VGaztea

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak gazteen kalitatezko enplegua sustatzeko 17 proposamen aurkeztu ditu

3 gramo KONTRATU, 2 goilaratxo ENPLEGU, txorrotada bat GAZTE

GAZTEON ERREZETAK GAZTE ENPLEGUARENTZAT!

Dokumentuari esteka

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) “gazteontzako enplegu planak egiteko GAZTEON ERREZETAK” dokumentua aurkeztu du. Plataformaren presidentea den Itsaso Anduezak azaldu duenez “gazteen lan prekarietateari aurre egiteko 17 proposamenez osaturiko dokumentua da, kalitatezko enplegua eta gazteon lan eskubideak bultzatu nahi dituena”. Hau osatzeko, EGK-ko ‘gazteria eta enplegua’ lan taldeak urtebete baino gehiago behar izan du eta dinamika hauetan parte hartu duten gazte batzuk ere agerraldian izan dira, besteak beste, Comisiones Obreras Gazteak, Junior Enpresen Euskal Federazioa eta Ekintza Katoliko Orokorreko ordezkariak, gazte ez elkartuekin batera.

GAZTEEN ERREZETAK dokumentua bi zatitan banatzen da. Alde batetik, gazteei zuzenduriko enplegu planak garatzeko kontuan hartu behar diren gako nagusiak zehazten dira, hau da, gazteen enplegu plan bat “sukaldatzeko” kontuan izan behar diren puntuak adierazten dira: helburuak, koordinazioa, emaitzen argitaratzea, neurrien hartzaileen profila, eta abar.

Bigarren zatian, aldiz, gazteek adostutako hainbat proposamen berri zehazten dira, politika publikoen bitartez gazteen enplegu duina sustatzeko beharrezkoak direla deritzotenak.

RSS feed for comments on this post.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude