VGaztea

Ekintzaile gaztea sentitzen bazara, prestatu zure proiektua irailean aurkezteko

Ekintzaileak laguntzeko Planaren hirugarren edizioa

Izena emateko epea 2015eko irailaren 7tik urriaren 2ra irekita dago

Gasteizko Udalak lagundu egiten ditu ekintzaileak modu pertsonalizatuan negozio proiektuak martxan jartzen, eta ekintzaile bakoitzaren beharkizun banakakoei erantzuna ematen saiatzen da.

Ekintzaileak laguntzeko 2015eko Planak enpresa kudeaketaren alorreko eta ekintzaile izateko trebetasun pertsonalak lantzeko prestakuntza (140 orduraino) eskaintzen du, 20 orduko modulu independenteetan banatuta. Gainera, aholkularitza pertsonalizatuko 10 ordu eskaintzen dira, negozio plana garatzeko.

2015eko azken hiruhilekoan emango zaio hasiera programa honetako hirugarren edizioari. Izena eman ahal izango dute negozio ideia dutenak edo beraien enpresa proiektua garatzen ari diren adin nagusiko pertsonek.

Informazioa gehiago

RSS feed for comments on this post.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude