VGaztea

Txoko Ibiltariaren lehiaketa. Ekaineko kontakizun saridunak ezagutu eta anima zaitez parte hartzera

Txoko Ibiltariaren lehiaketa pil-pilean dago gazte bidaiazaleen experientziak elkar ezagutuz. Ekainan 18 kontakizun argitaratu dira Txoko Ibiltariaren blogean, 14-17 urteko kategorian 13. Kontakizun guztiak irakurtzea gomendatzen dizuegu, iradokizun baliogarriak aterako dituzue eta zuen bidaia hastera animatuko zaituzte.

Hilero lez, epaimahikideek hilaren saridunak aukeratu dituzte kontakizunen freskotasuna, edukien originaltasuna, gomendioen erabilgarritasuna, irudien aberaztasuna… kontuan harturik.

Ondorioz, hauek dira ekaineko aukeratutakoak:

1. Kategoria:

1. Saria: “El pueblo de mi abuelo: Muñeca”, Leire Lazcano

2. Saria: “Tenerife, un recuerdo inolvidable”, Sandra Sánchez

2. Kategoria:

1. Saria: “Camino de Santiago en el coche de San Fernando”, Sandra Basabe

2. Saria: “Nederland, Wonderland!”, Mónica Cerezales

Zorionak lauroi eta eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi zuen esperientziak partekatzeagatik. Espero dugu zuen iradokizunak beste hainbat gazte bidaiazalentzat baliogarriak izatea eta animatzen zaituztegu guztioi parte hartzen jarraitzera hurrengo hilabeteetan.

Ez ezazue gehiago itxaron, ikus itzazue lehiaketaren oinarriak eta bidali zuen mezuak, bat abuztuan eta beste bat irailan, viajeteca@vitoria-gasteiz.org helbide elektronikora.

Zuen bidaiak partekatu nahi ditugu eta, horrela, zuen abentura zaletasuna saritu.

RSS feed for comments on this post.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude