazi duen kartela eta finalean aritu direnak ezagutu

Ikusi buletin osoa

Haziak, azken egunak ideiak aurkezteko

Maiatzaren 22an, ostirala, Ideia gazteen haziak lehiaketaren hirugarren ediziora proiektuak aurkezteko epea amaituko da.   Lehiaketa honen helburua gazteek euren proiektuak aurrera ateratzen laguntzea da, horretarako beharrezkoak dituzten baliabideak eskainiz.  Lanerako tresna haziak-bonuak deitu ditugun sariak dira, proiektuek dituzten beharrei erantzuteko moduko laguntzak, alegia.  Proiektua gorpuzteko espazio baten bilaketa, materiala erostea, proiektuaren zabaltzea, egin ahal izateko kontratatzea…hauek dira proiektuu batek jaso ditzakeen laguntzetako batzuk.

 

Lehiaketaren oinarriak udal web orrian har daitezke www.vitoria-gasteiz.org/haziakeu  eta dokumentazioa, berriz,  haziak@vitroria-gasteiz.org  posta helbidera bidali behar da.

Lehiaketa prozesu bizia da eta ez da amaitzen ideiak aurkezte hutsarekin. Maiatzaren 29an  Aldabeko gizarte etxean lan saio kolektiboa izango dugu. Bertan lehiaketara aurkeztu diren pertsonak eta ideiak elkar ezagutzeko unea izango da eta bide batez, proiektuek hainbat ekarpen on  jaso ahal izando dituzte. Ondoren, nahi izanez gero, taldeek proiektua berridatzi ondoren  berriro ere aurkeztu ahal izango dute.

 

Goza itzazu Gazteentzako I. Nanoipuin Lehiaketa: irabazleen lanak

Udalaren Liburutegi Sareak Nanoipuin Lehiaketaren lehenengo edizioa antolatu du aurten, eta 12 urtetik 30era bitarteko 22 gaztek parte hartu dute, guztira 40 nanoipuin aurkeztu dituztelarik.

Katixa Agirre eta Patxi Zubizarreta idazleek osatu dute epaimahaia eta, 2015eko maiatzaren 14an bildurik, saridunak aukeratu dituzte.

Sariak hiru kategoriatan banatzen dira, adinaren arabera, eta kategoria horietako bakoitzean, hizkuntzaren arabera ere, oinarrietan ezarritakoari jarraiki. Lehenengo saria eskuratu dutenek, kategoria eta hizkuntza bakoitzeko, diploma eta smartphone bana jasoko dute. Bigarren saridunek, berriz, diploma eta 40 euroko txartel bana liburu denda batean gastatzeko.

Azken asteak zure ideia aurkezteko Haziak lehiaketan

Gazteentzako lehiaketaren 3. edizioa martxan dagoooooooooooo!  Oinarriak begiratu eta lotu  buruan bueltaka daukazun idei horri.

Lehiaketa hau sortu da zu bezalako gazteek, hau da, Vitoria-Gasteizen erroldatuta eta 14 eta 30 urte bitarteko gazteek, egindako proiektuak eta ideiak aurrera eramaten laguntzeko.

Zeintzuk dira sariak? “HAZIAK” BONU bat edo hainbat, hau da, zure proiektua gauzatzeko laguntza andana:

Proiektua posta elektronikoz haziak@vitoria-gasteiz.org helbidera bidali behar da. Entregatzeko azken eguna maiatzaren 22a izango da.

Maiatzaren 29an aurkeztu diren proiektu guztiak ezagutzeko bilera egingo dugu.

Bilkura egunetik eta ekainaren 3a arte, jasotako hobekuntzak txertatuz proiektua berriro ere idatz ahal izango duzue eta bidali haziak@vitoria-gasteiz.org helbidera.

Edozein zalantza argitzeko deitu 11:00etatik aurrera deitu 945 161990 telefonora edo idatzi haziak@vitoria-gasteiz.org posta elektronikora.

Maiatzak 17. Homofobia eta Transfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

Zinemaren eta arte eszenikoen astea, homofobia eta transfobiaren aurka sentsibilizatu eta hezteko

Maiatzaren 17an Homofobia eta Transfobiaren Nazioarteko Eguna ospatzen da. Egun horren helburu nagusia honakoa da: hainbat jarduera mota sustatu eta koordinatu nahi da, lesbianek, gayk, transexualek, transgeneroek, bisexualek eta intersexualek (LGTTBI kolektiboa) jasaten duten diskriminazioa, estigmatizazioa eta indarkeria salatzeko eta honi aurre egiteko. Horrez gain, lortzen den guzti ospatzeko eguna da, berdintasunean oinarritutako eta diskriminaziorik eta indarkeriarik gabeko gizartea eraikitzen jarraitzeko eguna, non pertsona, organizazio eta erakunde guzti-guztien ekarpena ezinbestekoa den.

Jarduerak

Asteartea, maiatzak 12: Zineforuma “Jongens”.

Osteguna, maiatzak 14: Zineforuma “Fuoristrada”.

Igandea, maiatzak 17 (2 saio): “Titiritesa” 5 eta 10 urte bitarteko neska-mutilentzat.

Informazio-triptikoa

Bekak eta lan-praktikak edo prestakuntza praktikak” 18 eta 30 urte bitarteko gazteentzat

Maiatzak 13an, asteazkenean, arratsaldeko 19:00etan, Gazteentzako Bulegoan, Plaza Espaina 1

Bi zati:

Novia Salcedo Fundazioa: Praktika programak Titulua lortu duten gazteentzako programa, gehien bat lan-esperientzia ez dutenentzat. Praktika hori lehenengo lan eta prestakuntza esperientzia izango da, zure enplegurako baliabideak hobetzeko asmoz.

Novia Salcedo Fundazioak bere praktika programak azalduko ditu bertan.

Aurkezlea: Josu Robredo Arzuaga (Gazteentzako laguntza Arloa)

Gure gazteek euren esperientzia azaltzen digute Hainbat gaztek lan-praktikak egiteko lortutako bekei buruz hitz egingo dute (Global Training, Santander, Lehen Aukera…).

Aurkezleak: Asierrek, Mirenek, Aitorrek… euren esperientzia azalduko digute

Galde-erantzunen txanda- Ez gorde zure duda!

Aldez aurretik izena emateko: Oficina Municipal de Información Joven (Espainia plaza, 1 – behea) 945161330

coordinaomij@vitoria-gasteiz.org

Lantegia: Nire bizitza neuk kontrolatzen dut, edo nola izan nire eguneroko erregina .(xtracllub.)

Inkonformistak diren emakume gazteentzako lantegia. Printzesa izateko presioari eusten diotenentzat. Gu izango gara gure bizitzaren protagonistak, ez gure bikotekidea, ez gizartea ez kontatzen dizkiguten istorioak. Ianire Estebanez bloguer eta ekintzailearen eskutik. Gehiago jakiteko kontsulta ezazu blog hauetan: Ni neurea naiz edo Mi novio me controla lo normal.

LAKUAKO Gizarte Etxea Datak: 22/05/2015 – 29/05/2015

Ordutegia: 18:00 – 20:00

Hizkuntza: Gaztelania

Norentzat: GAZTEAK Adina: 12 – 18

Izena emateko esteka

Txoko Ibiltariaren lehiaketa. Apirileko kontakizun saridunak

Hementxe dituzue Txoko Ibiltariaren lehiaketaren apirileko saridunak.

Bost kontakizun argitaratu dira Txoko Ibiltariaren blogean: “Viaje a Panamá”, “El viaje que cambió mi vida”, “Bidaiak. Nire Erasmusa”, “Un fin de semana en Santander” eta “Vacaciones en Menorca”, lehenengoa lehenengo kategoriakoa (14-17 urte) ete beste laurak bigarrenengoak (18-30 urte).

Epaimahikideek hilaren saridunak aukeratu dituzte. Horretarako, kontakizunen freskotasuna, edukien originaltasuna, gomendioen erabilgarritasuna, irudien aberaztasuna… hartu dira kontuan.

Ondorioz, hauek dira hilabete honetako aukeratutakoak:

1. Kategoria:

1. Saria: “Viaje a Panamá”, Sara Baceiredo

2. Kategoria:

1. Saria: “Un fin de semana en Santander”, Némesis Cerezo

2. Saria: “El viaje que cambió mi vida”, Alexandra Mª Ruiz de Azúa

Zorionak saridunei eta eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi zuen esperientziak partekatzeagatik. Espero dugu zuen iradokizunak beste hainbat gazte bidaiazalentzat baliogarriak izatea.

Ez ezazue ahaztu lehiaketa aurrera doala eta maiatzan parte hartu nahi izanez gero zuen kontakizunak bidal ditzakezuela dagoeneko.

Ez ezazue gehiago itxaron, ikus itzazue lehiaketaren oinarriak eta bidali zuen mezuak, bat abuztuan eta beste bat irailan, viajeteca@vitoria-gasteiz.org helbide elektronikora.

Zuen bidaiak partekatu nahi ditugu eta, horrela, zuen abentura zaletasuna saritu.

Hona hemen Haziak ideia gazteak lehiaketaren 2014. edizioan gauzaturiko idei bat. Ea inspiratzen dizun.

I Taller de Mosaiko en escaleras de Vitoria Gasteiz I Mosaiko Lantegia eskaileretan Vitoria Gasteizen

Amaiera ailegatu zen, Irailean pasa dugun denbora guzti hori azkenean bukaera polita dugu!!

Hemen dugu gure lanaren emaitza:

Y llegó el final, todo el tiempo que pasamos trabajando en Septiembre 2014, ha tenido un final precioso! Aqui está el resultado:

Eskerrik Asko Neskak Bolondres hoberenak izan zarete, zuen lana gabe ezin izan genezakegu ain mosaiko polita egin

Gracias chicas! habéis sido las mejores voluntarias, sin vuestro trabajo no habriamos hecho un trabajo tan bello.

Garazi, Jessica Ohiana, Itxiar, Lorena, Rakel, Alaitz.

Haziak – Elkarrekin egin! (maiatza – uztaila 2015)

Haziak elkarrekin egin 2015 Gasteizko gazteen kultur eta aisialdi sormenezko, osasuntsu eta parte-hartzailetako programa bat da, 14 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzendua. 32 jarduerak antolatu dira (batzuetan beharrezkoa da izena ematea), programazioa osatzeko (hiru bloketan):

Bambalina festibala.

Ongizatearen kultura.

DIY, Egizu zerorrek + art the street!

Horretaz gain, Light diskoteka ere izango da, (14-18 urte) eta bi DJ lantegi ere programatuko dira. (18-30 urte).

Informazio gehiago Udalaren web orrian