VGaztea

Badago sare birtualean Gazte Planak egiten duen buletin elektronikoa, Albistegi Gaztea 13. zenbakia

Informazioa jasotzeko edo hiriko beste gazteengana helarazteko. Gazte batek, informazioa ona eta eguneratua badauka, aukera gehiago ditu bere bizitzarako proiektua aurrera ateratzeko. Lagundu zabaltzen eta harpidetza egin hemen.

Hauek dira ekainaren zenbaki honen edukiak:

Art the Street. Haziak eskaintzaren lantegi irekiak hiriko artistekin parte hartzeko eta sortzeko

Haziak gauzatzen ari da hiriko artista gazteen mapeoa

Sorburu 2015rentzako talentu lehiaketa, gazteen sormena martxan

Gazteria Zerbitzuak dituen aholkularitzen ordutegiak

Udako zinema zure lagunekin eta tokiko tabernen eskaintza berezirekin

0.0 dibertsioa Kubik aretoan 14 eta 18 urte bitarteko gazteentzat

Hizkuntza Kluba, ezagutu 2015-2016 ikastarorako eskaintza

Gazteen Argibideetarako Bulegoa – OMIJ. Udako ordutegia

Txoko Ibiltariaren lehiaketa. 2015eko maiatzaren sariak

Aire zabaleko Gasteizko pintura lehiaketa

Uda honetan aprobetxatu Liburutegi Sareak eskaintzen dizun mailegu berezia

Ez utzi jarduera fisikoa udan eta kirolaren bat praktikatu

Gasteizko Udalak bekak ematen ditu UEUk 43. udako ikastaroetara joateko Eibarren, Iruñean eta Baionan

Udaberriko eta udako Haziak programazioa jarraitzen du: DIY, Egizu zerorrek + art the street!

Ekitaldiak eta lantegiak, hainbat kultur esparrutan arte-sormena eta autoeraikuntza bultzatzeko: Ekitaldi guztietan beharrezkoa da izena ematea maiatzaren 6tik aurrera.

Informazio-diptikoa

Bukatzeko ekintza: Art the street! Kaleak hartu!

Kale ekintza. Doako lantegi eta jarduera kulturalak,Gasteizko sortzaileek eta gazteek hainbat arte-disziplinetan elkarrekin sor dezaten. Jendearentzat orohar irekitako lantegiak, baina jende gaztearentzat erakargarri diren egitura eta edukiak dutenak. Uztailaren 3an (20:00-01:00 h.) eta 4an (11:00-01:00), egingo dira, Aihotz plazan.

Gazteentzako psikoasesoria: uztailan ere, irekita gaude

Beste urteetan bezala, aurten ere Psicoasesoriak bere ateak irekitzen ditu uztailaren goizetan.

Horrela zerbitzu hau erabil ahal izango duzu betiko ordutegian eta astearte goizetan, (11:00-13:30)

Zer gertatzen zaizun ulertzen ez baduzu, “rollo” txarrak badituzu zure lagunekin edo gurasoekin edo triste zaude eta ez dakizu zergatik…. 14-30 urtekoa bazara zatoz gauzak okertu aurretik

Psikoasesoria:

Landatxoko gizarte etxean, Santa Maria kalea 4.

– Astelehenetik asteazkenera: 18:00 – 20:30.

– Astearteetan: 11:00 – 13:30.

Telefonoa: 945 161 904

Posta elektronikoa: psicoasesoria@vitoria-gasteiz.org

www.vitoria-gasteiz.org/psicoasesoria

Gazteentzako asexoria sexualitateari buruzko zalantzak?

Sexu bidez transmititzen diren gaitzak, antisorgailuak, lehenengo erlazioak… zalantzaren bat baduzu hurbil zaitezke Asexoriara.

Uztailan ere Asexoria irekita izango da

Asexoria, gaztentzat (14 30 urte bitartekoentzat) doako eta konfidentzial zerbitzu bat

Asexoria:

Landatxoko gizarte etxean, Santa Maria kalea 4.

– Asteazkenetan: 11:00 – 13:00

-Astelehenetik ostiralera: 18:30 – 20:30

Telefonoa: 945 161 583

Posta elektronikoa: asexoria@vitoria-gasteiz.org

www.vitoria-gasteiz.org/asexoria

Homofobiaren kontrako herri lehiaketa: Zergatik zara heterosexuala?

Laudioko Udalak antolatutako lehiaketa.

Nahiz eta aurrerapauso handiak izan diren eskubide eta askatasun sexualen inguruan, batez ere, eremu teorikoan, oraindik gure gizartean indarrean dagoen paradigma sexuala heterosexualitatea da. Are gehiago, sexua zer garen izan beharrean, genitalekin zer egiten dugun baino ez da, emakumeen eta gizonen arteko koitoa betiere. Eta errealitate horrek sexu harreman “normal”aren kontzeptua sortu du. Eredu horretatik kanpo gelditzen diren sexualitateek, hau da, normatik kanpo geratzen direnek era eta egoera askotan jazarpena izaten dute.

Lehiaketa honen helburua da eraikuntza sozial eta kultural honen guztiaren inguruan hausnarketa pertsonala egitea. Gure herrietan sexualitatearen inguruan sortzen diren egoera negatiboak salatzea eta konponbideak gomendatzea izango da gehien baloratuko dena. Geihago…

Sorburu 2015 proiektua martxan gazte sortzaileentzako talentu lehiaketarekin sormenaren edozein arlotan.

Gasteizko gazte sortzaileak, Udalaren Gazte Planak lagunduta, Sorburu 2015eko edizioa prestatzen hasi dira. Aurten talentu lehiaketa bat prestatu du, azken ikuskizunean parte hartuko duten partaideen bilatzeko. Ikuskizun hau azaroan izango da Artium museoan, aurtengo laguntzailea Sorburu 2015ean.

Hiriko gazte sortzaileek bere lanak prestatzeko gaia aurten naturaren 4 elementuak izan dira: haizea, ura, sua eta lurra. Elementu hauekin erlazionatutako edozein show izan daiteke, gehienez 3 minutukoa izan behar da, eta aurkeztu eta egin ahal izango da, oinarrietan agertzen diren ezaugarriekin kontutan hartuta. Oinarriak Sorburuk duen web orrian aurkeztu daitezke https://sorburuvitoria.wordpress.com/ edo informazioa gehiago eskatu posta elektroniko honetan sorburu.vitoria@gmail.com

Ekintza hau irekita dago artezko edozein arlotako gazteei: dantza, antzerkia,  magia, musika, arte plastikoak (marrazkia, argazkia, bideoa, graffiti). Arte plastikoa bada, aurkeztu ahal ditu bere lanen argazkiak, azaroan egingo den erakusketan parte hartzeko asmoz. Erakusketa hau Sorburu ikuskizunaren parean egingo da.

Gazteen Argibideetarako Bulegoa – OMIJ. Udako ordutegia

Ekainaren 22tik irailaren 4ra arte, Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoak (OMIJek) jendearen harreta astelehenetik ostiralera egingo du goizez, hau da, 10:00etatik 14:00etara.

OMIJek abuztuaren 3tik 7ra arte bakarrik egongo da itxita.

Gogorarazi nahi dizuegu zuen galderak e-postaz ere (coordinaomij@vitoria-gasteiz.org) erantzungo ditugula.

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak gazteen kalitatezko enplegua sustatzeko 17 proposamen aurkeztu ditu

3 gramo KONTRATU, 2 goilaratxo ENPLEGU, txorrotada bat GAZTE

GAZTEON ERREZETAK GAZTE ENPLEGUARENTZAT!

Dokumentuari esteka

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) “gazteontzako enplegu planak egiteko GAZTEON ERREZETAK” dokumentua aurkeztu du. Plataformaren presidentea den Itsaso Anduezak azaldu duenez “gazteen lan prekarietateari aurre egiteko 17 proposamenez osaturiko dokumentua da, kalitatezko enplegua eta gazteon lan eskubideak bultzatu nahi dituena”. Hau osatzeko, EGK-ko ‘gazteria eta enplegua’ lan taldeak urtebete baino gehiago behar izan du eta dinamika hauetan parte hartu duten gazte batzuk ere agerraldian izan dira, besteak beste, Comisiones Obreras Gazteak, Junior Enpresen Euskal Federazioa eta Ekintza Katoliko Orokorreko ordezkariak, gazte ez elkartuekin batera. Geihago…

2015eko Haziak gazteen ideien lehiaketan aukeratu dira saritutako ideiak

Ideia gazteen HAZIAK lehiaketara aurkeztu ziren 20 proiektuetatik, 15 aukeratu dira modu batean edo bestean aurrera egiten laguntzeko.

Aukeratutako proposamenak hauexek dira:

Dando la lata/Do it yourself

Puntos de Encuentro para la reflexión entorno a las drogas

Baskafrika

Un mural en el instituto

Festival Cine Express de Vitoria-Gasteiz

Intervenciones pictóricas en espacios públicos, volumen 2

Poster&Collage: taller de cartelismo

Sei ispilu

Artzikirol:aprender-enseñar

Poesía visual

Chop Shop Sweater taller

#AhZeBerria!

Relaciones saludables y autocuidado

Talleres para tod@s / Denontzako tailerrak

El lienzo a la calle /Mihiseak kalera

Hurrengo urratsak

Haziak Bulegoa aukeratuak izan diren proiektuekin zuzenean jarriko da harremanetan.

Aurreko enkontru honetan proiektua elkarrekin landu eta jaso dituen haziak bonuak (pro bonua, espazio bonua, material bonua, zabaldu bonua, kontratu bonua…) aztertuko ditugu.

Ideia gorpuzten hasiko da, eraldatzen, itxura hartzen eta elkarrekin erabakiko ditugu eman beharreko urratsak. Bide honetan bakoitzak hartuko dituen ardurak ere bai.

Haziak programaren ekintzak, ekainean eta uztailean, DIY, Egizu zerorrek + art the street!

Ekitaldiak eta lantegiak, hainbat kultur esparrutan arte-sormena eta autoeraikuntza bultzatzeko: Ekitaldi guztietan beharrezkoa da izena ematea maiatzaren 6tik aurrera.