VGaztea

Sorburu 2015eko edizioan zure sormenaren lanak aurkezteko aukera irekita dago, edozein arlotan. Anima zaitez

Gasteizko gazte sortzaileak, Udalaren Gazte Planak lagunduta, Sorburu 2015eko edizioa prestatzen hasi dira. Aurten talentu lehiaketa bat prestatu du, azken ikuskizunean parte hartuko duten partaideen bilatzeko. Ikuskizun hau azaroan izango da Artium museoan, aurtengo laguntzailea Sorburu 2015ean.

Hiriko gazte sortzaileek bere lanak prestatzeko gaia aurten naturaren 4 elementuak izan dira: haizea, ura, sua eta lurra. Elementu hauekin erlazionatutako edozein show izan daiteke, gehienez 3 minutukoa izan behar da, eta aurkeztu eta egin ahal izango da, oinarrietan agertzen diren ezaugarriekin kontutan hartuta. Oinarriak Sorburuk duen web orrian aurkeztu daitezke https://sorburuvitoria.wordpress.com/ edo informazioa gehiago eskatu posta elektroniko honetan sorburu.vitoria@gmail.com

Ekintza hau irekita dago artezko edozein arlotako gazteei: dantza, antzerkia,  magia, musika, arte plastikoak (marrazkia, argazkia, bideoa, graffiti). Arte plastikoa bada, aurkeztu ahal ditu bere lanen argazkiak, azaroan egingo den erakusketan parte hartzeko asmoz. Erakusketa hau Sorburu ikuskizunaren parean egingo da.

“Erasorik ez, ez jaietan eta ez inoiz”

Kanpainekin edo protokoloekin., garrantzitsua da gazteek elkar errespetatzea, eraso sexualak jaietan desagertzea eta emakumeen kontrako indarkeria desagertzeko borrokan aurre egitea, denon artean.

Entzun eta ikusi izan ditugu eztabaidak, ea kanpainaren irudia egokia den ala ez, erabili diren izenak aproposak diren ala ez… baina benetan garrantzia duena gazteek ikasi egin behar dutela erasoak inoiz ez direla onargarriak, edo ta emakumeen kontrako errespetu faltak ,ez tea inoren kontrakoak ere.

Horregatik, blogean, lemak jarraitu izan behar dira: “erasorik ez, ez jaietan eta ez inoiz” “agresiones no, ni en fiestas, ni nunca”

Gasteizko Jaietan, gazteentzako herrikoia eta indartsua den esparru bat: txoznak

Ezagutu bere web orria eta aurtengo egitaraua

Aurten beste ekitaldien artean, kontzertu batzuk: Xeic, Vendetta, Big Band Berri, Zea Mays, Etsaiak, Su ta Gar, Kodigo norte, Indarrap, DJ Loro…

Gaur egun, 35. urtemugan, Gasteizko Txosnak kolektibo ezberdinek osatzen dituzte. Kolektibo hauek haien lana esparru ezberdinetan burutzen dute: antidesarrollistak, ikasle mugimendua, komunikazio alternatiboa, internazionalismoa, euskararen defentsa, errepresioaren kontrako lana, eskubide sozial eta politikoak,…

Jai-eredu parte-hartzaile, herrikoi, parekide eta euskaldunaren aldeko apustu garbia egiten dugu. Egoera honen aurrean, gure jarrera argia da, gure parte-hartzeko eta erabakitzeko eskubidea aldarrikatzen dugun bitartean, lanean gogor jarraitzen dugu, gero eta ekimen gehiago antolatuz, momentu honetan dugun eremua indartzen saiatuz eta parte hartu nahi duen guztiari ateak irekiz.

Bere lemek esaten duten moduan: “Jaietan Herri Mugimenduarekin”

ENTXOSNATU!!

Udan eta jaietan aprobetxatu ahal duzu Gazte Klik Klak 2015eko ediziorako argazki sortak eta bideoak egiteko (argazki digitalaren eta bideoaren lehiaketa)

2015eko edizioaren gaia. Hiria, bizitzeko tokia Hiriaren gaineko gazte begiradak.

Hiriaren gaineko gazte begiradak .

Hiri integratzailea / Hiri erasokorra.

Berdintasunezko hiria / Desberdinentzako hiria.

Hiri kulturanitza / Hiri homogeneoa.

Hiria eta aniztasun sexuala.

Hiri posibleak / Nahi dudan hiria.

Hiria asmatuta / Benetako hiria.

Hiria: bizitzeko lekua / Hiria hutsik.

Ikusten den hiria / Hiri ikusezina.

Hiria eraikitzen / Hiria aldatzen.

Gazte klik lehiaketaren oinarriak

Info gehiago: 945161990 ; gazterklikklak@gmail.com

Lau sari emango dira. Sariak ezin izango dira metatu, eta, hortaz, ez zaizkio egile berari emango. Sari bakoitzak honako sari hornidura izango du:

300 euroko bono trukagarri bat argazki, bideo edo kultura materialean.

Lau sarituek parte hartuko dute taldeko erakusketa batean gure hiriko argazkilaritzan eta artean adituak diren tutoretzapean. Erakusketa 2014ko lehenengo hiruhilekoan izango da. Katalogo bat argitaratuko da parte-hartzaileen lana eta ibilbidea jasoko dituena.

Kulturak ez dauka adinik, Kultur ikastaroak denontzat, baita gazteontzat ere.

Izena eman ahal dugu Gasteizko gizarte etxeek antolatzen dituzten kultur ikastaroetan. 2015-2016 ikasturterako programazioa ikusi hemen.

Kultur ikastaroen bitartez herritarrei kulturaren hainbat arlotako ezagutzak era didaktiko eta atseginean eskaini nahi zaizkie, zorroztasun zientifikoa alde batera utzi gabe, adituek emaniko ikastaroak baitira. Ikastaroak herritar guztiei zuzenduta daude, aurretik inolako baldintzarik gabe: edonork eman dezake izena inolako prestakuntza berezi edo titulurik izan gabe.

URRIA-AZAROA-ABENDUA / 2015

Emakumea antzinate klasikoan

Nazioarteko istiluak ulertzea

Ameriketako antzinako artea Geihago…

Albistegi gaztearen 14. zenbakia kalean dago, uztailerako eta abuzturako informazioa guztiarekin

Edukien aurkibidea eta bertara joateko estekak:

Udalaren enplegurako prestakuntza 2015eko bigarren seihilabeterako

Europa helmuga gida, Europara joan behar baduzu bai ikastera, bai lan egitera

Udalaren Gazteria Zerbitzuak eta Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak hitzarmen berri bat sinatu dute

Basket eta parte hartzea Gasteizen, irailean EGKren Gazte Olinpiadetan

Haziak gauzatzen ari da hiriko artista gazteen mapeoa

Sorburu 2015rentzako talentu lehiaketa, gazteen sormena martxan

Udako zinema zure lagunekin eta tokiko tabernen eskaintza berezirekin

Topera gozatu 2015eko La Blanca jaiaz

Santiago bezperatik aurrera, hasten dira Jai-atarikoak

Bai gizona, bai emakume gaztea bazara, jai hauetan gaitzetsi emakumeraen kontrako indarkeria

Txoko ibiltariaren lehiaketan ekainean irabazi dituzten kontakizunak ezagutu

Gazteen Argibideetarako Bulegoa – OMIJ. Udako ordutegia

Gizarte etxeeetan 2015-2016 ikasturterako ekintzetan izena emateko unea heldu da

Pentsa ezazu ea 15-16 ikasturtean gizarte etxeetan egiten diren kultur ikastaroren bat egin nahi duzun

Irakurle aditua bazara, ez galdu aukera eta irakurketa kluba batetan sartu

Udarako liburutegien ordutegiak ezagutu itzazu

Ez utzi jarduera fisikoa udan eta kirolaren bat praktikatu

Aldizkari digitalaren harpidetzak

Emakumeen kontrako biolentziarik eta eraso sexualik gabeko jaiak. Emakume eta gizon gazteak, ondo pasatzeko beste eraren aldeko egileak

Berdintasunerako Zerbitzuak prestatu duen kanpaina aurkezten dizuegu

Berdintasunaren aldeko jaiak

Emakumeak

•Neskok jaiak gozatzekoak gara eta geure espazioa eta eskubideak defendatzen ditugu.

•Egoera bat ez baduzu gogoko, adierazi, pertsona hori ezaguna baduzu ere. EZ EZETZ da! eta zure erabakia errespetatu behar dute.

•Erasorik jasan baduzu, eskatu laguntza, EZ ZAUDE BAKARRIK!

Gizonak

•Gogoan izan: EZ EZETZ da, eta ez zuk ez beste inork ezin duzue neskaren ordez erabaki.

•Nekagarria edo gogaikarria izatea ez da ligatzea, erasotzea baizik.

•EZ IZAN KONPLIZE, egiezu aurre eta erasotzaileei esan: EZ!

AIZU GAZTE! Gaitzetsi emakumeen kontrako indarkeria!

JANTZI ZEURE TXAPAK ETA TXANOA!

Abuztuaren 4an, 16:00etatik aurrera etorri San Frantzisko aldapara, Aiztogile kalearen izkinan, eta jaso zure txanoa (agortu arte).

Abuztuaren 4an eta 6an, bizi-taxi batzuek eraso sexistei EZETZ esateko txapak banatuko dituzte.

GazteOlinpiadak: kirola eta parte-hartzea bilduko dituen EGKren ekimena irailan Gasteizen

[+info eta izena eman]

Lehen aldiz, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak kirola eta parte-hartzea biltzen dituen ekimen bat antolatu du: GazteOlinpiadak. Irailaren 19an (Bilbon), 26an (Gasteizen) eta urriaren 18an (Donostian) burutuko dira dinamika honen hiru lehiaketak. Irailaren 19an, larunbatean, Bilboko Deustuko kiroldegian goalball-en txanda izango da. Irailaren 26an, larunbatean, Gasteizko Mendizorrotza kiroldegian saskibaloi lehiaketa egingo da eta, azkenik, urriaren 18an, igandean, Donostiako Manteo kiroldegian boleibola-ri ekingo diogu. Proiektu hau garatu ahal izateko Ekhitarrak Kirol Klubarekin elkarlanean aritu gara. Geihago…

Jaiak 2015 – Santiago egunaren bezperatik, 24tik aurrera Jai atarikoez gozatzen hasi ahal zara.

Santiago egunak jaien ekintzaz beteta dagoen egitarauaren programaren hasiera martxan jartzen du. La Blanca jaiak heltzear daude eta abuztuaren 4an hasiko dira.

Uztaila 24 ostirala –

23:00Gau-jaia Joselu Anaiak taldearekin Espainia Plazan

Uztaila 25 larunbata –

-07:00 Ohiko baratxurien salmenta

-08:00 San Migel elizan Meza

-09:00 Diana, Espainian plazan

-09:30 Lore eskaintza eta ohorezko aurreskua, hildako blusa eta nesken alde Santa Isabel hilerrian

-10:00 Asto lasterketa

-10:30 Bigantxak

Egitaraua osoa