VGaztea

Txoko Ibiltariaren lehiaketa, 2015eko maiatzaren kontakizunak eta saridunak

Txoko Ibiltariaren lehiaketaren maiatzeko sariak emakumezkoen kutsua dakarte.

Hamabost kontakizun argitaratu dira Txoko Ibiltariaren blogean, 14-17 urteko kategorian zortzi: “Mi Tour a Italia en coche“, “Parque de Cabárceno”, “Mis vacaciones en Asturias”, “Fallas de Valencia”, “Salou”, “Segovia, una ciudad con encanto“, “Cuba” eta “Mi viaje a Copenhague“; eta beste zazpi 18-30 urteko kategorian: “La lectura es el viaje de aquellos que no pueden tomar el tren“, “Una gasteiztarra en Senegal agosto 2014”, “Viaje al paraíso”, “California Dreamin’“, “Brugg Express”, “Descubriendo Marruecos” eta Japón es mucho más que sushi.

Hilero lez, epaimahikideek hilaren saridunak aukeratu dituzte kontakizunen freskotasuna, edukien originaltasuna, gomendioen erabilgarritasuna, irudien aberaztasuna… kontuan harturik.

Ondorioz, hauek dira hilabete honetako aukeratutakoak:

1. Kategoria:

1. Saria: “Mis vacaciones en Asturias”, Claudia López

2. Saria: “Segovia, una ciudad con encanto”, Lucía Corvo

2. Kategoria:

1. Saria: “Japón es mucho más que sushi”, Nahia Cortázar

2. Saria: “Una gasteiztarra en Senegal agosto 2014″, Iosune Zulueta

Zorionak lauroi eta eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi zuen esperientziak partekatzeagatik. Espero dugu zuen iradokizunak beste hainbat gazte bidaiazalentzat baliogarriak izatea eta animatzen zaituztegu guztioi parte hartzen jarraitzera hurrengo hilabeteetan.

Ez ezazue gehiago itxaron, ikus itzazue lehiaketaren oinarriak eta bidali zuen mezuak, bat abuztuan eta beste bat irailan, viajeteca@vitoria-gasteiz.org helbide elektronikora.

RSS feed for comments on this post.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude