VGaztea

Sorburu 2015eko edizioan zure sormenaren lanak aurkezteko aukera irekita dago, edozein arlotan. Anima zaitez

Gasteizko gazte sortzaileak, Udalaren Gazte Planak lagunduta, Sorburu 2015eko edizioa prestatzen hasi dira. Aurten talentu lehiaketa bat prestatu du, azken ikuskizunean parte hartuko duten partaideen bilatzeko. Ikuskizun hau azaroan izango da Artium museoan, aurtengo laguntzailea Sorburu 2015ean.

Hiriko gazte sortzaileek bere lanak prestatzeko gaia aurten naturaren 4 elementuak izan dira: haizea, ura, sua eta lurra. Elementu hauekin erlazionatutako edozein show izan daiteke, gehienez 3 minutukoa izan behar da, eta aurkeztu eta egin ahal izango da, oinarrietan agertzen diren ezaugarriekin kontutan hartuta. Oinarriak Sorburuk duen web orrian aurkeztu daitezke https://sorburuvitoria.wordpress.com/ edo informazioa gehiago eskatu posta elektroniko honetan sorburu.vitoria@gmail.com

Ekintza hau irekita dago artezko edozein arlotako gazteei: dantza, antzerkia,  magia, musika, arte plastikoak (marrazkia, argazkia, bideoa, graffiti). Arte plastikoa bada, aurkeztu ahal ditu bere lanen argazkiak, azaroan egingo den erakusketan parte hartzeko asmoz. Erakusketa hau Sorburu ikuskizunaren parean egingo da.

RSS feed for comments on this post.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude