VGaztea

Beste udalerri batera joan behar baduzu ikastera bizi zaren herritik, hona hemen diru laguntzak (Unibertsitatea, batxilergoa eta LHko zikloak)

2014/2015 ikasturtean unibertsitate ikasketak egin eta bizi diren udalerritik beste udalerri batera joan behar duten gazte ikasleei dirulaguntzak emateko deialdia

Objetua

Dirulaguntzak ematea ikasle arabarren prestakuntza arautua ahalbidetzeko, bizi diren udalerritik ikastetxeak dauden udalerrira joan behar badira.

Erakunde edo pertsona onuradunak

Araban 2014ko abenduaren 31ko dataz erroldaturiko 30 urteko gazteak edo gazteagoak, baldin eta matrikulatuta badaude 2014/2015 ikasturtean deialdian sartzen diren ikasketetan, eta gehienez ere 150 km badaude ohiko etxebizitzaren eta ikastetxearen artean.

Aurkezpenaren epea

2015eko ekainaren 1etik 30era, biak barne.

Aurkezpenaren lekua

Gazteriaren Foru Erakundearen bulegoetan, Villa Sofia, Frai Francisco Pasealekua 6,  Gasteiz, Arabako Foru Aldundiarekin hitzarmena daukaten udal erregistroak eta Laudio eta Guardiako bulegoak.

2014/2015 ikasturtean batxilergoko, erdi mailako edo goi mailako prestakuntza zikloetako ikasketak egin eta bizi diren udalerritik beste udalerri batera joan behar duten gazte ikasleei dirulaguntzak emateko deialdia

RSS feed for comments on this post.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude