VGaztea

Gazteen Euskal Behatokiak EUROPA HELMUGA GIDA 2015 kaleratu du

Mugikortasunerako gida honen laugarren edizioak mila webgune baino gehiagorako estekak biltzen ditu

Gida osoa esteka honetan

Europa zabalean bidaiatzeko, ikasteko edo lan egiteko online baliabide multzo ezin osatuagoaren berri ematen dizu Gazteen Euskal Behatokiak. Europa Helmuga Gida 2015 (pdf, 2 Mb) argitalpenean zure kezken erantzuna aurkitu ahal izango duzu.

Zer dokumentazio behar dut Europar Batasuneko herrialde batera bidaiatzeko edo bertan bizitzeko?

Balio al dit nire gidabaimenak? 18 urte baditut, auto bat aloka dezaket?

Nola ikas ditzaket hizkuntzak, dirurik gastatu gabe?

Nola egin behar da beste herrialderen batean balioko duen curriculum bat?

Ba al dago, adibidez, Austrian lana bilatzeko webgunerik?

Nola kontakta dezaket au pair gisa lan egiteko agentzia batekin?

Non gara dezaket boluntario-laneko esperientzia bat?

Milatik gora web-orrialdetara jo ahal izango duzu, eta bertatik bidaia antolatu, hizkuntzak ikasi, beste herrialde batean lan bat aurkitu, beka bat eskatu, gazteen arteko truke batean parte hartu, ikasketak baliozkotu edo Europako curriculuma prestatu.

Gida hau zuei benetan baliagarria izatea espero dugu!

RSS feed for comments on this post.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude